EAEko industria: sektore nagusiak, bilakaera eta enpleguaren mapa
Resumen
Dokumentu honek Euskal Autonomia Erkidegoko industriaren sektore nagusiak azaltzen ditu, hala nola siderurgia, ibilgailuen osagaiak, ontzigintza eta automozioa. Gainera, industriaren enpleguaren banaketa probintziaka, XIX. mendetik gaur arteko bilakaera eta Eusko Jaurlaritzaren plan nagusiak jorratzen ditu. Azkenik, industriaren erronka nagusiak aztertzen ditu: deslokalizazioa, goi teknologia eta tertziarizazioa.
Puntos clave
- EAEko industria metalurgian oinarritzen da, eta siderurgia da sektore eragile nagusienetako bat.
- EAEk Estatuko automozioaren % 47a ekoizten du, eta Gasteizko Mercedes lantegia da nagusiena.
- Euskal ontzigintza Europa iparraldeko enkarguetan oinarritzen da, eta La Naval, Zamakona eta Murueta dira ezagunenak.
- Industriaren enplegua Bilbo Handian kontzentratzen da; Gipuzkoan sakabanatuagoa da eta Araban Gasteizen.
- 1975eko industria krisiak Bizkaia izan zuen kaltetuena, eta Eusko Jaurlaritzak berregituratze programak abian jarri zituen.
- Industriaren erronka nagusiak deslokalizazioa, goi teknologiako industria eta tertziarizazioa dira.
EAEko Industria Sektore Nagusiak
EAEko industriaren ekoizpen egitura prozesu hauetan dago zentratuta: metalurgia, energia, kimika, egurra eta papera. Nagusiena metalurgia da, izan ere, ekonomiaren industria-sektore eragile nagusienak metalikoak dira. Hauek dira industria motak:
- Siderurgia eta metalurgia: Metal guztien sortze prozesua, aplikazioa eta metalen erauzketa da metalurgia. Siderurgia, ordea, burdinaren, altzairuaren eta fundizioetako metalurgia da. Estatu mailan egitura aldaketak ematen ari dira, siderurgia konglomeratu europarrak sortzeko egiten ari diren enpresa berregituraketaren ondorioz. Siderurgiak garrantzi handia dauka, beste azpisektore askoren lehengaiak ekoizten baititu: automobilgintza, makina-erremintak, eraikuntza metalikoak… EAEko siderurgiak Estatuaren % 90a hornitzen du.
- Ibilgailuen osagaien industria: Sektore honek Estatuko automobilgintza hornitzen du, eta nazioartean sendotu da. Bi azpiatal daude: batetik, aleazio ezberdinak erabiliz, piezak ekoizten dituztenak (honetan, gurpila osatzen duten piezak, transmisioaren zatiak… ekoizten dira aleazio desberdinak erabiliz; Audi, Volkswagen eta moduko hainbat marka ezagun dira bezero ohikoenak); eta bestetik, kautxoa eta plastikoa erabiliz, lan egiten dutenak (hemen, ibilgailu eta elektratresnentzako osagai ezberdinak egiten dira; adibidez, pneumatikoak, botoiak…).
- Ontzigintza: Euskal itsasontziek betidanik izan dute ospe ona. Mota desberdinak eraikitzen dira; gas eta petrolio produktuak eramateko, produktu kimikoak eta zama arruntak garraiatzeko, ontzi-izozkailuak, erreskate ontziak eta arrantza ontziak. Ontzioletako ekoizpena jaitsiz doa, garai batean, euskal sektoreak zeuzkan langileen erdia baino ez baitauka (La Navalek 2013an, 4.000 langile izatetik, 300 izatera pasatu zen). Euskal ontzigintzak Galiziari lehen postua kendu dio. Gehienetan, Europa iparraldetik (Holanda, Eskozia eta Norvegiatik bereziki) datoz enkarguak. Azken urteotan, teknologia altuko enkargu asko jaso ditu euskal ontzigintzak. La Naval, Zamakona eta Murueta dira ezagunenak.
- Automozioa: Auto ekoizpena: Estatuko automozioaren % 47a ekoizten da EAEn. Automobilgintzan diharduten 300 enpresa daude, nagusiena, Daimler AG taldearen Mercedes lantegia Gasteizen, non urtero 100.000 ibilgailu egiten diren. Irizar-ek ere pisu handia du bere merkatu propioan, kontinente ezberdinetatik zabalduta baitago (Amerika, Asia…). I+G+I departamentua oso garrantzitsua da. 90. hamarkadan sortu zen Europako lehen clusterra automobilgintza alorrean, ACICAE. 160 kide ditu, eta azken 15 urteotan fakturazioa laukoiztu egin da elkarlanari esker.
- Kimika, papera eta egurra: Inportatutako lehengaien menpe daude eta fabrikazioan, osagarriak dira.
- Energia elektrikoa eta fintzea: Petrolioa eta ikatza inportatzen dutenak hartzen dira kontuan.
Bigarren mailan, ehungintza eta elikagaien industria daude.
EAEko industria gehienak tamaina txikikoak (ETE/PYME) dira, % 42ak langileen % 9a dute. Baina industria handiek sortzen dute lanpostu guztien % 60a. Gipuzkoan, txikiak dira nagusi, Bizkaia eta Araban, ordea, handiak.
Eusko Jaurlaritzaren Planak
Eusko Jaurlaritzak plan ezberdinak ditu. Gaur egun, “2014-2016 Industrializazio Plana” dago indarrean; honek, Industriak euskal ekonomian daukan garrantzia mantentzea eta kanpora gehiago irekitzea nahi du. Aldi berean, Europako Horizon 2020 Programa Markoaren barruan dago. Gainera, “Basque Industry 4.0” estrategia abian jarri da jada, 2020ko epemuga batean Industriak BPGaren % 25a osatzeko eta esportazioak % 30era ailegatzeko asmoarekin.
EAEko Industria Enpleguaren Mapa
Mapa hau sinbolo proportzionalen mapa bat da, eta argi eta garbi azaltzen du informazioa. Legendari esker zirkulu bakoitzaren balioa zein den jakin dezakegu. EAEko industria enpleguaren banaketa adierazten du, eta industria aktibitatearen eta kokapenaren adierazle bezala erabil daiteke.
Industria Enpleguaren Banaketa
Mapan ikusten da industriaren banaketa oso desorekatua eta polarizatua dela. Erkidegoari dagokionez, hiriburuak nabarmentzen dira, bertan ematen baita kontzentrazio handiena. Gipuzkoa eta Bilboko industriaguneak lotuta daude, barnealdetik doazen Durangalde eta Deba haraneko beste industria ardatz txikiago batzuen bitartez; baina ez daude Gasteizko industri ehunarekin lotuta.
Probintzia Mailako Analisia
- Bizkaia: Industriak Bilbon du kontzentrazio handiena.
- Gipuzkoa: Industria banaketa antolatuagoa eta sakabanatuagoa da.
- Araba: Enplegu indize handienak hiriburuan daude, Amurrio eta Laudio salbuespenak izan ezik.
Beraz, probintzia bakoitzak modelo propio bat dauka.
Industrializazioaren Bilakaera EAEn
XIX. eta XX. Mendeak
- Bizkaia: Industrializazioa 1875etik aurrera hasi zen, siderurgia industrietan oinarrituta.
- Gipuzkoa: Industrializazioa progresiboagoa izan zen, XX. mendetik aurrera. Sektore nagusiak metalurgia, papergintza, eta oihalgintza izan ziren.
- Araba: Industrializazio prozesua berantiarragoa izan zen, metalurgia eta elikadura enpresak ezarri ziren arte.
1960-1975: Desarrollismoa
Autarkia zen nagusi Espainia mailan, eta neurri protekzionistei esker, hazkunde bat izan zen industrian.
- Bizkaia: Bilbo Handian kontzentratzen ziren industria nagusiak eta langile aglomerazioak.
- Gipuzkoa: 4 gune nagusi: Deba, Urola eta Oria bailarak eta Donostiako aglomerazio industriala.
- Araba: Industria egonkortzen hasi zen. Industriaren probintziatik zabaldu ez izanaren arrazoiak: hiriburuan kokatu izana, udalak lur industrialak egokitu izana eta enpresei abantaila fiskalak eman izana.
1975eko Industria Krisia
EAE osoan eragin zuen, baina Bizkaia izan zen kaltetuena, ontzigintza eta metalurgia krisiak gogorren astindutako azpisektoreak izan baitziren. Honek Bilboren gainbehera ekarri zuen. Eusko Jaurlaritzak Industriaren berregituratze programak martxan jarri zituen, eta horrela, Parke Teknologikoak eratu zituen, Zamudiokoa, adibidez. Gipuzkoako industriak Bizkaikoak baino txikiagoak zirenez, krisiak gutxiago astindu zituen. Industria modernizazioak arrakasta handia izan zuen izaera kooperatibistako enpresengandik. Araban berregituratze planak Laudio eta Gasteizen zentratu ziren eta Industria ardatza atlantikotik Ebro ardatzera mugitu zen. Gainera, itsasertzeko industri lurrak garestitu egin ziren, eta Gasteizek ez dauka lur espazioaren arazorik.
Gaur Egun
Industria enplegu kontzentrazio handiena Bilbo Handian dago. Gipuzkoak industria enplegua sakabanatua dauka eta Arabak ia industria osoa Gasteizko nukleoan dauka oraindik. Beraz, EAEko industri enplegu gehiena hiriburuetan dago. Ondorioz esan daiteke berregituratze industrialak ez duela eragin askorik izan kokaguneei dagokienez. Halere, foku berri batzuk agertu dira: Markina-Ondarroa, Arabako lautada eta Arabar Errioxan sortutako industrigune berriak.
2008tik Aurrerako Krisia
2008 ondorengo krisiaren eragina 2013an nabaritu da gehien, Azpeitiko Corrugados enpresaren eta batez ere Fagor-en itxierarekin. Datorren urteetako datuak izan arte itxaron beharko da, hondamendi hauek ekonomian izandako eraginaz jabetu ahal izateko.
Industriaren Erronkak
Industria Deslokalizazioa
Enpresek ekoizpen eta zerbitzuak herrialde azpigaratuetara lekuz aldatzea. Eskulan eta lurzoru merkeak, ingurugiro legedi leuna, lan arautegi malgu eta pizgarri fiskal bila. Fenomeno hau ekonomiaren globalizazioarekin batera areagotuz doa, eta utzitako herrialdeetan langabezia igoz.
Goi Teknologiako Industria
Ezagutzaren etenik gabeko eguneratzeak eta oinarri teknologiko sendoak definitzen du. Ikerkuntza, Garapena eta Berrikuntza (I+G+B) funtsezkoak dira. Parke teknologiko eta zientifikoetan ezartzen dira nagusiki.
Tertziarizazioa
Ekonomiaren 3. sektorea nagusitzearen prozesua da, bai langile kopuruari eta bai BPGn egindako ekarpenari dagokienez. Industriak berak ere asko garatu ditu ekoizpen prozesuaren ondorengo zerbitzuak, hirugarren sektorekotzat har daitezkenak: publizitate, distribuzio, administrazio… arlotan.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zein da EAEko industria sektore nagusia?
Metalurgia da nagusiena, izan ere, ekonomiaren industria-sektore eragile nagusienak metalikoak dira. Siderurgiak beste azpisektore askoren lehengaiak ekoizten ditu.
Zein da Basque Industry 4.0 estrategiaren helburua?
2020ko epemuga batean industriak BPGaren % 25a osatzea eta esportazioak % 30era iristea da asmoa.
Zein da deslokalizazioa?
Enpresek ekoizpen eta zerbitzuak herrialde azpigaratuetara lekuz aldatzea da, eskulan eta lurzoru merkeak, ingurugiro legedi leuna eta pizgarri fiskalak bilatuz.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.