Euskal Herriko Autonomia Estatutua (1936): testuaren azterketa

HistoriaActualizado el 4,2 KB

Resumen

Dokumentuak 1936ko urriaren 4an Espainiako Diputatuen Kongresuak onartutako Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren testua aztertzen du. Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba eskualde autonomo bihurtzeko helburua duen testu juridiko-politikoa da, gerra zibilaren testuinguruan. Ikaslea estatutuaren artikulu nagusiak, botere banaketa eta behin-behineko gobernuaren osaketa ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Estatutua 1936ko urriaren 4an berretsi zen eta urriaren 7an Madrilgo Gazetan argitaratu zen.
  • Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako probintziek eskualde autonomoa osatuko dutela ezartzen du.
  • Autonomia ez da foru eskubide baten ondorioa, emakida baten ondorioa dela azaltzen da.
  • Euskara eta gaztelania hizkuntza ofizialak dira.
  • Ertzaintza sortzeko deialdia 1936ko abenduan egin zen, euskal polizia militarra lehenago sortu ondoren.
  • Legegilea sufragio unibertsalaren bidez aukeratzen da, eta betearazlea legegilearen konfidantzaren menpe dago.
  • Gerra dela eta referenduma egin ezin zenez, behin-behineko gobernua osatzeko epeak ezarri ziren.

Ponte a prueba

15. TESTUA. EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA ESTATUTUA (1936-10-04)

1. TESTUAREN AURKEZPENA ETA SAILKAPENA  Lehen mailako testua, testu historikoa da, legedi bat denez, testu juridikoa eta edukia politikoa. 1936ko urriaren 4ean, Gerra Zibilean, diputatuen kongresuan berretsi zen eta Madrilgo Gazetan argitaratu urriaren 7an,izaera publikoko testua da. Egile kolektiboa, Prieto eta Agirrek zuzendutako batzorde batek egin zuen eta hiru probintzietako biztanleei zuzenduta dago, nahiz eta nazio esparruko testua izan. Helburua, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba eskualde autonomo bihurtzen. 1936an onartu zen, gerra hasita zegoenean, Caballeroren gobernuan.

2. TESTUAREN ANALISIA Estatutuaren hiru artikulu,ideia nagusia, Espainiako Diputatuen Kongresuak Euskal Autonomia Estatutua onartu duela da.

1.

Artikuluan

:Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako probintziek, autonomi eskualdea osatuko dutela dio. Egoera hau 1931ko konstituzioak emana, beraz, aipamen forala desagertzen da: lurralde autonomoa izatea ez da eskubide baten ondorioa, emakida baten ondorioa baizik.Eskualdearen izena, Euskal Herria eta euskara eta gaztelaniahizkuntza ofizialak.

5.Artikuluan:Orden publikoa babesteko, E.H. Bere polizia sortzea dio, Monzon izango da gidatuko duena. Hasieran“Euskadiko polizi militarra” sortu eta 1936 abenduan deialdia Ertzaintza sortzeko.

10.Artikuluan: Subiranotasun nazionala eta botere banaketari dagozkion botere legegile eta betearazleen oinarriak ezartzen ditu: legegilea sufragio unibertsalaren bitartez eta betearazlea biltzar legegilearen konfidantzaren menpe eta presidentea eskualde eta errepublikaren harremanetarako ordezkari nagusia.

Ezohiko egoera baldintzatuta,behin behineko gobernua osatuko dela jakinarazten du (gerra ondorioz, ezin erreferenduma egin), eta ezartzen ditu zein izan behar diren,, gobernua osatzeko eman behar diren pausuak eta epeak. Hautaketa Bizkaiko goberandore zibiliak egiaztatuko du, beste bi probintziak, frankisten eskuetan zeuden. Estatutua promulgatu eta hurrengo zortzi egunetan lehendakaria aukeratuko da eta aukeratuko ditu behin-behineko Gobernua osatzeko kideak.


Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Noiz onartu zen Euskal Herriko Autonomia Estatutua?

1936ko urriaren 4an berretsi zen Espainiako Diputatuen Kongresuan, eta urriaren 7an Madrilgo Gazetan argitaratu zen.

Zein probintziek osatuko zuten eskualde autonomoa?

Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba probintziek osatuko zuten eskualde autonomoa, estatutuaren lehen artikuluaren arabera.

Zergatik ez zen erreferendumik egin behin-behineko gobernua osatzeko?

Gerra zibilaren ondorioz ezin zen erreferenduma egin, beraz testuak behin-behineko gobernua osatzeko prozedura ezartzen du.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz berretsi zen Euskal Herriko Autonomia Estatutua?
2. Zein organo sortu zen gerra hasieran Euskadiko polizia gisa?
3. Nola aukeratzen da legegilea estatutuaren arabera?
4. Nork egiaztatuko zuen behin-behineko lehendakariaren hautaketa?
5. Zer dio estatutuak autonomiaren jatorriaz?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.