Inpresionismoa: pintura modernoaren abiapuntua

Arte y Humanidades3,55 KB

Pintura tradizionalarekin hautsi zuen inpresionismoa XX. mendeko artearen abiapuntua izan zen. Industrializazioaren eta garapen teknikoaren aldian gertatu zen, gizartearen irudi berria eta mamitzen ari zena, gizarte berriaren eraikuntzarekin batera.

Inpresionismo deitzen diogu mugimendu pikturiko honi, Frantzian sortu zena XIX. mendearen azken laurdenean, eta pintura ohiko eta zaharrari iraultza eragin ziona. 1870eko hamarkadan, gazte talde batek konbentzionalismo akademikoei jarraitzea erabaki zuen. Paisaia eta honen argia gauza bera ez zirela konturatu zirenean, argia irudikatzea erabaki zuten. Inpresionistek ez zuten taldebatera osatu eta beraien eskola propiorik ez zutenez, estilo hau arte garaikidearen oinarria izan zen.
Leonardo da Vinci, Velázquez, Rubens, Goya, Turner eta Constable izan ziren inpresionisten aurrekari zuzenenak, argia irudikatzearen arduraduntzat baitzeuden. Bestalde, artista hauek estanpe japoniarrak miretsi zituzten, bereziki konposizioen sinpletasuna, kolore argia eta mugimendua adierazteko abilezia; Velázquez eta Goyaren ingurumen gehiegi zehaztugabeak, nahitaez amaitugabeko sentsazioa, kolore distiratsuak eta argiak.
Mugimendu honen ezaugarriak hauek dira:
1-Aire zabalean pintatzeko zaletasuna: Pintoreek landa, itsasoa edo ibaia aukeratzen dute estudioaren ordez.
2-Kolorearen teoria:
3-Argiaren balorazio berria: pintore inpresionisten ustez koloreak eta formak ez zeuden garrantzitsuenak.
4-Gai bera une ezberdinetan: argia desberdina zenez, koadroak ere desberdinak ziren.

5-Itzalen koloreztatzea: itzalak ez dira ilunak, tonu osagarriekin koloreztatutako espazioak baizik. Argi-ilunak desagertzen dira eta marrazkia kolorearen bidez mugatutako trazua da.
6-Teknika: pintzelkada solte eta arinak: Teknika solte eta arina erabiltzen zuten. Garrantzitsuena ez zen kolore hutsa, kolorearen tonuak baizik.
7-Gai berriak: Errealitatea irudikatzea zen helburua, baina ez errealismoaren errealitate soziala, egunerokoa baizik.
8-Espazioaren balorazio berria: Inpresionistek inpresio heskor bat finkatu nahi zuten margolanetan, eta beraz, ez zuten aldez aurretik gauzen edo pertsonen kokapena pentsatu beharrik. Horrela eginez gero, galduegingo zen errealitatea bere hartan eta instante horretan xehatu ezina. Hori dela eta, irudi nagusiak ez daude erdian, edo margolanaren ertzetik kanpo agertzen dira.
9-Dinamika berria: talde homogeneoa izan ez arren, elkarrekin borrokatu zuten sinesten zuten artearen alde, gizarteari aurre eginez. Batez ere, olio-pintura mihise gainean egin zen, baina hainbat akuarela, grabatu eta pastel ere bai. Mihisearen gainean pigmentuak nahastu gabe zabaltzen zituzten pintzelaz, espatulaz, atzamarrez edo tubotik zuzenean.
Inpresionistek baieztatu zuten ez dagoela inguru natural eta objektiborik, norberak bere subjektibitatez antzematen duen mundua baizik. Mundua begiratzeko modu berria ekarri zuten, beraz, inpresionistek. Pintore inpresionista nagusienen obrak:

Manet: Belar gaineko bazkaria, 1863. Monet: Egunsentia, 1872; San Lorenzo geltokia; Rouengo katedralaren serieak; Nympheas serieak. Renoir: Dantza Le Moulin de la Galette. Degas: dantzariak. Berthe Morisot (emakumea). Seurat (neoinpresionismoa).

Descargar

PDF Word HTML