Joaquin costa testu iruzkina

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,58 KB

OLIGARKIA ETA KAZIKISMO

KOKAPENA: Costaok 1901an idatzitako " " liburutik ateratako zatia da. 1 mailako iturria, forma aldetik zirkuztantziala (diskurtso moduan kritika bat agiten duelako) edukia politiko soziala. Dokumentu publikoa da eta egile bakarra. Testua 1898ko hondamendiaren ostean idatzia da, Berrezarkuntza etapan, M Crisitina erregealdian; etapa hau borbondarren errestaurazioarekin hasten da eta 1923an bukatzen da PdeRrekin.

HELBURUA: Garaiko sistema politikoari kritika zorrotza egitea.

AZTERKETA:
Oligarkia (gutxi batzuen gobernua) Gizon itzaltsua (bere klaseko begirune bereziko pertsona) Gobernadore zibila (probintzia bakoitzeko agintaria) Kazike, Joakin Costa (Errestaurazioaren garaiko intelektuala eta Erregenerazionismoaren sortzailea)

IDEAIAK: Costarentzat klase gobernatzailea 3 mailatan zailkatzen da: Oligarkak, Jauntxoak eta Gobernadore Zibilak. Oligarkak boteretzuenak, Jauntxoak Espainia osoan daude banaturik eta besteak aurreko bitartekari bezala lan egiten dute.

Une horretan dagoen ustelkeriari erreparatzen diote, oligarkak eta jauntxoek gorputz arrotza direla esanez. Bere lana, estatua gidatzea, ez dute behar bezala betetzen. Azkenean, egileak arreta deitzen du hauteskundeetan ematen den faltsifikazioaz.

TESTU HISTORIKOA: Estatu liberala eraikitzen hasi zirenean, Espainiaren modernizazioa lortzea eta inperio kolonialari eustea espero zute, baina ia mende bat pasatu ondoren emaitzak ez ziren pozgarrriak: Inperio koloniala galdu, modernizazio ekonimikoak ez zen gauzatzen, analfabetismo maila altua, trenbide sarea ez zen errentagarria eta eremu zabalak komunikazio eskasekin zeuden, industrializazioan ez zen aurrerapauso nabarmenik emaren. Nekazaritza neurri handi batean iraupenekoa zen. Desamortizazioarekin nekazari pobreak oso egoera kaskarrean geratu ziren. Garbi zegoen liberalismoa oso modu bortitzean inposatzen ari zela eta Costak egoera hori zuzendu nahi zuen.

Testua Canovas definitutako Berrezarkuntzarako sistema politikoaren kontrako kritika gogorraren barnean kokatu behar da. Berrezarkuntzarako sistema 1876an ezarri zen eta urte horretan bertan onartu zen konstituzioa, oinarri juridikoa. Sektore kontserbadoreenen babesa izan zuen sistema horrek, iraultza demokratikoa eta errepublikanoen nahiz karlisten mehatxua amaiarazi nahi bautzituzten.

Sistemaren oinarri ideolgikoak 1876ko konstituzioaren bidez ezarri zire: erregearen eta Gorteen subiranotasuna, alderdi-bitasuna, sufragio zentzitarioa (gizonezkoen sufragioa 1890 aurrera) eta turnismoa. Funtzionamendua hauteskunde-iruzurrean oinarritzen zen, erabakitzen zuten hauteskundeetako emaitza. Putxerazo eta kazikeen laguntza baliatu zituzten; kazikasmo esaten zaio sistema horri, hitz hori erabili zuen Costak idazlanaren izenburuan.

Sistema horren gizarte oinarri goi mailako eta erdi mailako burgesiak osatzen zuen, bai eta erdiko klaseko sektore batzuek, ere, bezerosareen eta patronatuzko harrremanen bidez boterearekin lotuta zeudenak. Sistema honek joko politikoatik at utzi zituen biztanleariaren sektore handiak, behe mailako burgesia, industriako langileak eta nekazaritzako jornalariak: guztien interes ekonomikoek, politikoek eta sozialek ez zuten ordezkaririk gorteetan.

Kubako galera kolpe handia izan zen gobernuan zegoen klasearen prestigioarentzat, benetako galtzaileak herri xumea izan zen pertsona askoren heriotza suposatu zuen. Hondamendi honek eztabaida piztu zuen Espainak arlo guztietan zuen atzerapen arrazoiaz. XIX aren amaierako eta XXaren hasierako Espko egoeraren diagnosia egin zuten idazle eta pentsalari talde handi batek sustatuzuen: horien artean Costa nabarmendu zen, baina 98ko belaunaldiko literaturagile taldea: Unamuno..

KONKLUSIOA: XIX.Aren bukaeran sistema ez zen gai nazioak zituen arazo larriak konpontzeko; Espainia ofiziala eta Espainia errealaren tartea gero eta handiago zen. Erregenerazionismoaren mugimendua; oligarkia eta kazikismoa amaitzea eskatzen du eta horretarako hauteskunde garbiak beharrezkoak dira gaitasun gehien dutenek lor dezaten botere politikoa, nazioa modernizatzeko eta aberastasuna sustatzeko. Costarentzat nazioaren modernizazioaren oinarria bere leman jasotzen da: eskola eta despentsa. Ikuspegi politikotik zenbait agintati Mauraeta Canalejas bezala, saiatu ziren sistemaren modernizazioa erregenerazionismoaren proiektua jarraituz, baina porrot egin zuten. Ondorioz, krisia etorriko da: aste trajikoa, Marokoko auzia,.. Konponbidea emateko Primo de Riveraren altzamendua egin zuten.

Entradas relacionadas: