Seiurteko absolutista

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,76 KB

FERNANDO VII(1814-1833)- seiurteko absolutista-


1814-1820 bitarte horretan krisialdi larria egongo da gizartean. Absolutismoaren berrezarkuntza hasiko da pertsiarren manifestuaren bidez. Nobleak Cadizeko gortearen aurka agertuko dira, Espainia defendatu nahi dute eta tronu absolutista ezarri nahi dute.1814ko Maiatzaren 05ean Estatu kolpea ematen dute. Kezka nagusia absolutismoa izango da, eta krisian gehiegi zentratu gabe, krisialdia areagotu egingo da, nekazaritzan prezioak behera egingo du eta ogasun publikoak ere jaitsiera handia izango du. Momentu horretan Ameriketan independentzia prozesuak hasiko dira eta Espainiak diru mordoa erabiliko du horren aurka joateko. Desamortizazio saiakera egingo dute, hau da; nobleek dituzten milaka lurrak, erabiltzen ez dituztenak edo gutxi erabiltzen direnak, merkatuan salduko dituzte diruaren truke.Baina absolutismoak zenbait ondorio ekarriko ditu:Gorte liberalen legeak erreformak indargabetu– Gizarte estamentala– Inkisizioa– Euskal foruak berriro jartzea--Liberalak honen aurka azalduko dira, baina zapalkuntza gogorra jaso arren, indartu eta matxinatu egingo dira. Espoz y Mina eta Milans de Bosch-ek ez dute ezer lortuko, baina Riego eta Quirogak (1820) berriz lortu zuten hiru urteko liberaltasuna ezartzea.

Hirurteko konstituzionaka(1820-1823)

Estatu berri honetan zenbait erreforma egin ziren. Inkisizioa desegin zen, sistema fiskal berria ezarri zen (denek ordaindu behar zituzten zergak), Jaurerriak desegin zituzten, elizaren aurkako jarera bortitza agertu zuten, Jesuitak kanporatu zituzten eta 1812ko konstituzioan egindako zenbait lege indarrean jarri ziren berriro ere, eskubideak bermatzen zituzten legeria berretsi zen.Liberalen artean banaketa egon zen, moderatuak eta aurrerakoiak edo erradikalak. Moderatuak oso modu moderatuan defendatzen dute liberaltasuna eta erregea garrantzitsutzat zuten. Aurrerakoiek berriz, erregeari boterea kendu nahi zioten, ganbera bakarra nahi zuten eta denek botoa emateko aukera izatea (emakumeek ez) herriena guztiena zela defendatzen zutelako.Baina hemen ere absolutisten oposizioa agertu zen, gobernatzeko aukera gutxi baitzuten. Talde armatuen eta elizaren presioa (garaiko komunikabidea) handia izan zen . San Luisen Ehun Mila semeak (1823) Espainian sartu ziren absolutismoa berrezartzeko. Hauek Espainian sartu eta liberalismoa kendu zuten eta berriro monarkia ezarri zen Fernando VII.Arekin, beraz porrota berriro liberalentzat.

Hamarraldi gaitzezgarria(1823-1833)

Azken urte hauek oso gatazkatsuak izan ziren Espainiarentzat. Liberalismoaren alde zegoen edozeinek zapalketa gogorra jasotzen zuen, garbiketa odoltsuak egiten ziren ideia liberalei lotutako edozeinekin. Ideia asko zeuden tokietan, orain ez zitzaien uzten pentsatzen zutena esaten eta beraz pentsamenduan atzerapena egon zen. Zientzian atzerapena ere, elizaren eragina handia izan zen eta erbesteratzeak hasi ziren.Ekonomian aldaketa batzuk egitea beharrezkoa ikusi zuten, adibidez ministroen kontseilua ezartzea, hau da; arlo bakoitzean aditua den pertsona jartzea. Ogasuna berrantolatu egin zen, lehenengo aldiz merkatari kodea eta azkenik, autarkia. Baina errestaurazioa guzti hauek porrota ekarri zuten, iraganeko gaitzak bueltatu ziren, nekazaritza gelditu zen, zora ikaragarria zen, administrazio nahaspila eta bide sare traketsak egon ziren.Etengabeko krisi politiko honek  bi mehatxu larri izan zituen, alde batetik liberalak asaldatu izana eta bestetik erregetiar ultrak.Beraz, Fernando VII. Hiltzear zegoela, norbait jarri beharko dute tronuan. Baina Mª Kristinarekin alaba bakarra duenez, eta semerik ez duenez, kostata lege salikoa ezereztu zuen eta Isabel II.A jarri zuen bere oinordeko bezala. Absolutistek bere anaia, Don Carlos, jarri nahi dute tronuan, eta beraz, IsabelII.Arenalde dauden liberalen aurka jarriko dira. Orduan, behin Isabeli tronua uzten diotela, etengabe gerrak gertatuko dira eta gera karlistak hasiko dira.

Entradas relacionadas: