Identifika itzazu A eta B letrekin adierazten diren erreakzio metabolikoak. Arrazoitu erantzunak.
ANABOLISMOA
1.(2p) 1.Irudian izaki autotrofoen prozesu metaboliko berezia ageri da
a)(0,5p) Esazu irudian agertzen den organuloaren izena, baita 1a eta 2a zenbakiez adierazten diren prozesuak ematen diren aldeena ere.
Kloroplastoa:
Elektroien fluxua
Calvinen zikloa
b)(1p) Zer nolako prozesu metabolikoak gertatzen dira organulu honetan? Azal itzazu 1 eta 2. Zenbakien bitartez adierazten diren aldiak. Nolako zeregina du urak prozesu honetan?
Elektroien fluxua: (Fase argia)
Fotosintesia egiterako orduan, 2 fotosistema daude: l.Fotosistema eta ll.Fotosistema. Lehenengo, fotoia, l.Fotositemara sartzen da, bertan, 700 pigmentua kitzikatu eta elektroi bat askatzen du, elektroi hori NADP-ari pasatzen zaio erredoxinari esker, non, molekula hori erreduzitu egingo den elektroi horren eta estroman aurkitzen diren protoiak jasotzean. Bestalde, ll.Fotosistemara fotoi bat sartzean, elektroiak kitzkatu eta bidali egingo dira garraio kate baten bitarten l.Fotosistemara, aurreko prozesuan elektroiak utzitako hutsunea betetzeko. Orain sortu berri den ll.Fotosistemako hutusea betetzeko uretan dauden elektroiak erabiliko dira (fotolisia egin ondoren) eta O2 askatuko da. Elektroiek egiten duten energia jeitsieran askatutako energiarekin, H+
-ak estromatik gune tilakoidalera ponpatzeko erabiliko da (bf zitokromoak), ondorioz, protoi kontzentrazio handi bat sortuko da eta presio bat egingo dute barruruntza. Horrela, protoiak estromara itzuliko dira ATP sintetasa multzoaren esker, bertan, elektroi pare baten fluxuak ATP molekula bat sotzeko energia emango du, fotodosforilazioa emanez.
Calvinen zikloa: (Fase iluna)
Calvinen zikloan CO
2 erreduzitzea da helburua eta, ondoren, finkatzea (molekula organiko baten sartzea. Prozesu hori fase desberdinetan gertatzen da:
CO2 finkatzen da 5 karbono dituen molekula batean (erribulosa-1,5-disfosfato). Hori egitura nahiko desegonkorra denez, 3 karbonoko bi moelkulatan banatuko du errubiskoak (2 azido-3-fosfoglizeriko).
Azido-3-fosfoglizerikoen erredukzioa egingo da, bertan, fase argian lortutako NADPH eta ATP molekular erabiliko dira glizeraldehido-3-fosfato lortzeko.
Honela, molekula horretatik abiatuta, azukreak, koipeak eta proteinak sintetisatzen hasiko dira bide metaboliko desberdinen bidez.
Ez molekula guztiak; glizeraldehido-3-fosfato batzuk erreibulosa-1,5-difosfatoa lortzeko geldituko dira, eta Calvinen zikloak aurrera segitzeko.
Glukosaren eraketa, esaterako, glizeraldehido-3-fosfatoaren alderantzizko norantzan doazen erreakzioen bidez egingo da.
c) (0,5) Organuluak ADNa du; beraz, zelularen barne autonomiaren bat eduki behar du. Nola azaltzen duzu hau? Jatorrizko zelulengan egitura hau agertzeko teoriaren bat azaldu.
Kloroplastoak, mitokondriak bezala, hasiera batean, bakterio batzuk ziren. Baina teoria endosinbiotikoak azaltzen duen bezala, bakterio hauek zelula hetetrofoetan onartu ziren bi organismoei onurak ekartzeko: zelulak, alde batetik, energia lortuko zuen kloroplastoetan eta mitokondrioetan egiten diren prozesuekin eta, beste aldetik, organuluak babesa eta elikagaia lortuko luke.
2. (2 p) Erantzun Fotosintesiari buruzko galdera hauek:
a)(1 p) Kloroplastoaren zeintzuk partetan gertatzen dira fotosintesiaren prozesu hauek: energia hartzeko erreakzioak eta CO2 finkatzeko erreakzioak?
