Ekosistema motak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 17,95 KB


Ur Geza

Ur Gazia

Ibaiak:

-Ibaietako ekosistemetan bi unitate ekologiko nagusi daude: bat ibaiaren ibilguan sortzen dena eta bestea ibaiertzetako ingurunean sortzen dena.


-Bizidunen artean algek eta ornogabeek bentosa osatzen dute, eta horiei esker bizi dira bertako bizidunak.

Itsasoak eta Ozeanoak:

-Itsasoan hainbat ekosistema bereizten dira. Uraren sakonera garrantzitsua da, horren araberakoak direlako argia eta tenperatura eta, ondorioz, baita ekosistema horietan aurki daitezkeen organismoak ere.


Aintzirak eta Urmaelak:

-Aintzirak, lakuak edo urmaelak lurrez inguratuta dauden ur-eremuak dira. Aintzira gehienek ur geza dute, eta gehiago daude Ipar Hemisferioan Hego Hemisferioan baino. Handiak direnean itsasotzat hartzen dira.


-Ibaietan bezala bentosa dute.


ESTUARIOAK:

-Estuarioetako, deltetako eta paduretako ekosistema urtarrak oso emankorrak dira eta izaki bizidunen aniztasuna handia dute. Izaki horien ezaugarri nagusia mareetara moldatzeko erraztasuna da.

-
Ekosistema hauetan animalia-espezie askok (moluskuek, krustazeoek eta arrainek) beren arrautzak jartzen dituzte; arrain migratzaileek esaterako (izokin, aingira…).

Zona Hezeak , Lokaztiak eta Zingirak:

-Ekosistema hauek oso emankorrak dira, eta landare eta animalia espezie asko dira horien mende daudenak. Garrantzi handia dute, hurbileko akuiferoak urez bete eta mantentzen dituztelako.

DELTAK:

-Itsasaldien zabalera txikia baita, Horregatik, Niger, Amazonas, Orinoko eta ekuatoretik gertu aurkitzen diren beste ibai asko eta asko, estuarioetan itsasoratu ordez, deltak eratuz itsasoratzen dira, ozeano irekietan itsasoratu arren.


Lurpeko Urak eta Akuiferoak:

-Lurpeko urak oso ekosistema erabilgarriak dira gizakiarentzat. Etxeko kontsumorako nahiz nekazaritzarako edo abeltzaintzarako hornikuntza-iturri nagusietako bat dira.


-Akuiferoak, normalean, buztinez edo arbelez osatuta dagoen lur-geruza iragazgaitz baten gaineko lurpeko urak dira. Ekosistema hauek ez dira batere egonkorrak, eta aldaketa handiak jasaten dituzte giza jardueraren ondorioz.


PADURAK:

-Padura kostaldeko eremu gazi eta zingiratsua da, itsasgora denean ur gaziz blaitua eta landare-komunitate berezien euskarri izan ohi dena. Bertan dagoen ura geza ala gazia izan daiteke, nahiz eta normalean bien arteko nahastea izaten den, gazikara izenekoa.

Ur ekosistemak


Ur-ekosistemak bi multzotan sailkatzen dira: ur gezako ekosistemak eta itsasoko ekosistemak. Habitat horietan faktore abiotikoek, hots, faktore fisiko-kimikoek eta klimatikoek nagusiki, bertako bizidunen populazio eta komunitateak era batekoak edo bestekoak izatea eragiten dute. Eragile nagusiak dira: uraren konposizio kimikoa (gazitasuna, oxigenoaren kopurua…), tenperatura, argitasuna…


NARRAZIO DIGITALAREN ATALAK:

1.- Portada

2.- Proiektuaren laburpena eta proiektuaren atalak

3.- Ikasleen izenak

4.- Sekuentzia; (definizioa, argazkia, informazioa) (sekuentzia bat baino gehiago egoten dira)

5.- Kredituak (informazioa nondik hartu dugun; wikipedia…) eta lizentziak (aber si tiene copi rait ;q una foto es de alguien y tienes q pedir permiso pa ponerlo)


Ekosistema

Biziduna

Arrazoiak

Aintzirak eta urmaelak

Martin Arrantzalea

Ur gezak dituelako gustuko eta ur garbia, turbulentzia gutxi eta landaredi askoko ertzak gustatzen zaizkiolako.

Itsasoak eta ozeanoak

Batinela


Ur mugituak dauden guneak gustatzen zaizkie eta animalien hondakinetaz elikatzen direlako.

Aintzira eta urmaelak


Lezka hostozabala

Ur geldoak direlako eta hezetasuna gustatzen zaiolako.

Deltak,padurak eta estuarioak

Zanga

Antxoak, sardinak eta itsasoko animalietaz elikatzen delako.

Aintzirak, urmaelak

Igebelar edo nenufarra

Ur geldietan edo korronte geldoetan egoten delako.


Padura


Salikornia

Ur gazirako erreztasuna duelako, baina ur gezatan ere bizi daiteke.

Ur ekosistemak


Ur-ekosistemak bi multzotan sailkatzen dira: ur gezako ekosistemak eta itsasoko ekosistemak. Habitat horietan faktore abiotikoek, hots, faktore fisiko-kimikoek eta klimatikoek nagusiki, bertako bizidunen populazio eta komunitateak era batekoak edo bestekoak izatea eragiten dute. Eragile nagusiak dira: uraren konposizio kimikoa (gazitasuna, oxigenoaren kopurua…), tenperatura, argitasuna…

Atmosferaren geruzak


Atmosfera geruzatan banatuta azaltzen da, eta altitudearen arabera aldatzen dira horien ezaugarriak. Geruza hauek bereizten dira: 1. Troposfera(0-10) 2. Estratosfera(10-50) 3. Mesosfera(50-80) 4. Termosfera(80-500) eta 5. Exosfera(500....


Ozono geruza:

Aire kapa bat da parte desberdinak ditu eta troposfera eta estratosferan artean dago.

Kontaminazioarengatik suntsi daiteke ozono geruza.
Desagertzen baldin bada izpi ultramore gehiago sartuko dira eta larru azaleko gaixotasunak eta landareetan arazoak sortuko ditu.


Biosfera:


Biosfera, zehazki esanda, ez da lurraren geruza bat, baizik eta planetan dauden ekosistema guztien multzoa, hots, bizidun guztiak eta horien bizilekua. (Atmosfera, hidrosfera eta litosferaz dago osatua )

Entradas relacionadas: