Itsas bazter aurreko mendikatea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,06 KB

Euskal Autonomia Erkidegoa erliebea bi unitate nagusik osatzen dute:


1.-Euskal Mendiak

Pirineoak eta Kantabriar mendikatearen ekialdeko sektorearen artean kokaturik daude. Altuera moderatukoak aro sekundario eta tertziarioko formazio sedimentarioz osatuak orogenesi alpetarraren ondorioz altxatu eta tolestu zirenak..


Ondorengo unitateak bereiz daitezke:


1.1.- Ur isurialdeen banalerroaren (mugalerro) iparraldean


Kostaldeko mendikateak


Higer lurmuturra eta Zumaia artean altxatzen diren mendiak, Jaizkibel, Ulia, Igeldo, Urgull, Mendizorrotz, oraintsuko materiaz osatuak, tertziariokoak eta altuera gutxikoak.


Itsasbazter aurreko mendikatea: Kostatik urrutiago dauden mendizerrak osatzen dutena. Eremu honetan erliebeak leuntasuna galtzen du eta mendiak garaiagoak bihurtzen dira: aldapa nabarmenagoak, desnibel gogorrak eta haran estuak eratzen dira. Ekialdetik Mendebaldera ondoko mendi hauek: Uzturre, Hernio, Pagoeta, Izarraitz, eta Arno, Gipuzkoan; eta Bedartzandi eta Iluntzar, Bizkaian. Kareharria dagoenez karsifikazioa arrunta


Bortzirietako mendigunea: Gipuzkoa eta Nafarroa artean material paleozoikoz osatutako ohiko mendi egitura altxatzen da, Bortzirietako mendigunea deritzona. Bere tontor garaienak ozta-ozta 1000 m-ra iristen badira ere, itxura menditsu eta gorabeheratsua du, itsasotik gertu dagoelako eta haran hondoetatik desnibel gogorra dagoelako.


Erdiko  mendi eta haranak: Itsasbazter aurreko mendikate eta ibai nagusien sorburuen artean( kantabriar-mediterraniar uren isurialdea mugatzen duten mendizerren oinak), ibai arteria nagusien (Oria, Urola, Deba, Butroi, Asua, Ibaizabal,Cadagua) erdiko ibilguarekin bat datorren izaera anitzeko unitate litologikoa hedatzen da. Mendi gailurrek ozta-ozta gainditzen dute 1000 metroko altuera (Murumendi, Izazpi, Irimo eta Urko, Gipuzkoan; Oiz, Sollube, Ganekogorta eta Triano mendiak, Bizkaian).


1.2 Kantabriar-mediterranear uren banalerroaren(mugalerroa) mendikatea:

Atlantiko eta Mediterraneo arteko uren banalerroa markatzen duen mendikatea. Ekialdetik mendebaldera 100 bat km-an hedatzen diren mendizerrek osatzen dute. Erditik banatzen dute ezaugarri desberdineko bi eremu eratzen dituzte.

Ekialdetik mendebaldera ondorengo mendiek osatzen dute banalerroa: -Gipuzkoa eta Nafarroa artean: Aralarko mendizerra -Gipuzkoa eta araba  artean: Aratz eta aizkorriko mendizerrak, Urkila eta Elgea mendizerrak.

-Bizkaia eta Arana artean: Durangaldeko gailurrak Gorbeiako mendigunea.- Mendebaldeko muturrean: Gorobel edo salvada mendizerra. Ingurune honetan kareharrizko litologiak morfologia karstikoa sortzen du.


1.3 Ur isurialdeen banalerroaren hegoaldean:Lautada: Zadorra ibaiak drainatzen duen eta orla menditsuak mugatzen duen haran zabala da. Beraien altuera 500-600m inguruko altuera du. Araba erdiguneko mendizerrak: Lautada eta Trebiñoko arroaren artean hedatzen dira eta Arabako herrialdea ia bi zati simetrikotan banatzen dute. Ez dute altuera handirik, baina etenik gabekoak dira. Ekialdetik mendebaldera mendi hauek ditugu; Entzia eta Iturrieta mendizerra, Gasteizko mendiak eta Tuyo mendizerra. Mendebaldeko haran eta mendizerrak: Hainbat mendizerrek osatutako kareharrizko multzoa da. Arkamo, Arrato, Badaia eta Artzena mendizerrek osatzen dute. Trebiñoko arroa: Haran zabala eta mendiz inguratua. Litologia bariatua duen tertziarioko arro sedimentarioz osatua. Hego-ekialdeko haran eta mendizerrak: Arabar mendia deituriko eskualdearekin bat dator. 1000m-tik gorako gailurrez osaturiko eremua da. Toloño-Kantabria-Kodes mendizerra: Araba erdiguneko eskualdeak eta Arabar Errioxakoak bereizten ditu. Ekialdetik mendebaldera doan kareharrizko lerrokadura da eta topografikoki jarraikortasun nabarmena du.


Ebroren Sakonunea:
Toloño-Kantabriar-kodes mendizerraren eta Ebro ibaiaren artean Arabar Errioxako eskualdea hedatzen da. Esskualde hori Ebroren sakonune zabalaren zati txiki dat da. Tertziario eta Kuatemario garaiko materialez osatua.

Entradas relacionadas: