Onddoak, Protistoak, Algak eta Moneroak: Erreinu Biologikoak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 6,93 KB

1. Onddoak (Fungi)

Organismo eukariotak dira. Batzuk zelulaniztunak dira eta beste batzuk zelulabakarrak.

1.1 Ezaugarriak

Forma eta neurria

  • Zelulabakarra: biribila edo obala, neurria mikroskopikoa.
  • Zelulaniztunak: hifa izeneko harizpiez osatuta. Hifa multzoari mizelio deritze eta tamaina handia izan dezake. Ezin dute fotosintesia egin.

1.2 Nutrizioa

  • Heterotrofoak dira, hau da, materia organikoa jaten dute (adibidez, hostoak, animalia hilak, hondakinak).

1.3 Bizimodua

  • Aske: bere kabuz bizi dira.
  • Sinbionte: mutualismo forma bat da, batak besteari laguntzen dio (adibidez, likena).
  • Parasitoa: beste izaki bizidun batetik elikatzen da, kalte eginez.

1.4 Ugalketa

Gemazio bidez edo sexu bidez (esporak).

1.5 Sailkapena

  • a) Legamiak: Zelulabakarrak. Gemazio bidez ugaltzen dira. Gehienak aske bizi dira, baina gutxi batzuk parasitoak dira. Elikagaien industrian asko erabiltzen dira.
  • b) Lizunak: Zelulaniztunak. Asko mikroskopikoak dira. Batzuk parasitoak dira eta ehunen bidez sartzen dira.
  • c) Perretxikoak: Onddoek sortzen dituzte. Perretxikoen egitura (ordenan): Txapela, Laminak, Hanka, Eraztuna, Bolba.

2. Onddoek Biosferan duten funtzioa

2.1 Funtzioak eta garrantzia

  • Lurrean erortzen den materia organikoa deskonposatzen dute. Biodegradatzaileak dira. Horrela, gatz mineralak berriro lurrera itzultzen dira.
  • Algekin asoziazio berezi bat egiten dute (likenak).
  • Ekosistemaren egoera adierazten dute (bioadierazleak).
  • Landare batzuen sustraiekin lotzen dira eta atmosferan dagoen nitrogenoa finkatzen laguntzen dute lurrean (Mikorrizak).
  • Sukaldaritzan oso preziatuak dira.
  • Legamiak hainbat produktu jangarri egiteko erabiltzen dira.

2.2 Onddoekin lotutako gaixotasunak

  • Alergiak: Onddoen esporarekin sortzen dira.
  • Intoxikazioa: Perretxiko batzuk pozoitsuak dira eta jaten baditugu kalte handia eragin dezakete.
  • Mikosia: Adibidez, atleta oina. Onddoak gure ehunetan sartzen dira eta azkura eragiten dute.

3. Protistoen Erreinua

Organismo zelulabakarrak dira. Askotariko forma eta neurria dute, eta mikroskopikoak dira.

Ezaugarri orokorrak

  • Nutrizioa: Saprofita, parasita, edo beste protozoo, alga edo bakterioak jaten dituzte.
  • Bizimodua: Aske bizi dira, batzuk parasitoak dira. Uretan edo lehorreko leku hezeetan bizi dira.
  • Ugalketa: 4 mota (sexugabea eta sexuala).
  • Lokomozioa: Flageloen bidez, zilioen bidez, pseudopodoen bidez, edo sesilak (finkoak).

3.2 Protistoen Sailkapena

  • Flagelodunak: Flagelo bat edo bi dituzte mugitzeko. Uretan bizi dira gehienak, planktona osatuz. Batzuk parasitoak dira, adibidez, Trypanosoma.
  • Ziliatuak: Uretan bizi dira. Zilioak dituzte mugitzeko. Batzuk sesilak dira.
  • Errizopodoak: Pseudopodoen bidez mugitzen dira, adibidez, amebak. Ur gezatan eta gazitan bizi dira. Batzuk kaltegarriak dira.

