Euskal Industrializazioa eta Gizarte Ondorioak: Testu Azterketa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,41 KB

Gaia: Euskal Herriko industrializazioa eta gizarte-ondorioak (1875-1923)

Federico Echevarriaren hitzaldia: Librekanbismoa eta protekzionismoa (1893)

Testuaren ideia nagusiak:

  • Protekzionismoaren defentsa egiten du, eta 1892ko arantzela defendatzen du.
  • Bere planteamendua justifikatzen du: protekzionismorik gabe, industriaren gainbehera gertatuko litzateke, "zoritxar handia ekarriz herrialdeari".
  • Alemania-Espainia itunaren eta, oro har, edozein itunen aurka dago, librekanbismoaren aurka, alegia.
  • Bizkaiko metalurgia industriaren garrantzia nabarmena da; aipatzen diren industria mota guztiak metalaren adarrekoak dira, bereziki siderurgia eta ontzigintzakoak.

Testua: Vicente Blasco Ibáñez, "El Intruso" eleberriaren pasartea (1904)

Testuaren azterketa:

Testuak hiru paragrafo ditu:

  • Lehenengo paragrafoa, oso laburra, deskribatuko duen espazioan zentratuta dago: "peoien etxea" edo barrakoiak aipatzen ditu, hau da, meategietako etxebizitzak.
  • Bigarrenean, espazio horren xehetasunetan sartzen da, eta meatzarien bizimodua (janaria, etab.) nolakoa zen azaltzen du.
  • Hirugarren zatian, meategiari buruzko zenbait gauza gehitzen ditu: galerietakoak eta aire zabalekoak, baita etengabeko emigranteen etorrera ere (migrazioaren garrantzia). Horregatik, "zaila zen lan hark merezi zituen eskubideak eskuratzea".

Hasieran, "peoien etxea" aipatzen du, eta pertsonaietako bati, Arestiri, etxeen egoeraren testigantza ematen dio. Testuak barrakoiei buruz hitz egiten du, meatzeen jabeenak zirela eta meagizonek alokairuan erabiltzen zituztela, kapatazen begiradapean bizitzeko. Aresti nobelako protagonista nagusia da, eta haren irudiaren ezaugarriak Areilza medikuaren ezaugarrietatik hartuta daude. XIX. mendearen bukaeran, Areilza Trianoko Meatze Ospitaleko medikua zen, eta 1900eko Bilboko pertsonaien artean esanguratsuenetako bat. Paragrafoak ikuspegi ezkorra adierazten digu, eta errealitatea neurri batean distortsionatua.

Halaber, Arestiren lan-eguna eta bizi-baldintzak deskribatzen ditu: "bloke barrenatua hautsi, bagonetetan zamatu, depositoraino narrastu eta bagoneta bere lekura itzuli". Meagizonak duen etxea ("tabuco" edo "kutxitril" deritzona) ere aipatzen du, non "indaba eta patatak bakailao edo urdai zatitxo batekin ia galduta" lotara doan. "Kutxitril"aren baldintzak (beste gizon batzuekin partekaturik) ez dira batere higienikoak: arropa jantzita lo egiten dute, airea ez da arnasgarria, sabaiak baxuak dira, parasitoak familiakoak balira bezalakoak, hotza handia... Hori guztia paragrafoaren amaieran laburbiltzen da: "izerdiak batzen ziren, arnasketak ere bai, zikinkeria ohikoa zen".

Hirugarren partea meagizonen lantokiari buruzkoa da, harrobiari buruzkoa. Hura zen "langile asaldatzailearen etsairik gogorrena". Testuak "harrobia" eta "meatzea" bereizten ditu. Harrobia arriskutsuagotzat hartzen du, inolako ikasketarik behar ez zelako, aire zabalean, kanpoaldean egotean. Horregatik, harrobietara hainbat eta hainbat "bracero" iristen ziren (Gaztelatik, batez ere). Haiek, nekazaritza-lanak amaitutakoan –jaioterrian edo beste nonbait–, meatze-gunera abiatzen ziren, "goseak eraginda". Baieztapen demagogiko samar batek ematen dio bukaera paragrafoari: bizi duten egoera ez da hobetuko, jan beharrak lanera hurbiltzen dituenak etortzeari utziko dioten arte. Une hartako sindikalgintzaren ezaugarrietako bat da.