Gutun Formala Idazteko Gida: Egitura eta Adierazpenak

Lengua y literaturaActualizado el 3,44 KB

Resumen

Gida honek gutun formala idazteko egitura azaltzen du. Hiru atal ditu: data eta agurra, sarrera eta proposamenaren azalpena. Adierazpen-aukerak eta esaldi-ereduak ematen ditu, adibidez nola aurkeztu zure burua edo nola esan gutunaren helburua. Ikasleak ikasiko du ere nola antolatu ekintza bat eta nola banatu zereginak taldean.

Puntos clave

  • Data lekuaren izenarekin, urtearekin, hilabetearekin eta egunarekin idazten da, adibidez «Bilbon, 2024ko ekainaren X.ean».
  • Agurrean aukera ugari daude, adibidez «Jauna / Andrea» edo «Zuzendari jauna / andrea».
  • Lehen hitza letra larriz badago, bigarrena ere letra larriz idatzi behar da.
  • Sarreran zure burua aurkeztu behar da eta gutunaren helburua argi utzi behar da.
  • Azalpenean lehenik proposamena deskribatu behar da, eta gero antolakuntza eta ekintzak azaldu.
  • Zereginak banatu behar dira, eta proiektuak sekuentzia argia izan behar du: lehenengoa, bigarrena eta azkena.

Ponte a prueba

1. ATALA: Data eta Agurra

Data

Adibideak:

  • Bilbon, 2024ko ekainaren X.ean. (Lekuan -n idazten baduzu, zenbakian ere bai)
  • Bilbo, 2024ko ekainaren X.a.

Oharra: Kontsonantez bukatzen duten zenbakietan -ean idatziko dugu, eta -a ez den bokalez bukatzen dutenetan -an idatziko dugu.

Agurra

Aukerak:

  • Zuzendari jauna / andrea:
  • Zuzendari jaun / andre hori:
  • Goikoetxea jauna / andrea:
  • Goikoetxea jaun / andre hori:
  • Jauna / Andrea:
  • Jaun / Andre hori:

Garrantzitsua: Lehen hitza letra larriz idatzita badago, bigarrena ere bai.

2. Sarrera

  1. Aurkeztu zure burua. Nor/Zer zaren esan: zure enpresaren bezeroa, udalerri honetako biztanlea, Batxilergoko 2. mailako ikaslea...

  2. Argi utzi gutunaren helburua:

    Adierazpen aukerak:

    • Eskutitz honen bidez, (Batxilergoko ikasle guztien izenean) zuregana jotzen dut, —t(z)eko baimena eskatzeko asmoz.
    • Eskutitz honen bidez, (eskolako ikasle batzuen izenean) zuregana jotzen dut, —aren aldeko kanpaina bat antolatzeko baimena eskatzeko asmoz.
    • (Batxilergoko 2. mailako ikasle batzuk gara eta) gutun honen bidez, honako proposamena jakinarazi nahi dizugu: gure proposamena —t(z)ea da.
    • Eskutitz honen bidez, (eskolako ikasle batzuen izenean) zuregana jotzen dut oso garrantzitsutzat jotzen dugun gai bati buruz hitz egiteko.
    • Eskutitz honen bidez, (eskolako ikasle batzuen izenean) zuregana jotzen dut oso garrantzitsutzat jotzen dugun proposamen bat helarazteko. Gure helburua —t(z)ea da.
    • (Batxilergoko 2. mailako ikasle bat naiz eta gutun honen bitartez) zuregana jotzen dut (zerekin) lotutako ekimen bat proposatzeko asmoz.

3. Azalpena eta Antolaketa

Azaldu zer proposatzen duzun:

Proposamenaren Deskribapena

  • Lehenik eta behin, azalduko dizut gure proposamena zertan datzan...
  • Gure proposamena honetan datza... (Plurala: Gure proposamenak honetan dautza).
  • Hasteko, saiatuko naiz proposamenaren nondik norakoak azaltzen.

Antolakuntza eta Ekintzak

Ekitaldiaren / proposatu dugunaren antolakuntzari dagokionez:

  • Gure asmoa da —t(z)ea.
  • Garrantzia eman nahi diogu —ri / —t(z)eari.
  • Ondo legoke (ere)...
  • Kultura-jarduera / plan / kanpaina hau gauzatu baino lehen, komenigarria izango litzateke —t(z)ea.
  • Plan hori guztia aurrera eramateko —aren laguntza beharko genuke.

Zereginen Banaketa

Ekintza hau errazteko, ikasleok ardura gaitezke:

  • (zertaz) (adibidez, informazio-orria diseinatzeaz).
  • Txartelak erosteari dagokionez, ez duzue ezertaz kezkatu behar. Gu ardura gaitezke erosteaz.

Zenbait ardatz proposatzen ditugu, aurrera eramateko lagungarriak. Horien artean ezer nabarmentzekotan, azpimarratzekoa da ikasleok arduratuko garela —z / —(z)eaz.

Proiektuaren Sekuentzia

Zereginen sekuentzia hau pentsatu dugu proiektua errealitate bihurtzeko orduan:

  1. Lehenengo zeregina,
  2. Bigarrena, eta,
  3. Azkenik...

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Nola idatzi behar da gutunaren data?

Lekuaren izena, urtea, hilabetea eta eguna idazten dira. Kontsonantez bukatzen diren izenetan -ean idazten da, eta -a ez den bokalez bukatzen direnetan -an.

Zer idatzi behar da sarreran?

Zure burua aurkeztu behar da, esanez zer zaren, eta gutunaren helburua argi utzi behar da.

Zer egin behar da lehen hitza letra larriz badago?

Bigarren hitza ere letra larriz idatzi behar da.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein da gutun formalaren lehen atala?
2. Zer esan behar da sarreran?
3. Lehen hitza letra larriz badago, zer egin behar da bigarrenarekin?
4. Nola jarraitu behar da proiektuaren sekuentzia?
5. Nork har dezake zeregin bat proiektuan, gidaren arabera?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.