Energia hartzeko → Elektroien fluxua erabili (argiko fasea)
CO
2 molekula finkatzeko → Calvinen zikloa erabili (ilunpeko fasea).
B)(0,5 p) Zein da CO2-aren konposatu hartzailea Calvin-en zikloan?
Erribulosa-1,5-difosfato 5 karbonotako molekula
C)(0,5 p) Askatzen den oxigenoa, nondik dator?
Uraren fotolisian, hidrogeno protoiak erabiltzen dira, argi fasean energia lortu ahal izateko eta oxigenoa uretik lortzen da.
3. (2p) 1.Irudian zeluletan gertatzen den prozesu konkretu bat islatzen da
A) (0,5 p) Zein da prozesu hori?
Elektroien fluxua
b) (0,5 p) Zer-nolako organismoetan gertatzen da? Fotosintesia egiten duten organismoetan. Fotosintesia anabolismo mota bat da, hau da, entzimen bitartez molekula bakunetatik, molekula organikoak sintetizatzen dira, kasu honetan, eguzkitik datorren energia erabilitz.
c)(0,75 p) Zein egitura eta azpiegitura zelularrekin lotuta dago? Egizu eskema edo marrazki bat, egitura eta azpiegitura horiek azaltzeko.
Kloroplastoekin
?????
D) (0,25p) Zertarako erabiltzen du amaieran lortutako NADPHa?
Elektroi fluxuan lortutako NADPH-a ondoren, fase ilunean erabiliko da, CO
2 erreduzitzeko eta amaieran, glukosa lortu ahal izateko.
4.(2 p) Erantzun honako galdera hauek:
a) (1 p) Zein dira fotosintesian parte hartzen duten organulo zelularrak? Antzeko egituretan ote dute kokatua prozesu hori fotosintesia erabiltzen duten izaki bizidun guztiek? Arrazoitu erantzuna.
Fotosintetia egiteko kloroplastoak deituriko organuluak behar dira, bertain baitaude, klorofila deituriko pigmentuak. Horiek proteine batzuen laguntzaz, eguzkitik datorren argia xurgatzen dute eta kitzikapen energia erreakzio gunera eramaten dute.
b) (1 p) Deskribatu laburki fotosintesiaren argi-fasea. Antzera gertatzen da organismo fotosintetiko guztietan? Arrazoitu erantzuna.
Argi fasea, hasiera batean, argi hartzearekin hasten da. Eguzkitik datozen izpiak, uhin elektromagnetikoak dira (400nm-700nm) eta fotoi itxuran hedatzen dira. Molekula batean fotoi batek bere elektroietan eragina dauka. Horregatik sortzen da elektroien fluxua.
Elektroien flusurako 2 fotosistema daude: l.Fotosistema eta ll.Fotositema. Alde batetik, I.Fotosistemak 700nm-ko argiak uhinak xurgatzen ditu eta 700 pigmentuan eragiten du. Hau da, fotoi bat etortzerakoan, 700 pigmentua kitzikatzen du, eta elektroi batek energia maila altuago batera salto egiten du, hau energia mailaz jeisten joaten eta eta ferredoxinaen bidez, elektroia NADP-ri ematen zaio. Azken molekula hau erreudztua izango da, jasotako elektroiaren eta estroman aurkitzen den protoiak hartuz. Beste aldetik, ll.Fotositeman, maximo 680nm-ko argiak xurgatzen dira eta, bertako elektroiak kitzikatu eta elektroia katean zehar garraiatzen da. Elektroi hori, lehenengo fotosistemara eramango da aurretik kendutako elektroiaren hutsunea betetzeko. Bitartean, ll.Fotositemako elektroiaren hutsunea betetzeko uraren fotolisia egingo da eta O2 molekulak aske geratuko dira.
Elektroiek egiten duten energia jeitsieran askatutako energiarekin, H+
-ak estromatik gune tilakoidalera ponpatzeko erabiliko da (bf zitokromoak), ondorioz, protoi kontzentrazio handi bat sortuko da eta presio bat egingo dute barruruntza. Horrela, protoiak estromara itzuliko dira ATP sintetasa multzoaren esker, bertan, elektroi pare baten fluxuak ATP molekula bat sotzeko energia emango du, fotodosforilazioa emanez.
5.(2 p) Plastiko biodegradagarriek petroliotik ateratako plastiko sintetikoak
ordezkatuko dituzte etorkizunean. Mikroorganismo batzuk metatzen dituzten
erreserbako gaiak dira, gehienetan, bioplastiko horiek.
A) (1 p) Laburki, deskriba itzazu animaliek eta landareek metatzen dituzten erreserba gaiak
Animeliek, glukogenoa erabiltzen dute eta landareek, almidoia. Bi polisakarido horiek glukosaren erreserba funtzioa betetzen dute.
6.(2 p) Erantzun galdera hauei:
B) (0,5 p.) Adieraz ezazu prozesu horiek zer organulu eta egitura zelularretan gertatzen diren
Elektroiek garraio fotosinteitkoa → Zelula eukariotoetan, eta kloroplastoetan (landare, alga eta organismo fotosintetikoek).
Arnas katea → Zelula eukariotoetan, eta mitokondrioetan (animaliek)
C) (0,5 p.) Garraio elektroniko biak batera gerta daitezke zelula berean, edo
elkartezinak dira? Arrazoitu ezazu erantzuna.
Bai, baina bakarrik landare zelula batean, izan ere, prozesu bat (elektroiek garraio fotosintetikoa) kloroplastoetan gertatzen da, pigmentuen beharra dagoelako (klorofila). Baina, arnas katea mitokondrio daukatzen zeluletan gertatzen da. Beraz, bi prozeu hauek zelula berdinean gertatzeko landare zelula izan behar da. (?????)
7.(2p.) Erantzun galdera hauei:
a) (1 p.) Zelula muskular batean eman daitezken arnasketa aerobio eta hartziduraren arteko desberdintasunak azaldu.
ARNASKETA AEROBIKOA | HARTZIDURA |
Oxigenoa behar da (elektroiaren azken hartzailea)Mitokondrioetan eta mitokondrioaren mintzean zehar gertatzen daEtekin totala ateratzen daOrganismo eukariotoek eta bakteria batzuk egiten dute | Ez da oxigenorik behar. Zitoplasman ematen da. Ez da etekin guztia ateratzen, bukarako konposatua molekula organiko bat da. Bakterio eta legamiek aukeratzen duten bidea da. |
8.Giza jardueraren ondorioz atmosferan CO2-a metatzea da berotegi-efektuaren kausetako bat
Horren ondorioz, lurrazala pixkanaka berotuz doa. CO2 atmosferikoaren kontzentrazioa txikitzeko, ikerketak egiten ari dira gas hori karbono-iturri gisa erabiltzeko gai diren organismoekin.
A) (0,5 puntu) Adierazi zer organismo mota diren CO2-a metatzeko gai, eta nola deitzen zaion prozesu biokimikoari
Landareak, fotosintesiari esker
B) (1 puntu) Adierazi labur zer biomolekula motatan metatu daitekeen zelularen barnean hala finkatutako CO2 hori
Gluzidoetan, ohikoetan: Glukosa, sakarosa eta almidoia dira
c) (0,5 puntu) Organismo eukariotoetan, zer organulutan gertatzen dira prozesu metaboliko horiek? Irudikatu organulu hori, eta adierazi ataletako bakoitza.
Kloroplastoetan
.
9. GALDERA Uztaila 14
Irudian, zelula-organulu batean gertatzen diren prozesu metabolikoen eskema batera ikusten da.
A) (0,5 puntu) Identifika ezazu zer organulu mota den, zer zelula motatan aurkitzen den eta zer funtzio duen
Organulu eukarioto bat da, kloroplastoa zehazki. Landareetan eta protozoo btzuetan aurkitzen da eta bere funtzioa fotosintesia deituriko prozesu garrantzitsu bat egitea da, non, argia energian bihurtzen den (ATP), ondoren, materia organikoa sintetisatzeko.
B) (0,5 puntu) Identifika ezazu zer molekula adierazten duten irudian 3 eta 4 zenbakiek
3 → CO
2
4 → O
2
c) (1 puntu) Identifika eta azaldu ezazu zer prozesu biokimiko gertatzen diren 1 eta 2 guneetan, eta zer funtzio duten prozesu horiek.
1 → Elektroien fluxua (argiko fasea): Energia sortzea, ondern, gai organiko bihurtu ahal izateko
2 → Calvinen zikloa: CO
2 molekula erreduzitzea eta beste molekula batean finkatzea glukosa (molekula organikoa) produktu moduan lortu ahal izateko.