Euskal Herriko industrializazioa: Bizkaia eta Gipuzkoa XIX. mendean eta XX. mende hasieran

HistoriaActualizado el 7,15 KB

Resumen

Dokumentu honek Euskal Herriko industrializazioaren prozesua aztertzen du, batez ere Bizkaiko eta Gipuzkoako kasuak xehatuz. Bizkaiko burdin-meatzaritzaren hazkundea, kapitalaren kontzentrazioa eta siderurgia, ontzigintza eta zerbitzu nagusiak azaltzen ditu. Gipuzkoaren industrializazio motelagoa eta ETEetan oinarritutako ereduaren ezaugarriak ere jasotzen ditu.

Puntos clave

  • Gerra karlista amaitu ondoren Euskal Herriko industrializazioa indartu zen; Bizkaia izan zen lehenengo eta nagusi.
  • Bizkaiko industrializazioaren oinarriak: burdin meatzeak, kostaldeko kokapena, burgesia aditua eta bertako bankuak.
  • 1868ko Meatzei buruzko Legeak meatzaritza liberalizatu zuen, eta Bessemer bihurgailuak Bizkaiko burdina Europan preziatua egin zuen.
  • Burdinaren %90 Europara, batez ere Ingalaterrara, esportatzen zen 1870eko hamarkadan.
  • 1882an Altos Hornos de Bilbao sortu zen eta 1902an Altos Hornos de Vizcaya osatu zen.
  • Gipuzkoaren industrializazioa motelagoa izan zen, enpresa txiki eta ertainetan oinarrituta, eta papergintza, ehungintza, metalurgia eta armagintzan nabarmendu zen.

Ponte a prueba

Euskal Herriko industrializazioa

Gerra karlista amaitu ondoren, Euskal Herriko industrializazioa indartu egin zen. Bizkaiko industria-iraultza aipatzea funtsezkoa da. Gipuzkoa beranduago industrializatu zen, eta prozesua motelagoa izan zen. Araba eta Nafarroa prozesu honetatik kanpo geratu ziren eta 1960ko hamarkada arte ez ziren industrializatu.

Bizkaiko industrializazioa

1. Aurrekariak eta garapenaren arrazoiak

Industrializazioaren oinarriak eta garapenaren arrazoiak Euskal Herrian honako hauek izan ziren:

  • Industria nazionalak egotea: Burdinolak eta ontziolak, adibidez.
  • Kokapen estrategikoa kostaldean: Kontinentearen eta penintsularen artean kokatuta egotea.
  • Lehengai garrantzitsu bat izatea: Burdin minerala, hain zuzen ere. Ibaizabal inguruan kalitate handiko meatzeak zeuden eta portuak bertan kokatzen ziren.
  • 1841. urtean aduanak kostaldera eraman zirenean: Euskadi estatu liberal berrian integratu zen. Barne-eskaerari erantzuteko sortu ziren lehenengo labe garaiak, hala nola, Boluetako Santa Ana (1841) edo Nuestra Señora de la Mercedekoa (1848).
  • Burgesia aditua: Merkataritzan, enpresen kudeaketan eta arau finantzarioetan trebatua.
  • Bertako bankuak: Industriaren inbertsioetan oso lagungarriak izan ziren.
  • Langile kualifikatuak egotea.

Baina industrializazioaren lehen urrats hauek porrot egin zuten, muga batzuk zeudelako: kapitalen urritasuna, Europako lurraldeekiko atzerapena, atzerapen teknologikoa eta ezegonkortasun politikoa.

2. XIX. mende bukaerako industrializazioa

Errestaurazio garaian, Euskal Herriak ekonomia-garapen bizia izan zuen. Abiapuntua burdin mineralen erauzketa eta esportazioa izan zen. Jarduera horrekin lortutako kapitala burdingintza-industriaren oinarria eta industria-garapenaren bultzatzailea izan zen. Protagonista Bilboko burgesia sortu berria izan zen, ez aurreko garaietan merkataritzaren garapenarekin batera sortutakoa. Atzerriko konpainiek ustiatzen zituzten meatzeen jabea izatea zen gakoa, adibidez, Ybarra y Cia, enpresa ingeles, frantses eta belgikarrekin batera.

Prozesu industrialaren faseak
  • 70eko hamarkada: Meatzeen ustiakuntza eta esportazioa. 1865etik geroztik meatzaritzak hazkunde handia izan zuen, bi faktorek lagunduta:
    • 1868ko Meatzei buruzko Legeari esker: Sektorea liberalizatu zen, eta hainbat konpainiaren artean banatu ziren ustiapen-kontzesioak. Estatuak meategien ustiapenerako baldintza ezin hobeak eskaini zizkien Bizkaiko industriei.
    • Bessemer bihurgailua: Fosfororik gabeko burdinaren erabilpena eskatzen zuen. Burdin mota hau Europako bi zonatan bakarrik aurkitzen zen: Bizkaian eta Suedian. Bizkaikoak abantailak eskaintzen zituen: kostaldetik hurbil egotea, kalitate onekoa izatea, azalean egotea eta eskulana ugaria eta merkea izatea.

Faktore hauek lagunduta, Bizkaiko burdinaren ekoizpena oso azkar hazi zen 70eko hamarkadan. Hainbat mea-konpainia sortu ziren (Orconera, Franco-Belga des Mines de Somorrostro...), batzuk atzerritar kapitalarekin (Ybarra Chavarri, Martinez Rivas...). Burdina Europara, Ingalaterrara batez ere, esportatzen zen (%90).

  • Kapitalen pilaketa: Burdinaren esportazioak kapital handiak sorrarazi zituen. Ingalaterrara bideratu ziren ontziak meaz zamaturik eta ikatzez beterik itzultzen ziren. Kapital hauek esku gutxitan kontzentratu ziren. Familia gutxi batzuk (Ybarra, Martinez Rivas...) ziren meategi gehienen jabe; burdinaren ustiakuntzan parte hartzen zuten eta trenbidean, Bilboko Bankuan zein ontziolan inbertitu zuten (kapital monopolista).
  • 80ko hamarkada: Kapitalen inbertsioa industrian. Pilatutako kapital handiak siderurgian eta beste industria osagarrietan inbertitu ziren. Kontzentrazio geografiko eta sektorial handiko industria izan zen, eskulan handia behar zuena; horrekin batera immigrazioa eman zen.
Sektore nagusiak eta zerbitzuak
  1. Siderurgia: Enpresa handiak sortu ziren: 1882an Altos Hornos de Bilbao (Ybarra familiarena) eta La Vizcaya (Chavarri familiarena). Azken bi hauek eta La Iberia 1902an batu ziren Altos Hornos de Vizcaya osatzeko. Teknologia Ingalaterratik edo Belgikatik ekartzen zen eta merkatuak penintsula barnean egon ziren nagusiki, 1891n lortutako babes-neurri protekzionistei esker.
  2. Ontzigintza: Bizkaitar oligarkiaren aberastasun-iturri nagusietakoa izan zen. Astilleros del Nervión eta Euskalduna izan ziren nagusi, Sota eta Aznarren gidaritzapean.
  3. Nabigazio enpresak: Sota eta Aznarren esku, burdina Ingalaterrara garraiatzeko. Aseguru-konpainiak ere sortu ziren (La Aurora, La Polar).
  4. Industria elektrikoa: 1901ean Hidroeléctrica Ibérica sortu zen, elektrizitatea Madrilera eramanez.
  5. Zerbitzuak eta azpiegiturak: Trenbideak (La Robla, Eusko Trenbidea), Bilboko Kanpoko Portua, Bilboko Burtsa eta Deustuko Unibertsitatea (1883).

1898tik 1902rako urteek hazkuntza ekonomikoa bizi izan zuten. Hemendik aurrera, bizkaitar kapitalismoa Espainiara hedatuko da. Lehen Mundu Gerran hazkunde handia izan zuen Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomiak.

Gipuzkoako industrializazioa

Bizkaiarekin alderatuz, guztiz desberdina izan zen:

  • Industrializazio-prozesua motelagoa izan zen.
  • Ekonomia nekazari batetik industrial baterako aldaketa pixkanaka gertatu zen.
  • Ez zen kapital-kontzentrazio handirik egon; inbertitzaile txiki eta ertainak ziren nagusi.
  • Enpresa txiki eta ertainak (ETE) ziren nagusi, kapitalismo ez-monopolista baten pean.
  • Industria herrialdean zehar sakabanatu zen, batez ere Deba eta Oria ibai-arroetan eta Donostialdean.

Sektore nagusiak Gipuzkoan

  1. Papergintza: 1842an hasi zen Tolosan La Esperanza fabrikarekin. XX. mende hasieran Papelera Española sortu zen, estatuko garrantzitsuena.
  2. Ehungintza: XIX. mende erdialdean sortua. Espezializaziora jo zuten: espartinak Azkoitian eta txapelak Tolosan.
  3. Metalurgia: Sektorerik garrantzitsuena. Bizkaitik ekarritako burdina eraldatzen zuten (CAF, Patricio Etxeberria).
  4. Armagintza: Deba arroan kokatua (Eibar). Lehen Mundu Gerran hazkunde itzela izan zuen esportazioari esker.
  • Banku txikiak eta ertainak sortu ziren, hala nola Gipuzkoako Bankua (1899) eta aurrezki-kutxak (Donostiakoa eta Gipuzkoakoa).
  • Pasaiako portuak eta trenbide-sare onak garapena erraztu zuten.
  • Lehen Mundu Gerraren ondoren, Gipuzkoa lurralde industrializatu bihurtu zen, Espainiako hirugarrena Bartzelona eta Bizkaiaren ondoren.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zergatik izan zen Bizkaia lehenengo industrializatu zen Euskal Herriko lurraldea?

Burdin mineral kalitate handiko meategiak, kostaldeko kokapena eta burgesia aditua izan ziren faktore nagusiak. Gainera, 1868ko Meatzei buruzko Legeak sektorea liberalizatu zuen.

Zein sektore nagusi izan ziren Bizkaian?

Siderurgia, ontzigintza, nabigazio enpresak, industria elektrikoa eta zerbitzuak (trenbideak, portua, burtsa eta Deustuko Unibertsitatea) izan ziren nagusi.

Nolakoa izan zen Gipuzkoaren industrializazioa Bizkaiarekin alderatuta?

Motelagoa izan zen, kapital-kontzentrazio handirik gabe, eta enpresa txiki eta ertainetan oinarrituta. Industria lurralde zabal batean sakabanatu zen.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtetan sortu zen Altos Hornos de Bilbao?
2. Zein legek liberalizatu zuen meatzaritza sektorea?
3. Zergatik zen preziatua Bizkaiko burdina Bessemer bihurgailuarentzat?
4. Zein sektore nagusi izan zen Gipuzkoan Lehen Mundu Gerran hazkunde itzela izan zuena?
5. Zein ibai-arrotan sakabanatu zen batez ere Gipuzkoako industria?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.