Espainiako landare-formazioak: baso, sastrakadi eta belardiak
Resumen
Dokumentuak Espainiako landaredia eta landare-formazioak aztertzen ditu: baso, sastrakadi eta belardiak. Flora-eskualdeen arabera landare-paisaiak deskribatzen ditu, klima ozeanikoa, mediterraneoa, erriberakoa, mendikoa eta kanariarra barne. Ikasleak espezie nagusiak, egokitzapenak eta faktore fisiko eta giza eraginak ulertuko dituzte.
Puntos clave
- Iberiar penintsula erreino holartikoan dago eta hiru flora-eskualde ditu: boreoalpetarra, eurosiberiarra eta mediterraneoa.
- Landaredia landare-formazioek osatzen dute: basoak, sastrakak eta larreak.
- Klima ozeanikoan baso hosto erorkorra nagusi da, haritza eta pagoa esanguratsuenak direlarik.
- Klima mediterraneoan baso hosto iraunkorra dago, artea eta artelatza espezie nagusiak direlarik, eta idortasunera egokituta.
- Makia, garriga eta estrepa sastrakadiko formazio nagusiak dira, eta degradazio-egoeran garatzen dira.
- Mendian landaredia estaietan antolatzen da, altueraren eta orientazioaren arabera; Kanarietan estai termokanariarra eta laurisilva basoa ditugu.
LANDARE FORMAZIOAK
Landaredia edo flora lurralde bateko espezie begetalen multzoa da. Flora multzo handiak daude, flora-erreinu izenekoak. Iberiar penintsula erreinu holartikoaren barruan dago. Hiru flora-eskualde ditu: eskualde boreoalpetarra (mendiko inguru garaiak), eskualde eurosiberiarra (iparraldea, mendikate zentraleko eta iberiar mendikateko sektore batzuk) eta eskualde mediterraneoa (gainerako lurrak). Kanarietan eskualde makaronesikoa ere ageri da.
Landaredian Eragina Duten Faktoreak
Landaredia landare-formazioek edo neurriaren eta fisonomiaren arabera indibidualizatutako landare taldeek osatzen dute. Hiru mota: basoa, sastraka eta larrea.
Faktore fisikoak:
- Klimaren dibertsitatea, landare bakoitzak bere tenperatura eta prezipitazioak behar ditu.
- Erliebearen dibertsitatea, altueran haizearengatik espezie batzuk edo beste batzuk daude.
- Lurzoruaren dibertsitatea, espezie bakoitzak lurzoruaren mota jakin bat nahiago du.
- Kokapenak ere eragina du.
Giza faktoreak:
- Balio ekonomikoarengatik interesgarriak diren espezieak sartzea.
- Egon dagoen landare-estalkia degradatzea.
Inguru bateko landaredia gizakien esku-hartzearen ondorioa denean, bigarren mailako landaredia esaten zaio.
Espainiako Landare-Paisaia
Landare-formazioak erkidegoetan antolatzen dira, eta horien multzoak inguru bateko landare-paisaia osatzen du.
Klima Ozeanikoko Landare-Paisaia
Flora-eskualde eurosiberiarrari dagokio. Landare formazio nagusiak baso hosto erorkorra, zakardia eta belardia dira.
Baso Hosto Erorkorra
Zuhaitz garaiek osatzen dute. Enbor zuzen eta leuna dute. Espezie gutxi ditu eta masa handiak eratuz biltzen dira. Esanguratsuenak haritza eta pagoa dira. Oihanpean iratzeak eta goroldioak hazten dira.
- Pagoak: hotza eta hezetasun handia behar ditu. Mendiko zuhaitza da. Lurzoru karetsuetakoa da. Nahiko geldo hazten da. Zura gogorra eta kalitate handikoa da. Pagoak baso espezifikoak edo haritzarekin baso mistoak osatzen ditu.
- Haritzak: ez ditu uda beroak jasaten, hotza ez du hain ondo onartzen eta pagoak baino hezetasun gutxiago behar du. Altuera txikiagoetan hartzen da. Geldo hazten da. Zur gogorra.
- Gaztainondoa: bigarren mailako landare-formazioa da. Zuhaitz horren fruitua eta zura aprobetxatu daitezke. Bigarren mailako beste espezie batzuk lizarra, ezkia, zumarra eta hurritza dira.
Trantsizioko klima ozeanikoan, ametzetan eta erkametzen basoa dago. Ez dira garaiak eta kimu berria sortu arte, hostoak lehor izaten dituzte. Denboran baso hosto erorkorraren azalera handiak desagertu dira. Gaur egun, azalera handiak landatu dira hazkunde azkarra eta aprobetxamendu ekonomiko ona duten zuhaitzekin, pinua eta eukaliptoa.
Zakardia eta Belardiak
Zakardia: sastraken landaredi trinkoa da. Altuera txikia izan dezake edo lau metroraino neur ditzake. Espezie ugarienak txilarra, otea eta otabera dira. Hosto erorkorraren degradazio edo basoen gaindiko landaredia moduan ageri da. Animalien azpietarako eta, gero ongarri moduan erabiltzen da.
Belardia: belar-landaredia da, eta paisaia ozeanikoetan lur-hedadura handiak hartzen ditu.
Klima Mediterraneoko Landare-Paisaia
Mediterraneoko flora-eskualdeari dagokio. Baso hosto iraunkorra eta sastrakadia. Idortasunera egokitutako landarediaren formazio horiek udako lehortera egokitu dira sistemen bidez: lurrazalean oso hedatuta dauden edo oso sakonak diren sustraiak garatzea ura hartzeko, eta hosto iraunkorrak eta esklerofiloak (hosto gogor eta koriazeoak), transpirazioa gutxitzeko.
Baso Hosto Iraunkorra
Altuera ertaineko zuhaitzek osatzen dute. Enbor ez zuzenak, lodiak eta zimurtuak izaten dituzte, eta hostoak iraunkorrak dira. Adarrek lurzoruan itzala egiten dute intsolazioa eta lurruntzea gutxitzeko. Espezierik aipagarrienak artea eta artelatza dira. Oihanpe aberatsa du, isatsa eta otabea urrunduta kokatzen direlako eta argia erraz sartzen delako.
- Artea: zuhaitz ohikoena eta hedatuena da. Lehortea jasaten du, eta mota guztietako lurzoruetara egokitzen da. Zur gogorra eta erresistentea du.
- Artelatzak: negu leunak, nolabaiteko hezetasuna eta lurzoru silizeoak behar ditu. Zura oso gogorra du.
- Pinua: bigarren mailako landare-formazioa da, eta muturreko hotz, bero, hezetasun eta idortasun baldintzetara egokitzen da, baita askotariko lurzoruetara ere. Inguru zabaletatik hedatu da, gizakien esku hartzearen eraginez. Azkar hazten da. Baso iraunkorren hedadura ere murriztu egin da. Gaur egun, baso hosto iraunkorra kontserbatzeko angioren sistema erabiltzen da. Artearen eta artelatzaren basoa garbitu egiten da.
Sastrakadia
Ez da formazio klimaxa, gizakiak basoa degradatzearen emaitza baino.
-Makia: bi metrotik gora dituen zuhaixka-formazioa da, oso trinkoa eta ia-ia zeharkaezina. Espezie nagusiak estrepa, txilarra, legeltxorra eta otabera dira. -Garriga: altuera txikiko zuhaixkek eta sastrakek osatzen dute. Inguru batzuetan harria ageri da. Espezie naguasiakezkaia, erromeroa eta izpilikua dira. -Estrepa behe-belarrak osatzen dute, eta sastraka arantzasu baxu eta etendunekin nahasia daude. Lurzoru txiroak ageri dira. Espezie nagusiak palmondoa, ezkaia, espartzundia eta zainzuria dira. Lehortearen eraginez zuhaitzak ez dira hazten. Garriga giza jardueraren eraginez degradatu den ingurunetan ere ageri da. 2.3 Erriberako landare-paisaia Lurzoruak hezetasuna izaten du. Bertako landarediak eta ingurukoak aldeak dituzte, batez ere klima lehorreko inguruetan. Inguru horretan espezie jakin batzuk bakarrik bizi daitezke, eta ibaiaren zerrenda paraleloetan kokatzen dira. Bertan ura etengabe ukitzen dute. Erriberako basoan, haltza eta sahats, makala, lertxuna eta lizarra eta zumarra daude. Batzuk hazkunde azkarrekoak eta zurbigunekoak dira, makala eta sahatsa. Basoen ondoan ihiak eta sastrakak hazten dira. Erlieberako basoa ere murriztu egin da, gizakiak ibaiertzetan eta ibilguetan egindako jardueraren eraginez. Horren eraginez, galtze larria gertatu da, batez ere Espainia lehorrean, paisaia-garrantziari eta eginkizun ekologikoari erreparatuz gero. 2.4 Mendiko landare-paisaia Mendian, landaredia estaitan antolatzen da. Estai bakoitzean, hainbat landare-formazio daude, altueraren eta orientazioaren arabera. Basoa, sastrakak, hotzak zuhaitzei hazten uzten ez dien altueratik gora, belardiak eta harrietan bizitzera egokitutako landareak egoten dira. a)Alpetar edo piriniar mendiak, lau estai begetal ditu: -Oinaldeko estaia, 1200m. Arteak eta haritzak izaten ditu.-Estai azpialpetarra, 1200/2400m. Konifero (pinua eta izeia, orratz formako hostoak dituzte) naturalak izaten ditu. Oihanpean zuhaixkak egoten dira.-Estai alpetarra, 2400/3000m. Belardia da nagusi. Aldi begetatibo laburra du, elurrak estalita egoten delako, neurri handiagoko landareak garatu ezin direlako. -Elur-estaia, 3000m↑. Topografia apur bat laua edo aldapa txikia duten espazioetan elurrak urte osoan irauten du, ez dago landarerik. Elurra desagertu egiten da harriaren gainean eta landare txikiak hazten dira. b)Iberiar penintsulako gainerako mendietan ez dago estai azpialpetarrik.-Oinaldeko estaia, klima bakoitzeko basoak hartzen ditu: inguru atlantikoan, hosto erorkorrak, eta mediterraneoan, hosto iraunkorrak beheko inguruan eta hosto erorkorrak edo pinudiak altitude handian. -Basoz gaindiko estaian, zuhaixka txikiak egoten dira: inguru atlantikoan, txilarra eta elorri-triska eta inguru mediterraneoan, zuhaixka eta sastraka arantzatsuak.-Tontorrean, belardiak dira nagusi inguru atlantikoan, eta sastrakak inguru mediterraneoan. 2.5 kanarietako landare-paisaia kanarietako landarediak aberastasun ikaragarria du. Jatorri mediterraneoa du, afrikako eta hego atlantikoko eraginak ditu. Uharteak direnez, endemismo (berezko landare-formazioa )ugari eta erlikia (bestelako kliman sortutako landare-formazioa) ugari daude. Landare-estai hauek daude: -oinaldeko estaia itsasoaren mailatik 300-500 m hedatzen da. Idortasun handia du, sastraka urri eta latzak dira nagusi. (kardoia eta tabaiba). -Bitarteko estaia 200/800m. tenperaturak behera eta hezetasunak gora. (palmondoak, dragoak eta ipuruak). -Estai termokanariarra 800/1200m. landaredia alisioak eragindako lainoetara, hotz handiagora eta intsolazio txikiagora egokitzenda. Bi baso formazio osatzen dute: laurisilva basoa, 20 espeziek baino gehiagok satua eta txilardia, gizakiaren jardueraren eraginez degradatzean sortua. -Estai kanariarra 1200/2200m. koniferoen basoa da nagusi eta bertako espezie nagusia pinu kanariarra da. Pinuak, idortasunera eta hotzera egokituta behar du. Estai suprakanariarra 2200m↑. Tenerifen eta palman bakarrik dago. Estai hau oso biluzia da, mulu gutxi batzuk ditu, baina flora-ugaritasun handikoa da. (Teideko bioletak).
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zein dira klima ozeanikoko baso nagusiak?
Klima ozeanikoan baso hosto erorkorra da nagusi. Esanguratsuenak haritza eta pagoa dira, eta oihanpean iratzeak eta goroldioak hazten dira.
Zer da makia?
Makia bi metrotik gorako zuhaixka-formazioa da, oso trinkoa eta ia zeharkaezina. Espezie nagusiak estrepa, txilarra, legeltxorra eta otabera dira.
Zer da estai termokanariarra?
Kanarietako 800 eta 1200 metro arteko estaia da, non landaredia alisioek eragindako lainoetara egokitzen den. Bertan laurisilva basoa eta txilardia agertzen dira.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.