Joaquín Costa: Oligarkia, Kazikismoa eta Berrezarkuntza

Historia3,43 KB

Joaquín Costa: Oligarkia eta Kazikismoa (1901)

1. Testuaren Aurkezpena eta Kokapena

Aurrean daukagun testua, Joaquín Costaren Oligarkia eta Kazikismoa lanaren pasartea, jatorriari dagokionez, lehen mailako dokumentua da. Formaren aldetik, zirkunstantziala da eta eduki politikoa dauka. Bestalde, Maria Kristinaren erregeordetzan kokatzen da, zehazki 1901. urtean. Idatzi honen egilea, Joaquín Costa da, eta Espainiako herritarrei eta gobernatzaileei zuzenduta dago. Honen asmoa antolamendu politikoa salatzea da.

2. Funtsezko Kontzeptuak

Testuaren azterketari ekiteko, komeni da funtsezko hitz hauek argitzea, edukia hobeto ulertu ahal izateko:

  • Gobernadore zibila: Probintzia bakoitzeko gobernu zentraletik izendatutako ordezkari politikoak dira.
  • Primateak: Erregeak aukeratutako pertsona boteretsu batzuk dira.
  • Kazikismoa: Kazikeek bultzatutako estrategia da, gobernuan mantendu ahal izateko hauteskunde-iruzurra eta presioa erabiliz.

3. Ideia Nagusien Azterketa

Idatzian azaltzen diren ideia nagusiak honela labur daitezke:

3.1. Gobernuaren Egitura Hirukoitza

Costak gobernu mota hori osatzen duten kideen posizioa argitu nahi du. Hiru faktorek osatzen dute sistema:

  1. Oligarkak: Gizon boteretsuak, gobernuaren buruzagitzakoak eta Madrilen bizi direnak.
  2. Kazikeak: Lehen edo bigarren mailakoak, lurralde osoan banatutakoak.
  3. Gobernadore zibilak: Gobernuaren kide bezalako pertsonak, probintzia bakoitzean kokatuta.

Horrez gain, Costak dio herritarrak jada zapalduak izan direla eta botere gabe daudela.

3.2. Boterearen Kontrola eta Hauteskunde Iruzurra

Bestalde, oligarkak eta jauntxoak kanpoko taldeak direla dio, ez nazioaren ordezkariak. Horiek indarrez kontrolatzen dituzte ministerioak, kapitaintzak, telegrafoak, trenbideak, bateriak eta gotorlekuak. Azkenik, hauteskundeetan bozketak manipulatu egiten zirela dio, baina hori ez zuela herriak egiten, aurretik aipaturiko atzerriko talde gobernatzaileak baizik. Horretarako, beraiek zeukaten botereaz baliatzen ziren.

4. Testuinguru Historikoa: Berrezarkuntza (1874-1902)

Testuinguruari dagokionez, testua Espainiako Berrezarkuntza garaian kokatzen da, zeina 1874an hasi zen. Ezaugarri nagusiak hauek ziren:

  • Politikan: Monarkia liberalaren finkapena. Sistemaren oinarriak hiru ziren: 1876ko Konstituzioa, Cánovas-en txandakatze sistema eta jauntxokeria (kazikismoa).
  • Erregealdiak: Alfontso XII.aren erregealdia (1875-1885) eta Maria Kristinaren erregeordetza (1885-1902). Erregeordetza Pardoko Itunarekin hasi zen, liberalekin gobernatuz.
  • Gizartean eta Ekonomian: Klase gizartean banatuta zegoen. Ekonomian, garapen industrial handia gertatu zen, bereziki Euskal Herrian (Bizkaian).

Maria Kristinaren erregeordetza 1902an amaitu zen, bere seme Alfontso XIII.ari adin nagusitasuna onartu zitzaionean.

5. Ondorioa eta Balorazioa

Idatzia baloratzeko orduan, nabarmentzeko dokumentua dela esan daiteke, izan ere, Erregenerazionismoa geroz eta indartsuagoa bilakatu zen. Nahiz eta Joaquín Costak politikan gauzak aldatzea ez lortu, sistemaren aurkako ideiak zabaltzen lagundu zuen, eta horrela oposizio garrantzitsua egin zuen.

Descargar

PDF Word HTML