Euskal hiri sistema: banaketa, ezaugarriak eta etorkizuneko erronkak

GeografíaActualizado el 5,11 KB

Resumen

Testuak Euskal Autonomia Erkidegoko hiri-sistema aztertzen du: biztanleriaren banaketa desorekatua, hiri nagusien (Bilbo, Donostia eta Gasteiz) ezaugarriak eta kostako eta barrualdeko azpisistemen arteko aldeak. Halaber, hiri-sistemaren etorkizuneko erronkak eta estrategiak azaltzen ditu, hala nola sistema polinuklearra indartzea eta hiri ertainak bultzatzea.

Puntos clave

  • EAEko biztanleriaren %77 hirietan bizi da, eta %64 Bilbo, Gasteiz eta Donostian biltzen da.
  • Biztanleriaren %70 kostaldean dago, eta bertan hasi zen industrializazioa.
  • Bilbo da EAEko pilaketa demografiko handiena (873.742 biztanle); Donostian 322.726 eta Gasteizen 238.128 biztanle daude.
  • Euskal hiri-sistema polinuklearra da: Bilbon metropoli-ingurua, eta Donostia eta Gasteiz hiriburu gisa.
  • Kostako azpisistema (Isurialde Atlantikoa) eta barrualdeko azpisistema (Gasteiz) bereizten dira.
  • Etorkizuneko estrategien artean daude Euskadi Europan integratzea eta hiri ertainak bultzatzea lurralde-oreka lortzeko.

Ponte a prueba

Sarrera

Mapak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiri nagusien kokapena islatzen du, sistema hierarkizatu baten bidez. EAEko biztanleriaren %77 hirietan bizi da, eta biztanleria horretatik %64 hiru hirigunetan batzen da: Bilbo, Gasteiz eta Donostia.

Euskal Hiri Sistemaren Banaketa eta Jatorria

Euskal hiri-sistemak biztanleria-banaketa desorekatua erakusten du: Bilbo Handiko aglomerazioa Bizkaian, orekatuagoa Gipuzkoan eta Gasteizen hegemonia Araban.

Desoreka hori hiribilduen sorrera-prozesuek eta industrializazioak azaltzen dute. Lehenengoek hiriburuak eta eskualde-buruak ezarri zituzten; bigarrenak, berriz, hiriak hierarkizatu eta hirigintza berriak sortu zituen. Ondorioz, biztanleriaren %70 kostaldean biltzen da. Bertan hasi zen industrializazioa, eta indartsuagoa izan zen; mendebaldeko lurraldean, ordea, industria-prozesua beranduago hasi zen, eta hirigintza, orokorrean, modu antolatuagoan garatu zen.

Gaur Egungo Hiri Sistemaren Ezaugarriak

Hiri-hierarkia hirien garrantzia demografiko eta funtzionalen araberakoa da. Hiriburuen Euskal Sistema Polinuklearra dago, Bilboren metropoli-inguruak, Donostiak eta Gasteizek osatua.

Bilboren Metropoli Ingurua

  • EAEko pilaketa demografiko handiena du (873.742 biztanle).
  • Industria, merkataritza eta negozio-eginkizunak ditu.
  • Autonomia osoan eragina du, eta nazioarteko lotura garrantzitsuak ditu.

Donostia

  • Metropoliaren erdigunea da (322.726 biztanle).
  • Eginkizun dibertsifikatuak ditu (industria, turismoa, merkataritza, kultura).
  • Nazioarteko loturak ere baditu.

Gasteiz

  • EAEko hiriburua da (238.128 biztanle), eta erakunde ezberdinen egoitza.
  • Industria eta merkataritza-eginkizunak ere betetzen ditu.
  • Nazio eta nazioarteko loturei mesede egiten die aireportuen bidez.

Hiri Txikiagoak

Hiri txikiago batzuek (20.000-30.000 biztanle) administrazio, industria eta beste zerbitzu-eginkizunak betetzen dituzte.

Euskal Hiri Sistemaren Banaketa Desorekatua

Euskal hiri-sistemak banaketa desorekatua du, kostako eta barrualdeko azpisistemak bereiziz:

a) Kostako Azpisistema (Isurialde Atlantikoa)

Bilbo eta Donostia artean kokatzen da, metropoliak eta haranetako urbanizazioak barne hartuz.

Bizkaia
  • Hiri-sistemaren desorekak nabarmenak dira.
  • Bilbok industria eta eginkizun tertziarioak pilatzen ditu, xurgatze-efektua sortuz.
  • Bizkaian hiri garatu gehienak haranen erdian kokaturik daude, eginkizun zentralak eta eragina gauzatzen baitituzte landa-inguruetan (Mungia, Durango, Gernika).
Gipuzkoa
  • Sistema orekatuagoa du.
  • Neurri ertaineko industria-hirien multzo garrantzitsua dago Deba, Urola eta Oria haranetan (Beasain, Tolosa, Bergara); horrela, biztanle-nukleo gehienek laguntza funtzionala ematen dien buru bat dute.

b) Barrualdeko Azpisistema (Gasteiz)

Gasteizen inguruan kokatzen da, sistema makrozefaliko eta desorekatua izanik. Laudio eta Amurrio nabarmendu behar dira. (Arabak zenbait ahultasun ditu, adibidez, erkidegotik kanpo kokatutako hiri-nukleo batera polarizatzea (Logroño), EAEtik kanpoko nukleoekin lotu behar baita).

Hiri-sistemaren harremanek EAEtik kanpokoekin garrantzi berezia dute, batez ere Bizkaiko isurialdekoek, kokapen estrategikoetara loturik baitaude, hala nola, Kantabriako, Atlantikoko eta Frantziako kostaldeekin ere.

Bizkaia

Bilbo da inguruan eragin-maila handiena duen hiria, eta Madrilen atzetik dabil eragin-eremuan, Gasteiz, Santander eta Donostiarekin batera.

Gipuzkoa

Donostiak kokapen estrategikoa du Frantziarekin (truke ekonomiko, sozial eta kulturala), eta Nafarroan Ebrorekin komunikaturik dago. Bestalde, Irunek eskualde-lidergo handia du.

Araba

Arabako Errioxaren bidez, Euskadi Ebroren haranera hurbiltzen da Logroñon zehar.

Hiri Sistemaren Etorkizuneko Erronkak

Gidalerroetan oinarritutako hiri-sistema eratu, eta berrikuntza ekonomiko, sozial eta kulturalak egin behar dira.

Estrategiak

a) Hiriburuen Euskal Sistema Polinuklearra
Helburuak:
  • Euskadiren Integrazioa Europan: Kokapena aprobetxatzea, Euskadi modu orekatuan gidatzea, eta hiriburuen gertutasuna eta funtzionalitatea aprobetxatuz jarduerak eta ekipamenduak hobetzea.
  • Bizkaia: Bilbon zentraltasuna berreskuratzea, hau hedatzea, eta nazioarteko loturak hobetzea.
  • Gipuzkoa: Aisia, kultura eta turismoarekin lotutako jarduera berritzaileak bultzatzea, kostaldeko hazkundeak barrualdeko gainbehera ekidin nahian. Iruña eta Nafarroarekin turismo eta jarduera tertziarioak sustatzea.
  • Araba: Industria eta zerbitzuguneak sendotzea, eta jarduerak hedatzea, garapen-prozesu berria sortuz. Akordio politikoak lortu behar dira Trebiñu barrendegia integratzeko, eta Gasteizen Euskal Sistema Polinuklearra hobeto integratzeko.
b) Hiri Ertainak Bultzatzea

Lurralde-oreka aplikatzea, eta garapen-prozesuak lurralde osora zabaltzea. Ekipamendu eta zerbitzuak lurraldeei ematea.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein hiri dira Euskal Autonomia Erkidegoko hiri nagusiak?

Testuaren arabera, hiri nagusiak Bilbo, Gasteiz eta Donostia dira. Biztanleriaren %64 hiru hirigune horietan biltzen da.

Zergatik dago biztanleria desorekatuki banatuta Euskal Herrian?

Testuak dio hiribilduen sorrera-prozesuek eta industrializazioak azaltzen dutela desoreka hori. Industrializazioa kostaldean hasi zen eta indartsuagoa izan zen.

Zer da hiri-sistema polinuklearra?

Testuaren arabera, hiriburuen sistema polinuklearra Bilboren metropoli-ingurua, Donostia eta Gasteiz osatzen dute. Hiri-hierarkia hirien garrantzi demografiko eta funtzionalaren araberakoa da.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zenbat ehuneko biztanle bizi da hirietan EAEn?
2. Zein hiritan dago EAEko pilaketa demografiko handiena?
3. Non hasi zen industrializazioa lehenik?
4. Zein azpisistema da Gasteiz inguruan?
5. Zein da Euskadiren estrategia bat etorkizunerako?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.