Immanuel Kanten arrazoimenaren erabilera: Publikoa vs Pribatua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en con un tamaño de 1,95 KB

Immanuel Kantek arrazoimenaren erabilera publikoa eta pribatua bereizi zituen. Bere tesiaren arabera, erabilera publikoak askea izan behar du beti; aldiz, erabilera pribatua mugatu egin behar da.

Arrazoimenaren erabilera publikoa

Arrazoimenaren erabilera publikoa adierazpen askatasunarekin gauzatzen da. Eskubide hori Ilustrazioaren funtsezko baldintza da, kritika, argudio eta proposamen publikoen bitartez gizartea hobetzeko bidea baita.

Arrazoimenaren erabilera pribatua

Erabilera pribatua herritar bakoitzari dagokion kargu edo eginkizuna betetzean datza. Honen helburua estatuaren eta komunitatearen orden soziala ziurtatzea eta interes publikoa betetzea da. Horregatik, erabilera honetan ez dago askatasunik.

Adibide praktikoak

Kantek hiru adibide aipatzen ditu bere teoria argitzeko:

  • Armadako ofizialak: Beti bete behar dituzte aginduak (erabilera pribatua), baina publikoaren aurrean aginduaren inguruko iritzi pertsonala adieraz dezakete.
  • Herrikideak: Ezin diote uko egin zergak ordaintzeari (erabilera pribatua), baina zerga horien bidegabekeriari buruzko gogoeta publikoki adieraz dezakete (erabilera publikoa).
  • Apaizak: Elizak agindutakoa bete behar dute (erabilera pribatua), baina askatasun osoa dute erlijioa hobetzeko proposamenak aurkezteko (erabilera publikoa).
Ondorioak eta kritika

Arauak edo legeak bete nahi ez badituzte, euren kargua utzi beharko lukete, arrazoimenaren erabilera pribatuan ez baitago askatasunik. Hala ere, horrek ez du Ilustrazioa galarazten, baldin eta pentsatzeko eta ideiak adierazteko askatasuna badago.

Bereizketa kantiar honek kritika asko jaso ditu. Auzi korapilatsua da; izan ere, aginduak inmoralak diren kasuetan, zuzenagoa izan daiteke arrazoimenaren erabilera pribatuari askatasun osoa ematea eta agindu kategoriko autonomoa errespetatzea.

Entradas relacionadas: