Jon Bermas eta Rikka: Azeri Gorriaren eta Meltxor Maisuaren Bidaia Beldurgarria
Pertsonaiak
Rikka Bermas
Pinpilina, dotorea eta nortasun handikoa, txiroa, estolda batean bizi da Jon Bermasekin, bere anaiarekin. Kaleko umea eta umezurtza da.
Azeri Gorria (Alprintzen Kolin)
Menturazalea, ausarta, lagunkoia eta martxiarra da. Gogorra ere bada Jon Bermasekin, baldintza gogorrak direlako. Inperioko soldaduen kontra egiten du eta munduan zehar bidaiatzera doa.
Meltxor Tsalis Maisua
Zuhurra, eratsua, oso azkarra, gizon zuzena, jakintsua, prudentea, fidagarria eta adinekoa da. Jon Bermasekin eta Azeri Gorriarekin batera bidea egiten du dragoia hiltzeko.
Oxane eta Nibe
Neba-arrebak dira, biak arkaniarrak, Arkaniako gazteluan bizi eta sukaldean lan egiten dutenak. Otzanak, eskuzabalak, humilak, atseginak eta abegikorrak dira. Oxane Jonekin maitemindu da eta Nibe Azeri Gorriarekin.
Jon Bermas
Protagonista eta umezurtza da: lotsatia, beldurtia, herabea, ausarta, lagunkoia eta zintzoa. Ikasten ari da, batez ere, Maisuarengandik eta Azeriarengandik.
Kornelius Fragg jeneral
Inperioko jenerala da: ahoberoa, erraldoia, besamotza, oldarkorra, bortitza eta gizatxarra, sauhaukar soldaduen burua.
Sauhaukar soldaduak
Inperioko soldaduak, eliteko taldea. Gaiztoak, gizatxarrak, basatiak, odolzaleak, bortitzak, bihotzagabeak eta beldurgarriak dira; ausartak baina aldi berean krudelak.
Bidaztia
Iruzurgilea, arkaniarrak engainatzen dituelako. Manipulatzailea, misteriotsua, siniestroa, beldurgarria, ankerra, krudela, zitala, bihotzagabea eta mihigaiztoa.
Rattus jeneral
Fragg jeneralarekin dago. Adinekoa, mehea, koldarra, azpijoan ibiltzen dena, konspirazioetan sartua, handinahia, gaiztoa eta maltzurra.
Berridazketak eta esaldi nabarmenak
- Liburuz betetako apalategiak teilaturaino heltzen ziren.
- Jeneralak hitz egin ondoren isiltasuna zabaldu zen.
- Eta txiroenok estoldetan bizi behar genuen.
- Mesfidantza handiz begiratu zigun.
- Izugarri ikaratuta nengoen; beldurra hilik nengoen.
- Rikka aurkitu eta egoera korapilatsu hartatik aterako ginen.
- Basoz estalitako mendixkek lautada bukaezinak ordezkatu zituzten.
- Lurjota nengoela, Azeria izeneko harekin harremanean nola jarri pentsatzeari ekin nion.
- Morroiak ez zuen titirik ere esan.
- Zalantzan zeuden arren, zaldira igota, aspaldiko gertakizunak kontatuz jarraitu genuen.
- Mendiak hain ziren ikusgarriak, non beren edertasuna bihotzeraino sartzen zen.
- Mesu haren oroitzapenak lagundu ninduen hurrengo egun gogorretan.
- Nire esfortzuak ez zuela ezertarako balio ikusita, indarra alferrik ez galtzea erabaki nuen.
- Zoro baten moduan hasi nintzen gizona astintzen, guztiz ikaratuta.