Hitz elkartuen osaera eta idazkera: Euskaltzaindiaren arauak

Lengua y literaturaActualizado el 4,56 KB

Resumen

Dokumentuak euskarazko hitz elkartuen osaera eta idazkera arautzen ditu, Euskaltzaindiaren erabakien arabera. Azaltzen du noiz idatzi behar diren bereiz, marrarekin edo loturik, eta zer aldaketa dakarkien lehen osagaiaren amaierako -a letrari. Ikaslea arau horiek ulertu eta praktikan aplikatzen ikasiko da.

Puntos clave

  • Aposizioak, aditz elkarteak (lo egin), egin berri modukoak eta mahai gainean gisako posposizioak bereiz idazten dira.
  • Bikoiztapen indargarriak (gorri-gorria) eta apurka-apurka modukoak marrarekin idazten dira.
  • Leku izen elkartuak (Ezkio-Itsaso) marrarekin idazten dira, bi hizkuntzatan ematen direnean izan ezik (Lizarra / Estella).
  • Jarleku modukoak eta -gile, -zain, -dun, -gabe bukaera dutenak loturik idazten dira.
  • Lehen osagaia -ia bukaeraduenean -a gorde edo galdu daiteke: biologi azterketa edo biologia azterketa.
  • Burdina, eliza, hizkuntza, kultura, literatura eta natura hitzek -a hori gal dezakete, nahi izanez gero.

Ponte a prueba

Oro har, salbuespenak ez badira, marrarekin edo marra gabe. Arazoa da salbuespen mordo bat dagoela. Marrarekin edo marra gabe, nahi den bezala:
— eguzki lore, eguzki-lore moduko izen elkartu arruntak,
— kale garbitzaile, kale-garbitzaile modukoak.
(Bi hitzak letra larriz hasten direnean hobe da, hala ere, marra gabe idaztea).
Beraz, hau da Euskaltzaindiaren erabakia:

1,Bereiz idatziko dira:
— aposizioak (Bidasoa ibaia),
— egin, eman, hartu eta eragin aditzekin osatzen diren aditz elkarteak (lo egin),
— etxez etxe moduko bikoiztapenak,
— egin berri modukoak,
— mahai gainean gisako posposizioak,
— bigarren osagaia bila, eske edo falta duten elkarteak,
— lehen osagaia erdal, euskal, giza eta itsas duten elkarteak, ihartuak ez diren neurrian,
— lehen osagaiaren amaierako >a< galtzen denean (biologi azterketa).

2,Marrarekin idatziko dira:

— gorri-gorria moduko bikoiztapen indargarriak,
— apurka-apurka bezalako bikoiztapenak,
— seme-alabak, zuri-gorri modukoak,
— barra-barra, plisti-plasta bezalakoak,
— Ezkio-Itsaso moduko leku izen elkartuak (bi hizkuntzatan ematen direnean, ordea, ez: Lizarra / Estella

3. Loturik idatziko dira:

— jarleku moduko elkarteak,
— aldagaitz bezalako izaera elkarteak,
— odolustu moduko izen-elkarte arruntak,
— bigarren osagaia -gin, -gile, -zain, -zale, -dun, -gabe edo-ta -gintza, -za(i)ntza duten elkarteak,
— bigarren osagaia -aldi, -buru, -(g)une, -kide -(k)ume, -orde duten izen elkarteak,
— lehen osagaia aurre-, azpi- eta -gain duten izen elkarteak,
— lauburu moduko elkarteak.


4,Elkarteko lehenbiziko osagaiak >ia< amaiera duenean >a<-rekin nahiz >a< gabe idatz daitezke: biologi azterketa, biologia azterketa. Bestelako >a< itsatsiak ez dira galtzen elkarketa egiten denean, eta hitzak bere osotasunean eman behar dira.

Salbuespen dira, dena dela, honako sei hitz hauek: burdina, eliza, hizkuntza, kultura, literatura eta natura. Hitz hauek, hala nahi izanez gero, gal dezakete >a< hori.

Idazkerari dagokionez, amaierako >a< galtzen den bakoitzean, bereiz idatziko da hitz elkartua eta >a< gordetzen denean, aukeran izango da bereiz idaztea nahiz marratxoa erabiltzea: kultur etxea, biologi azterketa, kultura(-)etxea, biologia(-)azterket

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Noiz idazten dira hitz elkartuak bereiz?

Aposizioak (Bidasoa ibaia), aditz elkarteak egin, eman, hartu eta eragin aditzekin (lo egin), egin berri modukoak eta mahai gainean gisako posposizioak bereiz idazten dira. Testuaren arabera, lehen osagaia erdal, euskal, giza edo itsas denean ere bereiz idazten da, ihartuak ez diren neurrian.

Zer gertatzen da lehen osagaiaren amaierako -a letrarekin?

Lehen osagaiaren amaierako -a galtzen denean hitza bereiz idazten da (biologi azterketa). -a gordetzen denean, aukeran dago bereiz idaztea edo marratxoa erabiltzea (biologia(-)azterketa).

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein hitz elkartu idazten da marrarekin?
2. Nola idazten da 'jarleku' moduko elkartea?
3. Zein da Euskaltzaindiaren arau bat leku izen elkartuei buruz?
4. Zein sei hitzek gal dezakete amaierako -a?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.