Bertsolaritza

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,35 KB

SARRERA:

Guztiok entzun dugu noiz behin bertsolaritza hitza eskolan nahiz kalean baina ba al dakigu benetan bertsolaritza zer den? Bertsolaritza abestuz, errimatuz eta neurtuz burutzen den berbaldi bat bezala definitzen da eta gaur egun ahozko literaturaren ardatza dela esan dezakegu.


BAT-BATEKO BERTSOLARITZA ETA BERTSOPAPERA:

Bi bertsolaritza adar nagusi daude: bat-bateko bertsolaritza eta bertsopapera edo bertso jarriak eta lanaren atal honetan bi atal hauen ezaugarriak eta bien arteko desberdintasunak aztertuko dira. Asteko bat-bateko bertsoak hogei segundotik minutu baterako iraupena dute, jendearen aurrean aurkezten dira, eta normalean bertsolariak beste bertsolari batzuekin botatzen ditu bertsoak. Gainera, bat-bateko bertsoetan jendea parte hartzen du. Bertsopapera ordea, ez da jendaurrean egiten eta ez dira bi bertsolarien artean egiten


BERTSOLARITZAREN HISTORIA:

Historiaurrea: Badirudienez duela hamar mila urte jaio zen bertsolaritza hain zuzen ere artzain-aroan.

Erdi aroa: XV. mendearen hasieran lehenengo bertso idatziak aurkitu egin ziren. Baina XVI. mendera arte bertsolaritza gehienbat bat-batekoa izango da. Plazaz-plaza edo gudetara joaten zirenek abesten zuten gehien bat. Nahiz eta XV. mendean lehenengo bertso idatziak aurkitu XVIII. mendera arte itxaron behar dugu bertso papera garatzen hasteko.

Erdi arotik gaur eunera:
ez ziren aldaketa garrantzitsurik gertatu.

Gaur egungo egoera:
1977. urtetik aurrera, jaialdiek gora egin zuten. Bertsolari eskoletako lehen belaunaldiak plazaratu ziren eta bertsolaritza baserritik hirira jaitsi zen. Horregatik bertso eskola ugari agertu ziren.
1-
Bertso moldeak:

3 bertso molde ezberdin ditugu: txikia, handia eta berezia.
Zortziko handia lau puntutako ahapaldia da. Lerro bakoitietan 10 silaba ditu eta 8 bikoitietan. Errima-hitza ere azken hauetan doa.
- - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8 A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8 A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8 A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8 A

Hona hemen zortziko handiaren adibide bat:

Peñagarikano:

Beti euskaldun sentitzen gara
bai egunez ta bai gabaz
ta zeintzuk geran geuk azaltzeko
gu ez ote gera kapaz?
Sarri askotan nago amorruz
sarri askotan algaraz
baina egungo lema bakarra:
Euskal Herrian euskaraz
nahiz batzuk egin erdaraz.

Eta sarritan ni triste antza
nago begira jarririk
ez dagoelako nire bihotza
poztuko duen berririk.
Beti euskeraz behar genuke
ez dago beste neurririk.
Nik ez nuke nahi bere hizkuntzan
mintzatzen ez den herririk. (bis)
Euskal Herrian sortu ginen gu
bertan hazi eta hezi
eta inolaz ez det joan nahi
neure herritik ihesi.
Denek ez dute hemen egiten
denek ez dute ikasi

eta egiten ez dunak ez du
euskaldun izenik mezi. (bis)
2-


Zortziko handiak bezala,
zortziko txikiak, lau puntu ditu eta errima lerro bikoitietan doa. Neurri hau temako egoera bizi eta umoretsuetarako gehiago erabiltzen da, berbaldi luze dramatiko eta epikoetarako baino.
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
Hona hemen zortziko txikiaren adibide bat:
Arkaitz:

Aizu, juango zera
bide laburrean,
harrotasuna badut
naizen apurrean.
Nahiz ta izar ugari
eduki hurrean,
nik jarriko dizkizut
bi hankak lurrean! (bis)

Fredi:

Gaur hanka sartu duzu
epaile, agian;
banoa dutxatzera
era nabarian,
baina hortxe daudenak
gradaren erdian,
hanka jarriko dute
zure aurpegian. (bis)
Hamarreko handiak zortziko handiaren egitura bera du, baina puntu bat erantsiko diogu. Ahapaldi hau, normalean, egokiagoa izango da berbaldi luzeagoak adierazteko, testuak berak leku gehiago baitu zortziko handian baino.
3-
- - - - - - - 10
- - - - - - - 8A
- - - - - - - 10
- - - - - - - 8A
- - - - - - - 10
- - - - - - - 8A
- - - - - - - 10
- - - - - - - 8A
- - - - - - - 10
- - - - - - - 8A


Hona hemen hamarreko handiaren adibidea
:
Jexux Lopetegi:

Amatxo baina... Non dago aitatxo?
Asko da falta detela.
Berak, zeruan! erantzuten dit
teknikari den bezela.
Bertako izar distiratsu bat
ilunik gelditu zela.
Besteek ezin konpondu eta
zeu joan omen zinela.
Nik banekien denetarako
aita onena nuela!
Azken boladan iruditzen zait
jendea niri begira,
gaiztakeririk ez det egin ta
zergatikan ari dira?
Halere ezer ez da nirea
ondo nago eta, tira!
Baina amatxo dabil arraro
ez da irtetzen herrira.
Nirekin ez du azaltzen baina
zeharo triste bizi da.
Lotaratzeko ordu honetan
badakizu honezkero
zure argazki bat badudala
almoadapean bero.
Kolore pixkat galtzen ari da
muxuak emanda edo.
Aitatxo asko maitatzen zaitut!
esaten diot gauero
eta amatxok “ta nik ere bai”
xuxurlatzen dizu gero.
4-
Hamarreko txikiak, hamarreko handiak bezalako egitura du, baina puntu bat eta errima bat erantsita.
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
Hona hemen hamarreko txikiaren adibide bat:

Mañukorta:

Lehenagotik auzuak,
lehenago lagunak, (bis)
txirrinduakin sarri
gera biok junak;
zu goiko puntan zaude
gu berriz ilunak;
nahi ta bihotzetikan
izanak bigunak,
ez al dituzu maite
anai euskaldunak? (bis)

A. Sarasua:

Beraz osatu ezinik
ziklista kuadrila,(bis)
ni gabe talde hori
daukagu debila,
baina ne'kontzientziz
ni nago trankila,
bizimodua ezpaita
oraingoz fazila;
ni diru bila nabil
ez famaren bila.(bis)

5-
Badira beste neurri batzuk, koplak, tradizio handia dutenak eta oso erabiliak direnak eskerako eta errondarako. Neurriaren arabera bi mota kopla daude:
Kopla txikia
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
Adibidez:


Joaten nintzanian
Madaritik gora,trokotza sartu jatanipurditik gora.Kopla handia
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8 A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8 A
Adibidez:

lukaintxo bi guri emotea
ez da milagro handie,
etxekoandrie barkatu
ez bazara ondo notadu.

6-
Neurri hauetaz aparte neurri berezi batzuk daude adibidez:
Bederatzi puntukoa:

- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - 5A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - 6A
- - - - - - 6A
- - - - - - 6A
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - 5A

Zazpi puntukoa:

- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8A
BERTSO TXAPELKETAK:
Lehenengo bertso txapelketa 1935. urtean ospatu zen Jose Ariztimuño Olaso-ri esker. Baina guda zibila bertso txapelketak geldiarazi zituen. Eta horren ondorioz 1960. urtera arte itxaron behar izan zuten bertso txapelketa bat egiteko. Eta 16 urte geroago Euskaltzaindiak frankismoaren ondoren eginiko lehenengo bi txapelketak egin zituen. Baina bi txapelketa hauek ez ziren txapelketa arruntak izan. Handik aurrera jende gaztea bertsolaritzagatik arduratzen hasi ziren. Ondoren 1986. urtetik aurrera gaur egun arte bertsozale elkarteak antolatzen ditu txapelketak.
7-TXIRRITA:
Jose Manuel Lujanbio Retegi "Txirrita" bertsolaria, 1860an Hernanin jaio eta Goizuetan zendu zen 1936an, ondoeza batek jota.
Nahiz eta bere etxeko premua izan, baserritar bizimodua utzi eta hargintzan hasi zen. 14 urte zituenetik hasi zen bertsolari zaharragoekin herriz herri saioetara joaten. Bere bertso asko galdu ez izana herriaren oroimenari eta Antonio Zabala bezalako bertso-paper biltzaileei zor diegu.
Eskola zaharreko bertsolari mutiltzar, parrandazale eta pikaroaren prototipoa bihurtu da euskal iruditerian. Hargin ona izan arren, ez omen zitzaion lan egitea asko gustatzen eta ahal zuen guztietan, jai hartzen omen zuen tabernan edanean eta jokoan aritzeko. Eskolarik gabea zen; inprentako hizkiak irakurtzeko gai bazen ere, ez zekien idazten eta bertsoak ilobari diktatzen zizkion.

Hona hemen Txirritaren bertso bat:
Frantses euskaldun bat etorri zait
ipintzeko bertsuak,
deklaratuaz haren etxian
gertatu diran kasuak;
danak ez dira errezak baina
esango ditut batzuak,
argitasuna ematen badit
gure Jaun amorosuak.


8-
Informazio ituriak:
Informazio nagusia lortzeko:
- www.bertzosale.com
Bertsoak lortzeko:
-www.uztarria.com
-html.rincondelvago.com/bertsolaritza.html
- www.euskaraz.net


9-
Izena:AdrianAbizenak:Montero VazquezMaila:D.B.H.3Data:2007-11-21
AURKIBIDEA:

-Sarrera 1. orrialdea

-Bat-bateko bertsolaritza eta bertsopapera 1. orrialdea

-Bertsolaritzaren historia 1. orrialdea

-Bertso moldeak:

Zortziko handia: 2. orrialdea

Zortziko txikia 3. orrialdea

Hamarreko handia (1. zatia) 3. orrialdea

Hamarreko handia (2. zatia) 4. orrialdea

Hamarreko txikia (1. zatia) 4. orrialdea

Hamarreko txikia (2. zatia) 5. orrialdea

Koplak 6. orrialdea

Beste neurri batzuk 7. orrialdea


-Bertso txapelketak 7. orrialdea

-Txirrita 8. orrialdea

-Informazio iturriak 9. orrialdea

Entradas relacionadas: