Mediterraneoko Isurialdeko Nekazaritza Paisaia: ezaugarri fisikoak, egiturak eta jarduerak

GeografíaActualizado el 4,75 KB

Resumen

Dokumentuak Mediterraneoko Isurialdeko nekazaritza-paisaia aztertzen du, inguru fisikoa, klima, landaredia eta lurzoruak azalduz. Nekazaritza-egiturak, lur-jabetza eta landa-biztanleria ere jorratzen ditu. Azkenik, lehorreko nekazaritza, ureztatutako nekazaritza eta basogintza bezalako landa-jarduerak deskribatzen ditu, baita horien aldaketak eta arazoak ere.

Puntos clave

  • Erliebe laua eta arro sedimentarioak (Arabako lautada, Ebroren sakonunea) laborantzarako egokiak dira.
  • Klima mediterraneo kontinentalizatua da, 300-800 mm-ko prezipitazioarekin, mendikateek eragindako isolamenduagatik.
  • Lurzoru nagusiak lurzoru kareatsu arrea, ibaiertzetako lurzoru alubialak eta buztinezko eremuko vertisolak dira.
  • Lur-jabetza ertaina Araban nagusi da, eta Arabar Errioxan txikiagoa; lurrak errentamenduan ere ustiatzen dira.
  • Zerealen eta bazken ekoizpena hazi da, lekadunak ia desagertu dira, eta mahastiek Errioxako ardoen jatorri-izendapenaren onura dute.
  • Ureztatutako nekazaritzak produkzioa dibertsifikatu du (patata, azukre-erremolatxa, bazkak, frutak eta barazkiak).
  • Basogintzaren arazo nagusia deforestazioa da: basoen botatzea, suteak, euri azidoa eta gaixotasunak.

Ponte a prueba

Mediterraneoko Isurialdeko Nekazaritza Paisaia

Isurialde atlantiarraren eta mediterranearraren arteko ur-banalerroaren hegoaldeko lurrak hartzen ditu.

1. Inguru Fisikoa

  • Erliebea

    Bertako erliebea laborantzarako egokiagoa da, laua baita (Arabako lautada eta Ebroren sakonunea –arro sedimentarioa–).

  • Klima

    Mediterraneo kontinentalizatua eta trantsiziokoa dira nagusi: prezipitazio gutxi (300-800 mm bitartekoak) inguratzen dituzten mendikateek eragindako isolamenduagatik.

  • Landaredi potentziala eta klimazikoa

    Zuhaitz-geruzari dagokionez, trantsizioko landaredia (ametza, erkametza) eta landaredi esklerofiloa eta hosto iraunkorrekoa dira nagusi (artea, abaritza). Sastrakadian, garriga osatzen duten landareak dira gehien ikusten direnak (ezkaia, erromeroa, izpilikua, jara...).

  • Lurzoruak

    Trantsizio-kliman eta klima mediterraneo kontinentalizatuaren eremuan lurzoru kareatsu arrea da nagusi, nekazaritza-jarduerarako ondo moldatzen dena; ibaiertzetan, lurzoru alubialak (oso egokiak nekazaritzarako, emankorrak baitira); azkenik, buztinezko eremuan, vertisol izeneko lurzorua, emankorra denez, laboreak ondo hartzen ditu.

2. Nekazaritza-egiturak

  • Populazioa

    Biztanleriak Gasteiz edota Iruñera emigratu arren azken hamarkadetan, landa-biztanleria nahiko handia da, topografia errazagoa denez, lanak mekanizatu ahal izan direlako eta industrializazio-prozesua geroago gertatu delako.

  • Populatze-erak

    Gehien nabarmentzen den populatze mota pilatua edo bildua da.

    Etxe-mota nagusia bloke-etxea da.

  • Nekazaritza-ustiategiak

    Lur-jabetza ertaina Araban nagusitzen da.

    Lur-jabetza txikiagoa ohikoa da Arabar Errioxan (mahastietan).

  • Lurraren edukitza-erregimena

    Tradizioz, edukitza-erregimena zuzena izan da; dena den, nekazaritza-exodoa dela eta, errentamenduan ustiatzen diren lurrak ere ugaritu dira (zeharkako edukitza).

    Lurzoruaren erabilera nagusia nekazaritzara bideratzen da.

3. Landa-espazioaren jarduerak

  • A) Nekazaritza

    Desberdintasun handiak daude lehorreko sailen eta sail ureztatuen artean.

    • a) Lehorreko nekazaritza: zerealak eta mahastiak
      • 1) Zerealen nekazaritza

        Arabako lautadan, haranetan eta mendialdean dira nagusi.

        Gaur egun, gizakion elikadurara zuzendutako zerealak (garia, esaterako) edota lekadunak atzerakada doaz, abereak bazkatzeko pentsu gisa erabiltzen direnen mesedetan (batez ere garagarra). Horrela, bazken (batez ere garagarra) eta oleaginosoen (koltza eta ekiloreak) azalera hazi egin da, eta lekadunak ia desagertu egin dira. Zerealen (garagarra, esaterako) produktibitatea gorantz doa, hobekuntza teknikoei esker (hazien hautespena, ongarri gehiago erabiltzea eta ureztaketa zabaltzea). Ekiloreak ere, industriarako uzta gisa, gora egin du, laboreen inguruetan lugorria murriztu ahal izan delako eta EBren diru-laguntza handiak jaso izan dituelako (nahiz eta azken erreformek diru-laguntzak murriztu). Lehorreko sailetan lugorria gutxitzea nekazaritzako beste aldaketa garrantzitsu bat izan da ongarrien erabiltzeari esker.

      • 2) Mahastiak

        Mahatsa lehorreko laborea da, zuhaixka formakoa. Mahastiak Arabar Errioxan dira nagusi. Inguru horretan, ia labore bakar bihurtu eta asko hedatu da. Errioxa Jatorri Izendapeneko ardoen barruan dagoenez, Errioxako ardoen prezioak nabarmen egin du gora. Ustiategi txiki baina errentagarrietan lantzen da; produktibitate eta kalitate handiak lortzen dira Arabar Errioxan. Mekanizatu egin da, merkatu zorrotzago batera egokituz. Espainia Europar Batasunean sartu denetik, sektorea birmoldatu egin behar izan da. Europar Batasunak ardo-soberakin handiak ditu. Orain arte, mahatsondoak diru-laguntzen truke ateratzen ziren. Orain, kalitate handiagoko beste barietate batzuk lortu nahi dira, merkatu handiagoa dutenak. Horretarako, diru-laguntzak ematen dira, kalitate gutxiko inguruetan jarduera bertan behera uzteko eta, era berean, kalitateko ardoak egitera bultzatzeko.

    • b) Barne ureztaketak: nekazaritza intentsiboa

      Araban, Ebroren eta haren ibaiadarren alubioi-lurretan ematen da. Ureztatze-nekazaritzari esker, produkzioa dibertsifikatu da: patata, industria-landareak (azukre-erremolatxa), bazka-laboreak (alfalfa, hirusta, bazka-artoa...), frutak eta barazkiak.

  • B) Basogintza

    Arabako mendilerroan da nagusi eta insignis pinuan oinarritzen da, zerratu, txikitu edo eraldatzeko. Basogintzaren arazoa deforestazioa da. Hona hemen arrazoiak: basoak botatzea eta su hartzea, euri azidoa eta basoaren gaitzak.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein da Mediterraneoko Isurialdeko klima nagusia?

Klima mediterraneo kontinentalizatua eta trantsiziokoa da, prezipitazio gutxirekin (300-800 mm). Isolamendua mendikateek eragiten dute.

Zein lurzoru mota da nagusi paisaia honetan?

Lurzoru kareatsu arrea da nagusi. Ibaiertzetan lurzoru alubialak daude, eta buztinezko eremuan vertisolak.

Zergatik da garrantzitsua Errioxako mahastien sektorea?

Arabar Errioxan mahastiak dira nagusi, eta Errioxa Jatorri Izendapeneko ardoen barruan dagoenez, prezioak nabarmen igo dira.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein erliebe mota ematen da Arabako lautadan eta Ebroren sakonunean?
2. Zein da mediterraneo kontinentalizatuaren prezipitazio tartea?
3. Zein lurzoru mota da ibaiertzetan nagusi?
4. Zein lur-jabetza mota nagusitzen da Araban?
5. Zein zerealek hartzen dute gora ekoizpenean, abereentzako pentsu gisa?
6. Zein da Basogintzaren arazo nagusia?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.