Ikuskapen-prozedura Tributuetan: Funtzioak eta Epeak

Derecho4,4 KB

IKASGAIA: Ikuskapen-prozedura (141. artikulutik 159.era)

Ikuskapenaren funtzioak

TLOren 141. artikuluak biltzen ditu eta zerrenda luzea da (k-ra iristen da). Guk aspektu garrantzitsuenak bakarrik azpimarratuko ditugu:

  • Egiaztapena eta ikerketa egitea. Ez da gauza bera.
  • Informazioa lortzea.
  • Eskubideak, ondasunak eta abar baloratzea.
  • Aholkuak eman eta txostenak egin.
  • Tributua likidatu. Aurrez esan bezala, jarduten duen inspektoreak akta-proposamen bat egiten du eta, gero, goiko inspektoreak likidatu egiten du.

Funtzio hauek betetzeko, TLOren 142.4 artikuluak dio agintaritza-agenteak direla. Obligatuak eta Administrazio Publikoak laguntzera behartuak daude. Liburuak eta agiriak aztertu ditzakete eta erregistroak egin. Baita ere gauzak eta jarduera ekonomikoak ikuskatu, baina egoitzan sartzeko epailearen baimena behar da. Egia esan, normalean ez dira etxebizitza pribatuetan sartzen.

Ikuskapen-prozeduraren objektua

Ikuskapen-prozeduraren objektua tributu-obligazioak bete direla egiaztatzea eta ikertzea da, eta, behar bada, likidazioaren bidez subjektuaren tributu-egoera erregularizatzea (145.1). Egiaztapenaren objektua aitortutako datuak direla esaten da, eta ikerketarena, aitortu ez diren edo gaizki aitortu diren datuak bilatzea. Praktikan biak batera ematen dira, nahiz eta teorian bereizi. Beraz, ikuskaritzaren funtzioa subjektuaren tributu-egoera egiaztatzea da, eginbeharrak ondo bete diren ikusteko eta, behar bada, erregulazioa egiteko.

Tributu-egiaztapen prozeduran, ikuskapenak protagonismoa dauka; bere helburua egilea bilatzea da, baina beste eginbehar garrantzitsu bat gaineratzen zaio: egiaztapen- eta ikerketa-prozeduraren ondotik likidazioa egitea. Beraz, tributu-arauak aplikatzea. Funtzio hau prozedura bat jarraituz garatzen da (145. artikulua eta hurrengoak).

Jardun motak: Orokorrak eta zatikakoak

Jardunak orokorrak edo zatikakoak izan daitezke. Lehendabizikoan tributu-egoera guztia aztertzen da. Zatikatuan, berriz, aspektu zehatzak (148.1).

Ikuskapen-prozeduraren hasiera eta garapena

Ikuskapen-jarduerak ez dira nahitaez garatu behar; zerbait gaizki dagoelako susmoa badago edo planaren barruan badago (adibidez, aurten farmazia guztiak ikuskatu) soilik egiten dira.

Prozedura ofizioz hasten da (147. art.) edota betebeharpekoak eskatuta (149. art.). Lehendabiziko kasuan, jarduera hasi dela jakinarazi behar zaio subjektuari, azalduz nolakoa izango den eta berak dauzkan eskubideak eta obligazioak. Jarduera zatikakoa baldin bada, subjektuak orokorra izatea eska dezake.

Ikuskapen-jardueren epeak

TLOren 150. artikuluak ikuskapen-jardueren epeak ezartzen ditu. Hau da, ziurrenik, artikulurik garrantzitsuena gaur egun. Epean ez bada amaitzen prozedura, ez da gertatzen iraungitzea. Hau da, urtebete duzu, baina urtebete baino gehiago pasatzen bazara ere, ez duzu berriz hasi behar. Nahiz eta epea agortu, prozedurak jarraitzen du. Bi dira epeak:

  • Prozedurak gehienez urtebete iraun behar du. Behin hasita, zehazki hasieraren jakinarazpena egindako momentutik kontatzen da. Urtebetean jakinarazi behar da likidazio-egintza. Epea bukatzen da likidazioa jakinarazteko momentuan. Horrela egiten da segurtasun juridikoa mantentzeko. Prozedura beste urte batez luza daiteke kasu batzuetan. Adibidez, eragiketa asko daudenean, ikerketa-lana leku ezberdinetan garatu behar denean eta, azkenik, erregelamenduak ezarritako beste kasuetan. Beste kasu bat da gordeta zeuden jarduerak aurkitzen direnean (150.1).
  • Bigarren epea 6 hilabetekoa da; subjektuaren errurik gabe jarduera 6 hilabete baino gehiagoz gelditzen denean gertatzen da.

Bi epe hauek ez betetzeak bere ondorioak dauzka (150.2):

  • Ikuskapen-prozedura hasteak preskripzioa geldiaraztea suposatzen du, baina bi kasu hauetan geldiarazpena galtzen da. Berriz ere zerotik hasten da kontatzen; preskripzioko 4 urteak zerotik kontatzen hasten dira. Eta 6 hilabeteen kasuan, berdin.
  • Egiten diren sarrerak espontaneoak direla ulertzen da (27. art.). Horrek zehapenak baztertzea eta errekargoak aplikatzea suposatzen du, besteak beste.

Descargar

PDF Word HTML