Jainkoaren ideia eta bizitzaren antinomia: Nietzsche vs. Tomas Akinokoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 1,88 KB
Jainkoaren ideia bizitzaren antinomia gisa
“Jainkoaren ideia bizitzaren antinomia gisa asmatu da” tesia kontuan hartuta, jarraian disertazio labur bat garatuko dugu, tesiaren aldeko eta kontrako argudioak aztertuz.
Bitalismoa eta moralaren kritika
Bitalismoarentzat bizitza da balio nagusia eta errealitate funtsezkoena. Mendebaldeko kulturan, ordea, ikuspegi hori hautsi egin da; izan ere, moral kristauak min handia egin dio gizakiari eta kontzientzia txarra txertatu du gizartean. Horrek moral gorenena dutenei oztopoak jartzeko balio du.
Nietzscheren ikuspegia: Jaunen eta artaldearen morala
Nietzscheren ustez, bi gizaki mota daude:
- Jaunen morala: Indartsuak, kontzientzia propioa dutenak.
- Artaldearen morala: Kristautasunaren eraginpean daudenak, kontzientzia gabekoak.
Azken hauek, ezinean dabiltzanez, demokrazia eta kristau morala (haraindiko mundua) asmatu dituzte. Amorruak bultzatuta sortutako arau hauek jaunen moralari trabak jartzen dizkiote.
Santo Tomasen kontrako tesia
Aitzitik, Santo Tomas Akinokoak moral kristauaren alde egiten du, lege naturalen postulatuaren bidez:
- Lege naturalak errespetatuz gero, benetako bizitza eta zoriontasuna lortzen dira.
- Zoriontasuna Jainkoa ezagutzean datza, eta horretarako bide bakarra lege naturalak betetzea da.
Hausnarketa pertsonala
Gizartearen aurrerapena oztopatzen duena moral kristaua bada, Nietzscheren postulatuak arrazoi handia duela esan daiteke. Moral kristaua bizitzaren aurka doa, aurrera egin nahi duenari oztopoak jarriz. Horren adibide argia eutanasiarena da: gizartean hain barneratuta dagoen moral horrek, “Jainkoaren kontrako ekintza” dela argudiatuz, norberaren bizitzari buruz erabakitzeko eskubidea ukatzen du.