Existentzialismoa eta Generoaren Eraikuntza Soziala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,06 KB

1.1. Laburpena: Simone de Beauvoir eta generoaren eraikuntza

Simone de Beauvoir-en arabera, emakumea ez da naturak definitzen duen izakia, gizarteak sortzen duen produktua baizik. Emakumeen egoera ez da biologiatik dator, baizik eta heziketak eta gizarteak moldatzen dute. Beraz, baldintzak aldatuz gero, emakumeen egoera ere alda daiteke.

1.2. A aukera: Konparazio kritikoa

Beauvoirren testuaren ideia nagusia da emakumeen egoera ez dela naturala, baizik eta soziala. Hau da, emakumea ez dute hormonak edo gorputzak definitzen, baizik eta gizarteak ematen dizkion rolak eta balioak. Ideia hau oso garrantzitsua izan da feminismo garaikidean.

  • Generoa eraikuntza soziala da: Emakume edo gizon izatea ez da soilik biologikoa, baizik eta gizarteak erakusten digun zerbait.
  • Eboluzioa: Beauvoirren garaian arreta emakumeen askatasunean zegoen; gaur egun, genero-identitatea eta aniztasuna ere lantzen dira.

Konparazio kritikoan, esan daiteke Beauvoirren ideiak oinarri sendoa direla gaur egungo feminismoarentzat, nahiz eta gaur egungo mugimendua konplexuagoa eta anitzagoa den.

Teoria: Nietzsche eta Habermas

Friedrich Nietzsche-ren pentsamendua mendebaldeko tradizioaren kritika sakonean oinarritzen da. Bere ustez, mendebaldeko kulturak egia unibertsalak eta moral absolutuak sortu ditu, baina hauek ez dira egiazkoak, gizakiek sortutako eraikuntzak baizik. Nietzschek dio egia ez dela objektiboa, baizik eta pertsona bakoitzaren ikuspegiaren araberakoa.

Balioen deseraikuntza

Nietzschek gorputza eta arima bereizten dituen dualismoa kritikatzen du. Bere helburua balio horiek deseraikitzea da, bizitza, gorputza eta sormena berriro baloratzeko. Bestalde, Jürgen Habermas-ek modernitatearen defentsa egiten du, arrazoimen komunikatiboa eta elkarrizketa sustatuz gizarte justuago bat eraikitzeko.

Disertazioa: Gizakia proiektu irekia ala esentzia aldaezina?

Galdera honek filosofia existentzialistaren arazo nagusietako bat planteatzen du: gizakia aldez aurretik definituta dagoen ala bere burua eraikitzen duen.

Existentzialismoaren ikuspegia

Jean-Paul Sartre-ren arabera, gizakia proiektu irekia da. Haren esaldi ospetsuak dioenez, “existentzia esentziaren aurretik doa”; hau da, gizakiak ez du izaera finko bat jaiotzetik, baizik eta bere erabakien bidez definitzen du bere burua.

  • Martin Heidegger: Gizakia ez da gauza bat, bere existentziaren bidez ulertzen den izakia baizik.
  • José Ortega y Gasset: “Ni eta nire zirkunstantziak naiz”, gizakia bere testuingurutik ezin daitekeela bereizi azpimarratuz.
  • Miguel de Unamuno: Gizakiaren barruan betiko kezka batzuk (heriotza, hilezkortasuna) daudela azpimarratzen du.

Ondorioz, existentzialismoak defendatzen du gizakia proiektu irekia dela, baina betiere bere mugak (heriotza, testuingurua, gorputza) kontuan hartuta. Beraz, gizakia askatasunaren eta mugen arteko orekan dagoen izakia da.

Entradas relacionadas: