Jesapenak
A. Baliabide Propioak edo finantziazio propioa
Enpresaren baliabiderik egonkorrenak dira, arriskutsuena ere.
A.1. Kanpoko baliabideak
Bazkideek emandako ekarpenak =kapitala edo kapital zabalkuntzak
Administrazio publikoek emandako diru-laguntzak
A.2. Barneko baliabide propioak edo autofinantzaketa
Irabazi bidezko autofinantziazioa: erreserbak (banatu gabeko mozkinak)
Mantentze funtsen bidezko autofinantziazioa:
- Amortizazioa: ibilgetuak ekoizpen prozesuan galtzen duen balioa.
- Hornidurak: oraindik gertatu gabeko zenbait galerei edo etorkizunean izan
daitezkeen gastuei aurre egiteko.
B. Epe luzerako besteren finantziazio baliabideak
Epe luzerako besteren fiantziazio baliabideak dira: enpresen ekitaldi ekonomiko bat baino
denbora luzeagoan izaten dituen baliabideak, eta denbora hori igaro ondoren itzuli behar
dira.
Epe luzerako maileguak: interesa itzuli behar da
Jesapenak: enpresak sortzen dituen kreditu tituluak (bonoa,obligazioak…). Interesa itzuli behar da.
Leasing: elementu aktibo finko bat erabiltzen hasten da, errendimendu kuota baten truke.
Renting:ondasun higigarriak eta higiezinak epe ertainera eta epe luzera alokatzeko modu bat da.
C. Epe laburrerako besteren finantziazio baliabideak
Epe laburrerako kredituak erabili ahal dira, ustiapen ziklo bat finantzazteko.
Epe laburrerako maileguak: interesa itzuli behar da
Epe laburrerako banku-kredituak:
Zorpekoa kontuan (zenbaki gorriak)
Kreditu kontua
Merkataritza kreditua: enpresak hornitzaieei egindako erosketak zorretan uztean datza.
Efektu deskontua: epe muga heldu baino lehen, finnatza erakunde batengana joan zenabtekoa aldez aurretik jasotzeko.
Factoring:kobratzeko eskubide bat saldu.
Confirming: kreditu erakundeek enpreseei hornitzaile nazionaleei egin beharreko ordainketak kudeatzen die.
Berezko finantziazio funtsak: Ogasunari edota Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoa atzeratu, langileen soldatak atzeratzea.