Hurbilketa orokorra xx. Mendeko filosofoei

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,71 KB

Kritika mendebaldeko zibilizazioari. Bitalismoa


Nietzschek kritika garratza egiten dio mendebaldeko zibilizazioari, eta zalantzan jartzen du gizakiak bi mila urteotan jarraitu duen bidea, bide oker hau hartu izana kristautasunaren erru dela aldarrikatuz. Nietzscherentzat kristautasuna inposaketa bat da, ezintasunaren adierazle, mundua iraintzen du, eta horregatik, bere ustez, gizakiaren gaitza izan da. Erlijioaz gain, Nietzschek zientzia eta filosofian izan diren ereduak ere gizakiaren okerreko jarraibideak izan direla dio, eta honela, erabat kritikatzen du mendeetan zehar hedatuz joan den.Mendebaldeko kulturgintza osoa, bereziki Europan goi mailakoen bizitza erosoa osasungarritzat ez jotzea. Gainera, Nietzschek bereizketa garbi bat egiten ordura arte egondako filosofoen artean; Sokrates-en aurreko guztia ontzat ematen zuen, baina Sokrates eta bere ondorengo filosofo guztiak gaitzetsi egiten ditu. Bestalde, esan beharrekoa da Nietzschek bitalismoaren filosofia berresten zuela. Bitalismoarentzat bizitza da balio nagusia, eta bizi errealitatea balioz eta sentimenduz arrazoimenez baino hobeto antzematen dela dio. Honetaz gain,bitalismoak bizitzaren alderdi dinamiko eta arrazionala goresten ditu, eta ez da teoria bat, pentsalarien joera desberdina baizik.

Hurbilketa orokorra XX


mendeko filosofoei:Urte gutxitan aldaketa handiak egon ziren, eta ordura arteko sineskeria guztiak kolokan jarriko zituzten doktrinak zabaldu ziren.Darwinek, bere teoriaren bitartez, naturaren funtzionamenduaren garrantzia nabarmendu zuen. Hautespena naturalaren bidez, honek gizakiaren sorrera azaltzen zuen, ordura arte erlijioak sorrerari buruz esandakoa kolokan utziz. Sortutako zirrara izugarrizkoa izan zen, jende askok ez zuen bere teorian sinetsi, izan ere, gizakia modu naturalean sortua zela zioen bere teoriak, eta honek erlijioak proposatutako pribilegioak ukatzen zizkion gizakiari.Marxek ekonomian oinarritutako historiaren interpretazioa egin zuen. Bere ustez, interes ekonomiko desberdinak dituzten taldeen arteko borroka bakarrik egon da historian.Nietzschek mendebaldeko kultur tradizioaren eta erlijioaren kritika garratza egin zuen. Filosofo honek erlijioari,filosofiari eta moralari kritika egin zien, eta honek mendeetan jendeari sinetsarazitako gezurra agerian utzi zuen.Freud psikoanalisiaren sortzailea izan zen, eta honek plazaratutako doktrina polemikoak errepresioa jarri zuen gizakiek jasaten dituzten neurosien atzean. Freudek mendeetan ukatu zaigun animaliatasuna errebindikatzen du, eta bere ustez, neurosiaren eragina jarrera naturalen aurka hartutako portaerak dira, hau da,desioen ukapena, eta hau gehienbat erlijioaren ondorioz gertatzen da.Kritika guzti hauek etsai komun bat dute; erlijioa, mendeetan pentsamenduaren gidari eta zelatari izan dena. Beraz, hemendik aurrera, XX. Mendeko gizakiak ezingo du orain arte sinetsitakoan sinesten jarraitu, izan ere, pentsalari hauek gizakiak pentsatzen zuena aztoratu dute.