Immunitate Sistema eta Gaixotasun Infekziosoak: Gida Osoa
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 20,69 KB
1. Gaixotasun Infekziosoak
Organismo patogenoek edo organismo horiek sortutako substantziek eragiten dituzte. Gehienak kutsakorrak dira.
Gaixotasun Infekziosoen 3 Faktore Nagusiak
- Birulentzia: Gaixotasuna sortzeko ahalmena.
- Ostalariaren erresistentzia: Ostalariaren defentsa-sistema.
- Bizkarroi kantitatea: Organismo horren birus-karga.
Sailkapena (Hedapenaren Arabera)
- Esporadikoak: Puntualak eta isolatuak.
- Endemikoak: Eremu geografikoetan mugatuak.
- Epidemikoak: Oso azkar hedatzen direnak.
- Pandemikoak: Herrialde askotara hedatzen diren epidemiak.
1.2 Agente Infekziosoak
Zuzenean sortu ahal dira edo toxina sortu ahal dute. Toxina zelulak kaltetzen dituzten substantziak dira. Bi mota izan daitezke:
- Exotoxinak: Proteinak, odolean garraiatzen direnak.
- Endotoxinak: Bakterio baten mintzen osagaiak.
Agente Infekziosoen Motak
- Moneroak (adibidez, tuberkulosia)
- Protistoak (adibidez, malaria)
- Fungiak (adibidez, kandidiasia)
Transmisio Bideak
- Zuzenekoa: Airez (COVID-19) edo kontaktuz (fluidoak, zauriak...).
- Zeharkakoa: Garraiatzaileak (ura, edariak, gainazalak) edo bektoreak (agente infekziosoak transmititzeko gai direnak: zorriak, arkakusoak...).
Gaixotasunaren Faseak
- Infekzioa: Patogenoak banakoa inbaditzen du.
- Inkubazio-aldia: Germenaren sarrera eta lehen sintomak agertu arteko tartea.
- Sintomen garapena: Gaixotasunak intentsitate handiena lortzen duenean.
- Susperraldia: Gaixotasuna garaitu eta kalteetatik sendatzen hasten den unea.
Diagnostikoa
Miaketa fisikoa eta proba diagnostikoak:
- PCR-probak
- Kultibo mikrobiologikoak
- Antigenoen testak
2. Immunitatea
Organismoak gaixotasunei aurre egiteko duen erresistentzia da, mikroorganismoek, polenek, hautsek edo organismoaren zelula alteratuek eragindakoak barne.
Immunitate Motak
- Berezkoa edo Naturala: Jaiotzetik dugun defentsa-sistema (bakterio batzuen aurka). Naturala eta aktiboa izan daiteke.
- Hartua edo Adaptatua: Zenbait patogeno jakinekin kontaktuan jartzean geureganatzen duguna. Aktiboa/pasiboa edo naturala/artifiziala izan daiteke.
Defentsa Mekanismoen Garapenaren Araberako Sailkapena
- Naturala: Organismoko elementuek parte hartzen dute.
- Artifiziala: Organismoan sartu diren elementuek parte hartzen dute.
Esku Hartzen Duten Elementuaren Araberako Sailkapena
- Aktiboa: Defentsa-mekanismoak organismoak berak garatzen ditu.
- Pasiboa: Defentsa-mekanismoak kanpotik jasotzen dira.
2.1 Immunitate Hartu Aktiboa
Antigeno batekin kontaktuan jartzen denean, organismoak erantzun immunitarioa abian jartzen du, eta antigorputz espezifikoak sortzen ditu. Horrela, oroimen immunologikoa lortzen da, eta antigeno berarekin bigarren kontaktuan, antigorputzak azkarrago sortzen dira.
Motak
- Naturala: Antigeno baten aurrean modu naturalean (kutsatzearen bidez).
- Artifiziala: Antigenoa modu artifizialean sartzea (txertoa).
Txertoak
Patogenotasunik ez duten antigeno-prestakinak dira, baina immunitatea estimulatzeko gai direnak. Ez dute gaixotasunik eragiten, baina erantzun immunitarioa eragiten dute.
- Txerto Ahulduak: Birulentzia galdu duten mikroorganismoak, baina ahalmen antigenikoa eusten diotenak. Adibidez: errubeloaren aurkako txertoa.
- Txerto Inaktiboak: Hilak diren mikroorganismoak, dosi handiagoak behar dituztenak. Adibidez: amorruaren aurkakoa.
2.2 Immunitate Hartu Pasiboa
Eratuta dauden antigorputzak jasotzen ditu organismoak; immunitate-sistema ez da aktibatzen.
