Immunitate Sistema: Egitura, Erantzuna eta Patologiak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 19,22 KB
IMMUNITATEA
Organismo batek gaixotasunak pairatzeari jartzen dion erresistentzia da, eta ez mikroorganismo patogenoek eragindako gaixotasunari soilik, baita substantzia arrotzek (hala nola, polenak edo hautsak) eta organismoaren beraren zelula alteratuek eragindakoei ere.
MOTAK
- Berezko immunitatea edo naturala: Sortzetikoa da (jaiotzen denetik daukana).
- Aktiboa: Defentsa-mekanismoak organismoak garatzen ditu.
- Naturala: Erantzun immunitarioan organismoak berezkoak dituen elementuek soilik hartzen dute esku.
- Immunitate hartua edo adaptatiboa: Zenbait patogeno jakinekin kontaktuan jartzen garenean geureganatzen duguna da.
- Aktiboa: Erantzun immunitarioa abian jartzen da.
- Naturala: Banakoa antigenoarekin modu naturalean kontaktuan jartzen denean.
- Artifiziala: Antigenoa banakoari modu artifizialean ematearen ondorioz (adibidez, txertoa).
- Pasiboa: Inolako erantzun immunitariorik gabe.
- Naturala: Karenaren edo amaren esnetik.
- Artifiziala: Serumak.
- Aktiboa: Erantzun immunitarioa abian jartzen da.
TXERTOAK
Txertoak patogenotasunik ez duten baina ahalmen immunogenikoari eusten dioten antigeno-prestakinak dira; hau da, gai dira erantzun immunitarioa estimulatzeko. Txertaketa prebentzio-metodoa da.
Funtzionamendua
Organismoaren erantzun immunitarioa eragiten du, baina ez gaixotasunik. Txertatutako banakoa immunizatuta geratzen da.
Bete Behar Dituzten Baldintzak
- Seguruak.
- Immunogenikoak.
- Prebentiboak.
- Modu egokian kontserbatu behar dira.
Sailkapena
- Txerto ahuldunak: Birulentzia galdu duten, baina ahalmen antigenikoari eusten dioten mikroorganismoak. Adibidez: errubeloaren aurkako txertoa.
- Txerto inaktibatuak: Hildako mikroorganismoak dira. Dosi handiak eman behar dira, eta oroitzapen-dosiak. Adibidez: amorruaren aurkakoa.
SERUMAK
Antigorputzak dituzten prestakin artifizialak dira, aurretik antigenoa eman zitzaien animalien edo pertsonen odoletik ateratakoak. Serumak ematea metodo sendagarria da.
Ezaugarriak
- Berehalako immunitatea.
- Iraupen laburra.
- Eragin sendagarriak.
- Erabilgarriak.
Motak
- Heterologoak: Animalia-jatorria.
- Homologoak: Giza-jatorria.
BABES-MEKANISMOAK ETA OSAERA
Organismoaren babesak honelakoak izan daitezke:
- Barnekoak: Immunitate-sistema osatzen dute.
- Kanpokoak: Lehen babes-lerroak dira.
KANPO BARRERAK (Lehen Barrera Ez-Espezifikoa)
Hiru motatakoak dira:
- Fisikoak: Larruazala, mukosak.
- Kimikoak: Jariakinak (izerdia, listua).
- Mikrobiologikoak: Bakterio-flora.
Larruazala
Lehen babes-barrera da. Iragaztezina da ia mikroorganismo guztientzat, alterazioak izaten direnean salbu (zauriak, erredurak). Mikroorganismoak segituan hiltzen dira.
Muki-mintzak eta Jariakinak
- Muki-mintzak: Barne-barrunbeak estali eta mikroorganismoei zelula epitelialetara itsastea eragotzi. Ondoren kanporatu egiten dira (eztula, doministikua).
- Listua, malkoa, gernua: Eragin antiseptikoa dute.
Barrera Biologikoak
Organismoko ohiko bakterioek substantzia bakterizidak askatzen dituzte.
BARNE BARRERAK (Immunitate Sistema – Bigarren Babes Maila)
Osagaiak
- Organo eta ehun linfoideak: Hodi linfatikoak, Organo linfoide primarioak (timoa, hezur-muina), Organo linfoide sekundarioak (barea, gongoil linfatikoak).
- Defentsa-zelulak: Lerro mieloideko zelulak (Granulozitoak, Monozitoak), Lerro linfoideko zelulak (B linfozitoak, T linfozitoak, Oroimen-zelulak).
- Immunitate-sistemako molekulak: Antigorputzak, Zitokinak, Sistema osagarria.
ORGANO ETA EHUN LINFOIDEAK
- Hodi linfatikoak: Linfak zirkulatzen duen hodi-sare irekia.
- Organo linfoide primarioak: Immunitate-sistemako zelulak eratu eta heltzen dira (Timoa, Hezur-muina).
- Organo linfoide sekundarioak: Immunitate-sistemako zelulak aktibatu eta desberdintzatu.
- Barea: Agente arrotzak daudenean bareko linfozitoak aktibatzen dira.
- Gongoil linfatikoak: Makrofagoek patogenoak hiltzen dituzte eta patogenoen osagaiak erakusten dizkiete linfozitoei, erantzun immunitarioa abiaraziz.
DEFENTSA-ZELULAK: LEUKOZITOAK
Leukozitoak organismoaren defentsan esku hartzen duten zelulak dira.
Lerro Mieloideko Zelulak (Fagozitoak)
Funtzioa: Partikula arrotzak edo zelula-hondarrak irentsi eta digeritu.
Motak: Granulozitoak eta Monozitoak.
- Granulozitoak (granuluak dituzte):
- Neutrofiloak: Lehenak infekzio-eremura joaten eta fagozitatzeko ahalmen handia dute.
- Basofiloak: Alergia-prozesuetan esku hartzen dute, granuluetan dauden substantziak askatuz.
- Eosinofiloak: Fagozitatzeko ahalmen txikiagoa dute, eta bizkarroi-infekzioen aurka jardun.
- Monozitoak (granulurik ez): Handitu eta makrofago bihurtzen dira. Neutrofiloekin batera patogenoak eta kaltetutako ehunen hondarrak fagozitatzen dituzte.
LERRO LINFOIDEKO ZELULAK: LINFOZITOAK
Sortu: hezur-muinean/timoan. Metatu: barean eta gongoil linfatikoetan.
- B linfozitoak: Hezur-muinean sortu eta heldu. Erantzun immunitario humoralaren arduradunak dira, eta antigorputzak sortzen dituzte.
- T linfozitoak: Hezur-muinean sortu, timoan heldu. Ez dute antigorputzik sortzen. Erantzun immunitario zelularraren arduradunak dira.
- Motak: Zitotoxikoak, Laguntzaileak, Erregulatzaileak.
- Oroimen-zelulak: Denbora-tarte luzeetan organismoan irauten duten B eta T linfozitoak. Hartutako memoria immunologikoaren arduradunak.
IMMUNITATE-SISTEMAKO MOLEKULAK
ANTIGORPUTZAK (Immunoglobulinak)
Haien antigenoak diren zenbait molekula espezifiko soilik ezagutu eta lotu dakizkiekeen proteinak dira. B linfozitoek eta zelula plasmatikoek sortzen dituzte.
SISTEMA OSAGARRIA
Odol-plasman modu ez-aktiboan dauden proteina-multzo batez osatuta dago. Agente arrotzak ezagutzearen ondorioz soilik aktibatzen da, horien suntsiketa sustatuz.
ZITOKINAK
Proteina erregulatzaileak dira eta bitartekari gisa jarduten dute immunitate-sistemako zelulen artean, erantzunak abiaraziz organismoaren defentsari laguntzen dioten beste zelula batzuetan. Linfozitoek eta beste zelula batzuek sortzen dituzte.
ANTIGORPUTZEN EGITURA
Lau kate polipeptidikoz eratuta, Y forma duen egitura bat osatuz:
- Bi kate arin (L): Kate horietako bakoitzak zati aldagarri bat du amino-muturreko eremuan, eta zati konstante bat karboxilo-muturreko eremuan.
- Bi kate astun (H): Bi kate horiek ere zati aldagarri bat dute amino-muturrean, eta zati konstante bat karboxilo-muturreko eremuan.
Kate arin bakoitza kate astun bati lotuta dago. Kate arin batez eta beste astun batez osatutako bi dimeroak (H-L) elkartuta daude antigorputzaren tetramero-egitura eratzeko.
Antigorputzen zati ez-konstanteak antigenoa antigorputzaren molekulari lotzeko guneak dira. Oso sekuentzia aldagarria dute zati horiek, eta horrek ezagutzen duten antigenoan oinarritutako espezifikotasun handia ematen die. Antigorputza lotzen zaion antigenoaren eremuari determinante antigenikoa edo epitopo esaten zaio.
IMMUNITATE ERANTZUNA
Honelakoak izan daitezke:
- Sortzetikoa (Naturala): Infekzioa garatu aurretik dauzkagun mekanismoak osatzen dituzte.
- Osagai nagusiak: Hesi fisikoak eta kimikoak, fagozitoak, NK zelulak, molekula jakin batzuk.
- Hartua (Espezifikoa): Babes-mekanismo oso garatuak; eragile infekziosoekin harremana izan ondoren jartzen dira abian.
- Ondorioa: Memoria immunologikoa.
- Ezaugarriak: Espezifikotasuna eta memoria immunologikoa.
- Motak: Primarioa eta Sekundarioa.
ERANTZUN EZ-ESPEZIFIKOA (SORTZETIKOA)
Parte hartzen duten osagaiak:
- Immunitate-sistemako zelulak: Zelula fagozitikoak (neutrofiloak eta makrofagoak) eta granulozitoak (eosinofiloak eta basofiloak, hantura-proteinak askatzen dituzte).
- Immunitate-sistemako molekulak: Zitokinak eta sistema osagarria.
- Defentsa-mekanismoak: Hantura-erreakzioa, Sistema osagarriaren aktibazioa.
Hantura-erreakzioa
Erantzun ez-espezifiko lokala da, eta zelula apurtzen denean eta germenek gorputza kanpo-defentsetan zehar inbaditzen dutenean agertzen da. Fagozitosiaren bidez egiten die aurre infekzioei.
- Hodi-dilatazioa: Lesionatutako eremuaren odol-fluxua handitu, gorritasuna eta tenperatura-igoera eraginez.
- Iragazkortasun baskularra areagotu: Likido-fluxua handitu, edema (hantura) eta mina eraginez.
- Neutrofilo eta monozitoen migrazioa: Hodi-paretak zeharkatu eta infekzio-fokura iritsi kimiotaxiaren bidez.
- Monozitoa makrofago bihurtzea: Patogenoen fagozitosia neutrofiloekin batera.
- Hantura-zitokinak: Linfozitoak erakartzea, erantzun immunitario hartua aktibatzeko.
Sistema Osagarria Aktibatzea
Proteina plasmatikoen multzo batez osatuta dago, eta inaktibo egoten da antigenorik ez dagoen bitartean. Aktibazioa mikrobioen gainazaleko egiturak ezagutzean gertatzen da.
- Patogenoen deuseztapena:
- Opsonizazioa: Patogenoak fagozitosirako markatu.
- Hanturaren estimulazioa: Zitokinen bidez fagozitoak erakartzea.
- Zelula-lisia: Poroen sorrera patogenoaren mintzean.
ERANTZUN ESPEZIFIKOA (HARTUTAKOA)
Erantzun zelularra eta erantzun humorala bereizten dira.
ERANTZUN ZELULARRA
Patogenoak edo haiek infektatutako zelulak ezagutzen eta suntsitzen dituzten zelula espezializatuak sortuz erantzuten duena.
- Esku hartzen duten zelulak: T linfozitoak (zitotoxikoak, laguntzaileak, erregulatzaileak eta oroimendunak).
Aktibazio-prozesuaren etapak
- T linfozitoek antigenoa ezagutzea:
- Fagozitosia: Berezko immunitateko zelulek patogenoak ezagutu eta fagozitatu.
- Antigenoen aurkezpena: Zelula horietan patogenoaren zatiak garatzen dira eta MHC konplexuetako osagaiei batzen zaizkie mintzean.
- T linfozitoen aktibazioa: T zelula-errezeptoreek antigenoa ezagutzen dute infektatutako edo antigenoa aurkezten duten zelulen bidez.
- Laguntzaileak: Antigenoak ezagutzean zitokinak askatzen dituzte, T zitotoxikoak, makrofagoak eta beste T zelulak aktibatzeko.
- Zitotoxikoak: Zelula infektatuak eta tumoralak suntsitzen dituzte, entzima hidrolitikoen bidez.
- Erregulatzaileak: Erantzun immunitarioa indargabetzen dute infekzioa amaitzean.
- Oroimenezkoak: Luzaroan irauten dute eta infekzioa berriz gertatuz gero erantzun azkar bat ematen dute.
ERANTZUN HUMORALA
Odol-plasmara askatzen diren eta patogenoen antigenoei, haiek suntsitzeko, lotzen zaizkien immunoglobulinak edo antigorputzak sortuz erantzuten duena.
- Esku hartzen duten zelulak: B linfozitoak, T linfozito laguntzaileak.
Aktibazio-prozesuaren etapak
- B linfozitoek antigenoa ezagutzea:
- B linfozitoek antigenoa antigorputzen bidez ezagutzen dute, baita antigeno askeak ere. T linfozitoek soilik mintzeko osagaiekin lotutako antigenoak ezagutzen dituzte.
- Antigeno-antigorputz bat egotea gertatu ondoren, B linfozitoek antigenoa prozesatu eta MHC II konplexuari lotzen diote. T linfozito laguntzaileei aurkezten diete erantzun immunitarioa aktibatzeko.
- B eta T linfozitoen aktibazioa: T linfozito laguntzaileek antigenoak ezagutzean, B linfozitoak estimulatzen dituzte zitokinen bidez. B linfozitoak estimulatzean bi fenomeno gertatzen dira:
- Patogeno inbaditzailearen antigenoaren aurkako antigorputz espezifikoak dituzten linfozitoen ugaltze klonala.
- Linfozitoen diferentziazioa: Zelula plasmatikoak (antigorputzak sortu eta odolera askatu) eta Oroimen-zelula latenteak (memoria immunologikoa eratu).
Antigorputz Bidez Patogenoa Suntsitzea
Immunoglobulinek antigenoa detektatzen dutenean, hari lotu, eta seinale izaten dira sistema osagarriarentzat eta makrofagoentzat.
- Antigorputzen opsonizazioa: Zelula plasmatikoek sortutako antigorputzek opsonina gisa jarduten dute. Antigenoari lotu, eta seinale bihurtzen dira sistema osagarriarentzat eta makrofagoarentzat.
- Antigenoaren mendeko zitotoxikotasuna: Antigorputzek patogenoa opsonizatzen dute antigeno-antigorputz loturaren bitartez. Leukozitoek antigorputzak ezagutzeak produktu zitotoxikoak askatzea eragiten du, hantura-prozesuei lagunduz.
IMMUNOPATOLOGIAK
Immunitate-sistemak dituen asaldurak dira. Asaldura horiek kalterik eragiten ez duten substantzien edo norberaren molekulen aurkako erreakzioak izan daitezke.
Motak
- Hipersentikortasunak: Gehiegizko edo okerreko erantzuna substantzia jakin batzuen aurrean.
- Erantzun humoralarekin lotutakoak: I motakoa (alergiak), II motakoa, III motakoa.
- Erantzun berantiarrak, zelulen bidezkoak: IV motakoa.
- Gaixotasun autoimmuneak: Organismoaren zelulak arrotzak balira bezala erasotu.
- Immunoeskasiak: Sistema immuneak ez du behar bezala funtzionatzen, infekzioekiko edo minbiziekiko zaurgarriago bihurtuz pertsona.
I. Motako Hipersentikortasuna: ALERGIAK
- Antigenoa: Alergenoa.
- Ekintza-mekanismoa: B linfozitoek eta T linfozito laguntzaileek zelula plasmatikoak sortzen dituzte, antigorputz espezifikoak jarraituz. Antigorputz horiek granulozitoen eta basofiloen gainazalean dauden errezeptore espezifikoekin lotzen dira, hauek sentsibilizatuz. Alergenoarekiko hurrengo esposizioan, alergenoa antigorputzari lotzeak substantzien askatzea eragiten du.
- Ondorioak: Hodi-dilatazioa eta muskulu lisoaren uzkurdura.
GAIXOTASUN AUTOIMMUNEAK
Immunitate-sistemak eragindako alterazio patologikoak dira, sistema horrek organismoaren beraren zelulei, ehunei eta organoei erasotzen dienean. Tolerantzia immunologikoa edo autotolerantzia-mekanismoak huts egiten dutenean gertatzen da (tolerantzia immunologikoa: norberaren antigenoaren aurkako erantzun immunologikorik ez izatea).
Mekanismo zentralaren bidez, norberaren egituren aurka erreakzionatzeko gai diren T eta B linfozito heldugabeak deuseztatu egiten dira, enbrioi-garaian (B linfozitoak hezur-muinean, T linfozito heldugabeak timoan).
Kausak
- Faktore genetikoak.
- Faktore endokrinoak.
- Ingurumen-faktoreak (substantzia batzuen arteko mimetismo molekularra).
- Estresa.
Ondorioak
- Gaixotasun organo-espezifikoak: Antigorputzek organo baten edo organo bateko zelula jakin baten aurka egiten dute. Adibidez: diabetes mellitus, esklerosi anizkoitza.
- Gaixotasun sistemikoak: Antigorputzek egitura ezberdinei eraso. Adibidez: lupusa eta artritis erreumatoidea.
IMMUNOESKASIAK
Immunitate-sistemako elementuren bat falta delako edo oker funtzionatzen duelako eragindako alterazio patologikoak dira. Infekzioak jasateko joera handiagoarekin lotuta daude, bai eta minbizi-prebalentzia areagotzearekin ere.
Motak
- Sortzetiko immunoeskasiak edo primarioak (haurtzaroan):
- Kausak (familia-aurrekariekin zerikusia): Berezko erantzun immunitarioaren edo ez-espezifikoaren elementuei eragiten dieten alterazioak (fagozitoen edo osagarriaren urritasunak). Erantzun immunitario hartuaren edo espezifikoaren elementuei eragiten dietenak (B eta T linfozitoen urritasunak edo urritasun konbinatuak).
- Tratamenduak: Hezur-muinaren transplantea eta terapia genikoa.
- Hartutako immunoeskasiak edo sekundarioak (bizitzan zehar agertu):
- Kausak: Malnutrizioa, estresa, infekzioak, kimioterapia, gaixotasun birikoak.
- Adibidea: HIESA (Immunoeskasirik ohikoena eta larriena da, eta GIBak eragiten du).
HIESA (Hartutako Immunoeskasiaren Sindromea)
GIB (Giza Immunoeskasiaren Birusa) immunoeskasia eragiten duen birusa da, eta HIESa izeneko gaixotasuna eragiten du.
GIB Birusaren Ezaugarriak
- Erretrobirusa: Material genetikoa RNAz osatuta.
- Alderantzizko transkriptasa du: RNA → DNA.
Tratamenduak
- Terapia antirretrobirala.
- Prebentzio-neurriak.
TRANSPLANTEAK
Transplantea edo mentua zelula biziak, ehunak edo organoak transferitzea da: organismoaren zati batetik bestera egin daiteke, edo organismo batetik bestera.
Motak
- Autotransplanteak: Emailea eta hartzailea banako bera.
- Isotransplanteak: Emailea eta hartzailea genetikoki berdinak.
- Alotransplanteak: Emailea eta hartzailea espezie berekoak baina genetikoki desberdinak.
- Xenotransplanteak: Emailea eta hartzailea ez dira espezie berekoak.
Errefus Immunologikoa
Errefus immunologikoa organo edo ehun transplante baten ondoren gertatzen den prozesua da, hartzailearen sistema immuneak organo arrotza erasotzen duenean. Erreakzio hori Histokonpatibilitate-Konplexu Nagusiaren (HLA) desberdintasuna dela eta gertatzen da.
Prozesua
- Antigeno aurkezleek organo berriko zelulak identifikatzen dituzte.
- T linfozitoak aktibatzen dira, eta hantura-erantzuna sortzen da.
- Zitotoxitate bidezko suntsiketa: T zitotoxikoek transplantearen zelulak erasotzen dituzte.
- Antigorputz bidezko errefusa: B linfozitoek antigorputzak ekoizten dituzte transplantearen aurka.
Errefus Motak
- Errefus hiperakutua: Minutu edo ordu gutxien barruan.
- Errefus akutua: Aste edo hilabete batzuetan.
- Errefus kronikoa: Hilabete edo urte batzuetan.
Prebentzioa
- HLA eta odol-talde bateragarritasuna egiaztatzea.
- Immunosupresoreen erabilera.
- Emaile bizidunak erabiltzea.