4. Algak (Protista)

Autotrofoak dira (kloroplastoak dituzte), zelula eukariotoz osatuta. Zelula pareta dute estaltzeko. Zelulaniztunak eta zelulabakarrak dira.

4.1 Sailkapena (Egituraren arabera)

  • Diatomeak: Zelulabakarrak eta askotariko forma dute. Silizezko zelula pareta dute. Espezie ugari daude (fitoplanktona).
  • Volvox: Beste alga zelulabakar batzuk. Volvox, adibidez, kolonietan bizi da.
  • Alga zelulaniztunak: Zelula funtzio bera dute, horregatik ez dute ehunik.

4.2 Ezaugarriak

  • a) Forma eta neurria: Zelulabakarrak mikroskopikoak dira eta askotariko forma dute. Zelulaniztunek forma desberdinak dituzte.
  • b) Nutrizioa: Autotrofoak dira. Beren elikagaiak egiten dituzte fotosintesiaren bidez. Horretarako, klorofilaz gain, beste pigmentu batzuk ere dituzte.
  • c) Ugalketa: Sexugabea eta sexuala izan daiteke. Zelulabakarretan ohikoa da.
  • d) Lokomozioa: Zelulabakarrak gehienak flotatzen dira, baina batzuek flageloa dute mugitzeko. Handienak sesilak izan ohi dira eta substratura itsasten dira.

4.3 Sailkapena (Pigmentuaren arabera)

  • a) Alga berdeak: Pigmentu nagusia klorofila da. Zelulabakarrak eta zelulaniztunak izan daitezke. Ur gezatan edo gazitan bizi dira. Batzuk oso leku sakonetan bizi daitezke. Beste batzuk zuhaitzeko enborretan.
  • b) Alga arreak: Pigmentu horixka dute klorofilarekin nahastuta, horregatik marroiak dira. Oso handiak izan daitezke. Bakarrik itsasoan bizi dira. Batzuk sesilak dira eta beste batzuk flotatzen dira aire-besikulen bidez.
  • c) Alga gorriak: Pigmentu gorrixkak dituzte, eta klorofila ezkutatzen dute. Zelulaniztunak dira eta tamaina oso desberdinak dute espeziearen arabera. Itsasoan bizi dira. Leku oso sakonetan bizi daitezkeen alga bakarrak dira.

5. Moneroen Erreinua (Prokariotak)

Prokariotak dira, hau da, ez dute nukleorik. Zelulabakarrak dira. Talde nagusia bakteriak dira. Munduko bazter guztietan daude. Zero azpitik eta 100 °C-tik gora jasan ditzakete. Orokorrean bakarrik bizi dira, baina batzuetan kolonietan bizi dira. Duela 3.500 milioi urte, moneroak Lurrean bizi izan ziren lehen izaki bizidunak izan ziren.

5.1 Bakterio motak (Formaren arabera)

  • Kokoak (esferikoak)
  • Baziloak (makila formakoak)
  • Bibrioak (koma formakoak)
  • Espiriloak (kiribilduak)

5.2 Nutrizioa

  • Saprofitoak: Hildako materia organikoaren edo usteltzen ari den materiaren gainean bizi dira, basoko lurzoruan metatzen diren hostoen gainean, hildako animalietan eta janaritan, adibidez.
  • Parasitoak: Bizkarroi gisa organismo batean bizi dira, eta organismo horretatik lortzen dituzte elikagaiak, hari kalte eginez. Horrelako bakterio batzuek oso eritasun larriak eragiten dituzte.
  • Sinbionteak: Beste organismo batekin elkartuta bizi diren bakterioak dira, eta bientzat onuragarria da erlazio hori. Gure hesteetan, Escherichia coli bakterioa bizi da, adibidez, bitaminak eta beste gai erabilgarri batzuk ekoizten dituen bakterioa. Trukean, behar dituen elikagaiak lortzen ditu bakterioak gure digestio-prozesuaren hondakinetatik.
  • Autotrofoak: Zianobakterioek fotosintesia egiten dute.