Agustin Hiponako, San Agustinek Erdi Aroko

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,97 KB

Agustin Hiponakoa:  354. urtean jaio zen inperioko Numidia probintzian. Aita paganoa eta ama kristaua zituen. Semea hezkuntza paganoan hezi zuten. Filosofian jarduten hasi zen Zizeronen obra bati esker. Kartago, Erroma eta Milanen ikasi eta irakatsi zuen. Azken horretan manikeismoa eta eszeptizismoa ezagutu zituen, baina aurrerago utzi egin zituen platonismo eta kristautasunera alde egiteko. 32 urterekin apaiz ordenatu zuten eta geroxeago gotzain. 430. urtean hil zen.San Agustin filosofo eta santu katolikoa izan zen, Mendebaldeko gizonik garrantzitsuenetakoa. Eliza katolikoaren doktore eta agustindar ordenaren sortzailea. Bere lan garrantzitsuenak manitar eta pelagianoen sekten aurkako hitzaldiak eta Akademikoen kontra tratatua izan ziren. Hala ere, eragin handiena izan zutenak Jainkoaren hiria eta Aitormenak izan ziren. *San Agustinek Erdi Aroko (IV ? V mendean) filosofia garatzen du. Aro honetan lau ezaugarri aurkitzen ditugu: Greziar filofia eta teologia kristauaren arteko sintesia egiteko ahalegina. Platon eta batez ere neoplatonikoen eragina. Teozentrismoa, kristautasunak beste gizarte arlo guztiak baldintzatzen ditu eta ondorioz, aro iluna izango da filosofia zein zientziarentzat. Azken ezaugarri moduan, gai filosofiko nagusia hauek: fedea eta arrazoimenaren arteko gatazka eta jainkoaren existentzia arrazionalki demostratzea. 

Entradas relacionadas: