Ilustrazioa eta Susmoaren Filosofoak: Pentsamenduaren Kritika
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,28 KB
Immanuel Kant eta Ilustrazioaren Analisia
Aztertuko dugun testua Immanuel Kantek idatzitako “Zer da Ilustrazioa?” artikuluan kokatzen da, XVIII. mendeko Ilustrazioaren testuinguruan. Garai hartan, gizartea tradizioaren eta autoritatearen menpe zegoen, eta Kantek gizakiaren autonomia intelektuala aldarrikatu zuen. Ilustrazioa mugimendu historiko eta intelektuala da, non arrazoia, askatasuna eta adimenaren erabilera publikoa giza aurrerapenaren oinarri bihurtzen diren.
Kant (1724–1804) Ilustrazioaren filosofo nagusietakoa da. Testuan azaltzen duenez, adingabetasuna ez da adimenik eza, baizik eta besteren gidaritzarik gabe pentsatzeko ausardiaren falta. Horregatik, Ilustrazioaren lema bihurtzen da bere esaldia: “Sapere aude!” (Ausartu zaitez jakitera!).
Ilustrazioaren definizioa eta helburuak
Kantek Ilustrazioa gizakiak bere eragindako adingabetasunetik irteteko egiten duen prozesu gisa definitzen du. Bi ideia nagusi azpimarratzen ditu:
- Adimenaren erabilera publikoa: Gizartearen aurrerapena bermatzen du, kritikaren bidez.
- Askasuna eta arrazoia: Ilustrazioaren oinarriak dira; gobernuek ezin dute arrazoiaren erabilera oztopatu.
Testuak erakusten du Ilustrazioa ez dela obedientzia, baizik eta ausardia intelektuala eta autonomia.
Susmoaren Filosofoak: Modernitatearen Kritika
Paul Ricoeur filosofo frantsesak Karl Marx, Friedrich Nietzsche eta Sigmund Freud izendatu zituen , modernitatearen arrazoian eta moral tradizionalean jarritako konfiantza zalantzan jarri zutelako. Pentsalari hauek erakutsi zuten gizakiaren jokabidea eta gizartearen antolaketa ez direla neutralak, baizik eta mekanismo ezkutu ekonomikoek, bizitzaren indarrek eta bulkada inkontzienteek baldintzatzen dituztela.
Kapitalismoaren Kritika: Karl Marx
Karl Marx (1818-1883) materialismo historikoaren sortzailea da. Gizartearen oinarria egitura ekonomikoa dela defendatu zuen. Kapitalismoan, proletarioak ez du bere lanaren emaitza kontrolatzen, eta horrek alienazioa dakar. Marxek iraultza proletarioa proposatu zuen, klaserik gabeko gizarte komunista lortzeko.
Frankfurteko Eskola eta Estatuaren eztabaida
Frankfurteko Eskolako kideek (Horkheimer, Adorno, Marcuse) kapitalismoaren eraldaketa aztertu zuten, kontsumoaren eta masa-kulturaren bidezko alienazio berriak salatuz. Bestalde, Hannah Arendtek totalitarismoaren jatorria aztertu zuen, eta John Rawlsek “Justiziaren Teoria” (1971) lanean ongizate-estatuaren oinarri etikoak proposatu zituen.
Friedrich Nietzsche: Mendebaldeko Tradizioaren Dekonstrukzioa
Friedrich Nietzsche (1844-1900) bitalismoaren ordezkari nagusia da. Mendebaldeko kultura eta tradizioa (Sokrates, platonismoa eta kristautasuna) zorrotz kritikatu zituen, bizitza erreprimitzen dutelako. Bere ustez, balio tradizionalen gainbehera eta nihilismoa dakar.
Supergizakia eta Postmodernitatea
Nietzschek baloreen transmutazioa proposatzen du. Supergizakiak, botere-nahimenaren bidez, balio propioak sortzen ditu. Ideia hauek eragin handia izan zuten XX. mendeko postmodernitatean, non egia absolutuen eta kontakizun unibertsalen kritika nagusitu zen (Lyotard, Foucault, Derrida).