- Naturala: Karenaren edo amaren esnearen bidez.
- Artifiziala: Serumak, behin gaixotasuna dagoenean erabiliak.
Serumak
Antigorputz-prestakinak dira, aurretik antigenoa eman zitzaien animalien edo pertsonen odoletik ateratakoak, organismoan sartzen direnak. Metodo sendagarria da.
- Ezaugarriak: Berehalako immunitatea, iraupen laburra, eragin sendagarria, erabilgarriak (gaixotasun infekzioso larrietan, animalien ziztadetan, immunoeskasian).
- Motak: Heterologoak (animalia jatorrikoak), homologoak (giza-jatorrikoak).
3. Organismoaren Babes Mekanismoak
Organismoaren defentsa-mekanismoak bi multzo nagusitan sailkatzen dira:
- Kanpo Barrerak (Lehen Defentsa Maila): Patogenoa sartzea eragozten dute (adibidez, larruazala).
- Barne Barrerak (Bigarren Defentsa Maila): Patogenoa sartu ondoren aktibatzen dira (zelulak eta ehun linfoideak).
3.1 Kanpo Barrerak (Lehen Barrera Ez-Espezifikoa)
Hiru mota nagusi daude:
- Fisikoak: Larruazala, mukosak.
- Kimikoak: Izerdia, listua, malkoak.
- Mikrobiologikoak: Gure gorputzean ditugun bakterioak (bakterio-flora).
Kanpo Barreren Funtzionamendua
- Larruazala: Lehen babes-barrera da. Ia iragaztezina da mikroorganismo guztientzat, zauriak daudenean izan ezik. Mikroorganismoak berehala hiltzen dira hemen.
- Muki-mintzak eta Jariakinak: Muki-mintzek barne-barrunbe guztiak estaltzen dituzte eta mikroorganismoei zelula epitelialetara itsastea eragozten diete. Ondoren, kanporatu egiten dira (eztula, doministikuak). Listuak, malkoak eta gernuak eragin antiseptikoa daukate.
- Barrera Biologikoak: Organismoko ohiko bakterioek substantzia bakterizidak askatzen dituzte.
3.2 Barne Barrerak (Defentsa Zelularra eta Ehunak)
Organo eta Ehun Linfoideak
- Hodi Linfatikoak: Linfa gorputz osotik garraiatzen duten hodiak.
- Organo Linfoide Primarioak: Immunitate-sistemako zelulak eratu eta heltzen dira: timoa eta hezur-muina.
- Organo Linfoide Sekundarioak: Sortzen diren zelulak aktibatzen dira.
- Barea: Agente arrotzak daudenean bareko linfozitoak aktibatzen dira.
- Gongoil Linfatikoa: Makrofagoek patogenoak hiltzen dituzte eta patogenoen osagaiak erakusten dizkiete linfozitoei, erantzun immunitarioa abiaraziz.
Defentsa-Zelulak (Leukozitoak)
Leukozitoak organismoaren defentsan esku hartzen duten zelulak dira.
- Lerro Mieloideko Zelulak:
- Fagozitoak: Partikula arrotzak edo zelula-hondarrak irentsi eta digeritzen dituzte.
- Granulozitoak: Neutrofiloak (organismoa fagozitatu), Basofiloak (alergietan eta hanturan parte hartu), Eosinofiloak (fagozitatzeko ahalmen txikiagoa).
- Monozitoak: Makrofago bihurtzen dira, fagozitosian parte hartuz (patogenoak irentsi eta suntsitu).
- Fagozitoak: Partikula arrotzak edo zelula-hondarrak irentsi eta digeritzen dituzte.
- Lerro Linfoideko Zelulak: Hezur-muinean sortu eta barean eta gongoil linfatikoan metatzen dira.
- B Linfozitoak: Antigorputzak sortu.
- T Linfozitoak: Antigenoen aurka borrokatu.
- Oroimen-Zelulak: Antigeno berarekin bigarren aldiz kontaktuan erantzun azkarragoa ematen duten zelulak.
Immunitate-Sistemako Molekulak
- Antigorputzak (Immunoglobulinak): Antigenoen aurka borrokatzeko molekulak, B linfozitoek eta zelula plasmatikoek sortuak. Lau kate polipeptidikoz osatuak, Y forma dute.
- Sistema Osagarria: Odol-plasman dagoen proteina-multzo bat da, patogenoak suntsitzen laguntzen duena, zelulen bidez.
- Zitokinak: Proteina erregulatzaileak dira, zelula immunitarioen arteko komunikazioa errazten dutenak.
3.3 Antigorputzen Egitura
Antigorputzak Y formako proteinak dira, lau kate polipeptidikoz osatuak: bi kate arin eta bi kate astun. Kate bakoitzak bi zati ditu: bat aldagarria (antigenoa ezagutzeko) eta bestea konstantea. Kate arin bakoitza kate astun bati lotuta dago, eta bi bikote horiek elkartuta antigorputzaren egitura osatzen dute.
Zati aldagarriek antigenoak lotzen dituzte, eta antigenoaren lotune-guneari epitopo edo determinante antigenikoa deitzen zaio. Zati aldagarrien bidez, antigorputzak antigeno jakin bat bereizteko gaitasuna du.
4. Berezko Erantzun Immunitarioa (Ez Espezifikoa)
Erantzun ez-espezifikoa da, hau da, berdin erantzuten du edozein mikroorganismoren aurrean.
Parte Hartzen Duten Osagaiak
- Zelulak: Immunitate-sistemako zelula fagozitikoak eta granulozito eosinofiloak eta basofiloak.
- Molekulak: Zitokinak eta sistema osagarria.
Defentsa Mekanismoak
- Hantura-erreakzioa.
- Sistema osagarriaren aktibazioa.
4.1 Hantura-Erreakzioa (Inflamazioa)
Prozesu batzuen eraginez ematen den erantzun lokala da, hau da, ez da gorputz osoan gertatzen. Larruazaleko zelulak hausten direnean, germenak edo bestelakoak gorputzean sartzen dira.
- Hodi-dilatazioa: Lesionatutako eremuaren odol-fluxua handitu, gorritasuna eta tenperatura-igoera eraginez.
- Iragazkortasun baskularra areagotu: Likido-fluxua handitu, edema (hantura) eta mina eraginez.
- Neutrofilo eta Monozitoen Migrazioa: Hanturak irauten duen bitartean, hodi-paretak zeharkatu eta infekzio-fokura iristen dira kimiotaxia bidez.
- Monozitoak Makrofago Bihurtzea: Patogenoen fagozitosia neutrofiloekin batera (patogenoa irentsi).
- Hantura-Zitokinak: Linfozitoak elkartzea eta erantzun immunitario hartua aktibatzea.
4.2 Sistema Osagarriaren Aktibazioa
- Aktibazioa: Mikrobioen gainazaleko egiturak ezagutzean gertatzen da.
- Patogenoen Deuseztapena:
- Opsonizazioa: Patogenoak fagozitosirako markatu.
- Hanturaren Estimulazioa: Zitokinen bidez fagozitoak elkartzea.
- Zelula-Lisia (Apurketa): Poroen sorrera patogenoen mintzean.
Fagozitosia
Defentsa-mekanismo nagusia da, neutrofiloek eta makrofagoek parte hartzen dute. Patogenoak endozitosi bidez sartzen dira zelulan, fagosoma bat sortuz. Fagosoma lisosomarekin bat egiten du, eta fagolisosoma sortzen da, non patogenoa digeritzen den.
5. Erantzun Immunitario Espezifikoa (Hartua)
5.1 Erantzun Zelularra
Patogenoak edo haiek infektatutako zelulak ezagutzen eta suntsitzen dituzten zelula espezializatuak sortuz erantzuten duena.
Esku Hartzen Duten Zelulak
- T Linfozitoak: Zitotoxikoak, Laguntzaileak, Erregulatzaileak eta Oroimenezkoak.
Aktibazio-Prozesuaren Etapak
- T Linfozitoek Antigenoa Ezagutzea:
- Fagozitosia: Berezko immunitateko zelulek patogenoak ezagutu eta fagozitatzen dituzte.
- Antigenoen Aurkezpena: Zelula horietan patogenoaren zatiak garatzen dira eta MHC konplexuetako osagaiei batzen zaizkie mintzean.
- T Linfozitoen Aktibazioa: T zelula-errezeptoreek antigenoa ezagutzen dute infektatutako edo antigenoa aurkezten duten zelulen bidez.
- T Linfozitoen Funtzioak:
- Laguntzaileak: Zitokinak askatu, T zitotoxikoak, makrofagoak eta beste T zelulak aktibatzeko.
- Zitotoxikoak: Zelula infektatuak eta tumoralak suntsitu, entzima hidrolitikoen bidez.
- Erregulatzaileak: Erantzun immunitarioa indargabetu infekzioa amaitzean.
- Oroimenezkoak: Luzaroan irauten dute eta infekzioa berriz gertatuz gero erantzun azkar bat ematen dute.
5.2 Histokonpatibilitate Konplexu Nagusia (MHC)
Zelularen mintzeko glikoproteinak dira, pertsona bakoitzak bereak ditu, geneen arabera. Aztarna digital molekularra osatzen dute. Erantzun immunitario hartuan funtsezkoak dira, antigenoak aurkeztuz.
- MHC I: Zelula gehienetan aurkitzen da.
- MHC II: Defentsa-zelula batzuetan aurkitzen da.
5.3 Erantzun Humorala
Antigorputzak sortzen dira, hauen bidez aurre egiten zaio patogenoari. Bi zelula motak hartzen dute parte: B linfozitoak eta T linfozito laguntzaileak.
Hiru Etapa Nagusiak
- B Linfozitoek Antigenoa Ezagutzea:
B linfozitoek antigenoa ezagutzen dute. Antigeno-antigorputz bat-egitea gertatu ondoren, B linfozitoek antigenoa prozesatu eta MHC II-ari lotzen diote. T linfozito laguntzaileei aurkezten diete erantzun immunitarioa aktibatzeko.
- B eta T Linfozitoen Aktibazioa:
T linfozito laguntzaileek zitokinak askatzen dituzte, eta B linfozitoak aktibatzen dituzte. Bi fenomeno gertatzen dira:
- Linfozitoen Ugaltze Klonala: Antigorputz espezifikoak sortzen dituzte.
- Linfozitoen Diferentziazioa: Zelula plasmatikoak sortzen dira (antigorputzak odolera askatzeko) eta oroimen-zelulak (oroimen immunitarioa eratzeko).
- Antigorputzen Bidezko Patogenoaren Suntsiketa:
Immunoglobulinek antigenoa detektatzen dutenean, hari lotu, eta seinale izaten dira sistema osagarriarentzat eta makrofagoentzat.
- Antigorputzen Opsonizazioa: Zelula plasmatikoek sortutako antigorputzek (Ab) opsonina gisa jarduten dute. Antigenoari lotu, eta seinale bihurtzen dira sistema osagarriarentzat eta makrofagoentzat.
- Antigenoaren Mendeko Zitotoxikotasuna: Ab-ek patogenoa opsonizatzen dute antigeno-antigorputz loturaren bitartez. Leukozitoek antigorputzak ezagutzeak produktu zitotoxikoak askatzea eragiten du, hantura-prozesuei lagunduz.
Hautapen Klonaren Teoria
B eta T linfozito bakoitzak espezifikotasun bakarra du (antigeno-errezeptore espezifikoa). Antigeno espezifikoak estimulatzen dituenean, linfozitoak zatitu eta klon bat fabrikatzen dute.
Teoria honek azaltzen ditu:
- Kutsatzearen lehen etapetan antigorputz kopuru handia sortzea.
- Erantzun immunitarioaren intentsitate handiagoa.
- Afinitate handiagoa erantzun immunitarioak aurrera egin ahala (oroimen immunologikoa).
- Autotolerantzia, organismoaren zelulak ezagutzen dituztelako eta ez dietelako eraso egiten.
6. Immunopatologiak
Immunitate-sistemak behar bezala funtzionatzen ez duenean sortzen diren gaixotasunen multzoa da.
- Hipersentikortasunak: Gehiegizko edo okerreko erantzuna substantzia jakin batzuen aurrean (alergiak).
- Gaixotasun Autoimmuneak: Organismoaren zelulak arrotzak balira bezala erasotzen ditu.
- Immunoeskasiak: Sistema immuneak ez du behar bezala funtzionatzen, infekzioekiko edo minbiziekiko zaurgarriago bihurtuz pertsona.
Hipersentikortasuna
Norberaren organismoari kalteak eragiten dizkion erantzun immunitarioa da. Organismoarentzat arriskutsua da antigeno bati emandako neurriz kanpoko erantzuna izan daiteke, edota kalterik egiten ez duen antigeno bati emandako erantzun desegokia.
1. Motako Hipersentikortasuna (Alergiak)
- Antigenoa: Alergenoa.
- Ekintza-Mekanismoa:
- B linfozitoek eta T linfozito laguntzaileek zelula plasmatikoak sortzen dituzte, antigorputz (Ab) espezifikoak jariatuz.
- Ab horiek granulozitoen eta basofiloen gainazalean dauden errezeptore espezifikoekin lotzen dira, hauek sentsibilizatuz.
- Alergenoarekiko hurrengo esposizioan, alergenoa antigorputzari lotzen zaio granulozitoetan, desgranulazioa eta hantura-substantzien askatzea (histamina/prostaglandina) eraginez.
- Ondorioak: Hodi-dilatazioa eta muskulu-lisoaren uzkurdura.
Gaixotasun Autoimmuneak
Immunitate-sistemak eragindako alterazio patologikoak dira, sistema horrek organismoaren beraren zelulei, ehunei eta organoei erasotzen dienean.
Tolerantzia immunologikoa edo autotolerantzia mekanismoek huts egiten dutenean gertatzen da (tolerantzia immunologikoa: norberaren antigenoaren aurkako erantzun immunologikorik ez izatea).
Mekanismo zentralaren bidez, norberaren egituren aurka erreakzionatzeko gai diren T eta B linfozito heldugabeak deuseztatu egiten dira, enbrioi garaian (B linfozitoak hezur-muinean, T linfozito heldugabeak timoan).
Kausak
- Faktore genetikoak.
- Faktore endokrinoak.
- Ingurune-faktoreak (substantzia batzuen arteko mimetismo molekularra).
- Estresa.
Ondorioak
- Gaixotasun Organo Espezifikoak: Antigorputzek organo baten edo organo bateko zelula jakin baten aurka egiten dute. Adibidez: diabetes mellitus, esklerosi anizkoitza.
- Gaixotasun Sistematikoak: Antigorputzek egitura ezberdinei eraso egiten diete. Adibidez: lupusa eta artritis erreumatoidea.
Immunoeskasiak
Immunitate-sistemako elementuren bat falta delako edo oker funtzionatzen duelako eragindako alterazio patologikoak dira. Infekzioak jasateko joera handiagoarekin eta minbizi-prebalentzia areagotzearekin lotuta daude.
Motak
- Sortzetiko Immunoeskasiak edo Primarioak (Haurtzaroan):
- Kausak: Familia aurrekariekin zerikusia.
- Alterazioak: Berezko erantzun immunitarioen elementuei eragiten dietenak (fagozitoen edo osagarrien urritasunak) edo erantzun immunitario hartuaren elementuei eragiten dietenak (B edo T linfozitoen urritasunak edo urritasun konbinatuak).
- Tratamenduak: Hezur-muinaren transplanteak eta terapia genikoa.
- Hartutako Immunoeskasiak edo Sekundarioak (Bizitzan Zehar):
- Kausak: Malnutrizioa, estresa, infekzioak, kimioterapia, gaixotasun birikoak...
- Adibidea: HIESA (Hartutako Immunoeskasiaren Sindromea).
GIB eta HIESA
GIB (Giza Immunoeskasiaren Birusa) immunoeskasia eragiten duen birusa da, eta HIESa (Hartutako Immunoeskasiaren Sindromea) izeneko gaixotasuna eragiten du.
- GIB Birusaren Ezaugarriak:
- Erretrobirusa (material genetikoa RNAz osatuta).
- Alderantzizko transkriptasa du (RNA → DNA).
- Tratamenduak: Terapia antirretrobirala eta prebentzio-neurriak.
7. Transplanteak
Transplantea zelula biziak, ehunak edo organoak transferitzea da. Organismoaren zati batetik bestera egin daiteke, edo organismo batetik bestera.
Transplante Motak
- Autotransplantea: Emailea eta hartzailea banako bera dira.
- Isotransplantea: Emailea eta hartzailea genetikoki berdinak dira (biki unibitelinoak).
- Alotransplantea: Emailea eta hartzailea espezie berekoak, baina genetikoki ezberdinak.
- Xenotransplantea: Emailea eta hartzailea ez dira espezie berekoak.
Errefus Immunologikoa
Organo edo ehun transplante baten ondoren gertatzen den prozesua da, hartzailearen sistema immuneak organo arrotza erasotzen duenean. Erreakzio hori Histokonpatibilitate Konplexu Nagusiaren (MHC) desberdintasuna dela eta gertatzen da.
Errefus Prozesua
- Antigeno aurkezleek organo berriko zelulak identifikatzen dituzte.
- T linfozitoak aktibatzen dira eta hantura-erantzuna sortzen da.
- Zitotoxizitate bidezko suntsiketa: T zitotoxikoek transplantearen zelulak erasotzen dituzte.
- Antigorputzen bidezko errefusa: B linfozitoek antigorputzak ekoizten dituzte transplantearen aurka.
Errefus Motak
- Errefus Hiperakutua: Minutu edo ordu gutxiren buruan.
- Errefus Akutua: Aste edo hilabete batzuetan.
- Errefus Kronikoa: Hilabete edo urte batzuetan.
Prebentzio Neurriak
- HLA eta odol-talde bateragarritasuna egiaztatzea.
- Immunosupresoreen erabilera.
- Emaile bizidunak erabiltzea.