Haur literatura kontzeptua: definizioa, ezaugarriak eta hizkuntza
Resumen
Dokumentuak haur literatura (HL) kontzeptua aztertzen du, bere definizio eztabaidatua, literatura bezala duen izaera eta haurrarekin duen harremana azalduz. Hizkuntza literarioa eta arrunta bereizten ditu, eta haur literaturan erabiltzen diren hizkuntza baliabideak eta irakurketak haurrarengan dituen eraginak aipatzen ditu.
Puntos clave
- Haur literatura kontzeptu eztabaidatua da, eta egile batzuek ez dute bere izaera literarioa onartzen.
- Lapesaren arabera literatura hitzez egindako sormen artistikoa da; Cerveraren eta Bortolussiren definizioek haur literatura haurrei zuzendutako sormen lana dela diote.
- Haur literaturaren ezaugarrien artean errealitate diziplinartekoa, hizkuntza poetikoa eta bakarkako irakurketa daude.
- Hizkuntza arruntak argitasuna eta adiera bakarra bilatzen ditu, eta hizkuntza literarioak anbiguetatea eta esanahi anitza.
- Irakurketak haurrarengan eragin psikologiko, intelektual, afektibo, sozial, linguistiko, estetiko eta etiko ugari dituela esaten da.
- Haur hizkera (fonetikoki, morfosintaktikoki eta lexikoki bereziak), errepikapen indargarriak eta onomatopeiak haur literaturako baliabide nagusiak dira.
HL kontz, kontzeptu eztabaidatua dela esan behar da. Badaude egile batzuk haren izaera ukatzen dutenak, eta 2.mailako literaturatzat jotzen dutenak. Haur eta gazteek kontsumitzen dituzten literatura produktuak eta gustoko duten literatura irakurtzen dute. HL genero askotarikoa da.
HL-ren izaera ezartzeko, iritzi ezberdinak eta desadostasun handiak daude egileen artean. Izaera zehaztu baino lehen, literaturatzat zer hartzen den ikusi beharko litzateke, hau da, zerk bihurtzen duen testu bat literatura.
Lapesaren arabera, literatura lana hitzez adierazten den sortze artistikoa da, beraz, L sormena da. L definitu eta gero, HL-ren definiziora joan behar gara, Cerveraren iritziz, haurrei zuzentzen zaien bidezko edozein lan, artistikoki eta sormenez egina. Bi oinarrizko funtzio bete beharko ditu: Biltzailea, HL-tzat hartzen den guztia (kantak, antzezlan, zinema, tebeoak...); Bereizlea, definizioak bildutako guztia hartu literatura dela bermatzeko. L kontzep zalantzagarria bada, haur kont ere, beraz HL bi kont ez zehatz biltzen dira. Orduan definizio guztiak zehaztapen xeheak izan beharko ditu. Bortolussik horrela definitu zuen, HL H eta gazteei zuzentzen zaien sortze lan artistikoa da. Cerveraren definizioa lehenago aipatu dut.
Hitzezko baliabideek
Alderdiak ahozko diskurtsoaren osagarriak:
- Linguistikoak: Lexikoa / gramatika / sitaxia
- Erretoriko poetikoak: Argudio arrazoiak / Antolamendua / ikuspeg narratiboa / erregistroak / Formulazio bakan beteak
- Prosodikoak: Etenak (isiluneak adierazkorrak dira) / azentuak / intonazioa (lerro melodikoa)
- Paralinguistikoak: ahotsa (kalitate intentsitatea) / ebakera / Erritmoa( lastertasuna) / tonua (barrenkoia, ironia) / bokalizazioak (barre, hasperen…)
- Extralinguistikoak: Kinesikoak (keinu-imitazioak) / Proxemikoak (jarrera, distantzia)
Hitzezko gozamena
Hitzezko gozamena garrantzitsua zela esan zuen egilea Andrés Amorós izan zen. Beste pertsonek idatzi dutena irakurtzeak gozamena ematen digula dio. Aipamen horretako idatzi eta irakurri ekintzak modu laxoan hartu behar ditugu. Beste alde batetik, orain arte haur literaturaren inguruan egon den ikuspuntua eta gaur egun dagoena aipatzea merezi du. Orain arte, irakasleek HL baliabide didaktikotzat erabili, egun, haurraren barneko beharrei erantzuten dien baliabidea.
Haur literatura eta haurra
Haur literaturaren ezaugarriak:
- Errealitate diziplinartekoa. Testua bertze adierazpen artistikoekin erlazionaturik dago bere izaera bereziagatik. Adierazpen arteko koordinazioa ezinbertzekoa da. Hitzaren lilura du oinarri, ahalmena eta gozamena bilatzen du zentzumen anitz ukituz.
- Hizkuntzarekin dituen harremanak askotarikoak dira. Harreman hau, komunikatiboa edo ludikoa da. Irakurtzeko gozamena baino lehenagokoa da entzutekoa edo jostatzekoa.
- Bakarkako irakurketa. Ardura eta ahalegina eskatzen duen ariketa. Hitzarekiko jakinminaren eta irakurtzean ematen duengozamenaren bidez motibatuko dugu haurra.
- Hizkuntza poetikoaz baliatzen da. Hizkuntza hausnarketa eta harridurak testuaren gozamenerako eta ulermenerako egon behar dira bideraturik.
- Lengoaia edo mintzamolde ezberdinak daude. Hizkuntza arruta eta hizkuntza literarioa edo artistikoa azaltzen da edo bertze hitzetan, hizkuntza estandar eta poetikoa.
- Literatura esperientzia eta bizipen isla da, ez ezagupen metatzea. Horregatik haurren literatura irakurgaiak programatzeaz ari garelarik, programatu hitzarekin haurraren barneko beharrei erantzuna bilatzen ari garela erran nahi du. Haurren behar psikopedagogikoen arabera programatzen da
Haurrendako literatura lanen nolakotasuna
Antonio Moreno Verdullaren aburuz, haur literaturako produktuek honelakoak beharko lukete izan:
1. Dibertigarriak eta erakargarriak
2. Egiazkoak, ez errealak baizik eta sinesgarriak, horretarako koherenteak eta beti imajinagarriak.
3. Printzipio garbiak eta baliagarritasun morala dituztenak.
4. Hizkuntza adierazpen maila ona: hiztegi aberatsa, ilustrazioez egoki lagundurik.
Zer eragin du irakurtzeak haurraren bilakaeran? (Juan Carlos Alonsoren sailkapena)
- Psikologikoa: sormena eta irudimena piztu, behar eta nahi psikologikoak betetzen ditu, sentiberatasuna garatu, kritika ahaleman bereganatu, hazten eta heltzen lagundu…
- Intelektuala: Mundua eta errealitatea ezagutzen lagundu, jakin-mina piztu, haurren zergatiei erantzuna eman, arreta, kontzentrazioa, oroimena… indartu, informazio iturri agortezina bilakatzen da…
- Afektiboa: Harremanak eta komunikazioak estutzen ditu eta haurraren heziketa emozionalari laguntzen dio.
- Soziala: Giza harreman ulertzen laguntzen dio eta rolak eta portaera ereduak erakusten ditu.
- Hizkuntza: komunikatzeko gogoa betetzen du, hiztegia aberastu eta hizkuntzaren ulermena areagotzen du.
- Hautemate edo Pertzepzioa: Zentzumenen pertzepzioa bizkortzen du.
- Estetikoa: ahamen estetikoa eta artistikoa pizten du.
- Etikoa: Gainerakoak errespetatzen eta haiekin elerberagoa izaten lagundu eta balioak erakusten ditu.
- Irakurtzeak… GOZAMENA, POZA, PLAZERRA EMATEN DU.
Hizkuntza bera erabiltzeko bi modu desberdin
- Hizkuntza arruntaren ezaugarria tresnatasuna da, hizkuntza normatiboa izan behar du, argitasuna, zehaztasuna eta erraztasuna bilatzen du oinarrizko helburu gisa. Mota honetan anbiguotasunak edo esanahi bat baino gehiago duenak ez du lekurik. Esanahi bakarreko edo adiera bakarreko hizkuntza da; esanahi unibokokoa eta edonork modu berean uler dezakeena.
-Hizkuntza literarioa (poetikoa, artistikoa, sortzailea edo ludikoa) Jokoak eta sormenak sortutako hizkuntza da. Ezaugarria anbiguetatea da. Hizkuntza balioaniztuna da, esanahia edo irakurketa anitzekoa, jasotzailea prozesu sortzaile baten barnean murgilarazten duena. Ohiko hizkuntzatik aldentzen dena.
Hizkuntza liteterarioaren izendapen guztiek bere ukitu bereziak dituzte baina funtsean guztiek gauza bera adierazi nahi dute eta mintzairaren ezaugarri honekin: normatik aldendu den hizkuntza izatea, estilo berezia sortu duena. Ideia hau, hizkuntza araua haustea izango litzateke.
Biek dute komunikazioa helburu, baina hartzailleei eragiten dizkieten efektuak ezberdinak dira. Bata, edonork uler dezakeen hizkuntza mota da, bertzea, aldiz, esanahi desberdin eta kutsu literarioa duen hizkutza mota.
Hizkuntza literarioaren eta arruntaren arteko muga ezartzea ez da beti erraza. Dudarik ez dago erabiltzen dituzten hitzak eta joskerak hizkuntza berekoak direla. Baina eleberri, antzerki, ipuin edo hizkuntza poetikoaren edozein lanetan, hizkuntza arruntean adierazitakoak izan arren, literatura lan horiek ukitu literario-poetiko-artistikoa behar dute deskribapen laburretan edo irakurlearen inplikazio subjektiboetan… Askotan, literatura lanek beharrezkoa dute kutsu poetiko bat ematea kontakizuna politagoa eta interesgarriagoa izan dadin.
Bi hizkera motek edertasuna eta adierazkortasuna bilatzen dute. Biek helburu bera dute: komunikatzea. Zer ezberdintasun dago bi hizkeren artean? Batak komunikazio eta adierazpen adiera bakarrekoaren helburua duela, eta bertzeak, komunikazio helburu hutsetatik haratago doan xede estetikoa, artistikoa edota ludikoa du.
Haur literaturan hizkuntza poetikoak garratzia berezia hartzen du, haurra mugitzen den hizkuntza mailekin erlazionatzen delako (eskura dituen ahalmenei lotzen zaielako). Maila horiek kontuan ez badira hartzen, haurraren komunikazioa eten daiteke.
Hizkuntzaren ulermena ziurtatzea funtsezkoa da, baina hizkuntzarekiko sentiberatasuna eta ikaskuntza berriak eskaintzea ere atzendu ezinezkoak dira. Hori, hizkuntzaren ezagutza bultzatuko duten harridura linguistiko atseginak aurkituz eta landuz lortuko da.
Haurrak hizkuntza poetikoa onartzen du eta baloratzen du jokoaren bidez barnera dezakeela sentitzen duelarik. Forma ulertzeak, irudiak eta imajinak sortzea dakarkio haurrari eta horrek, erralitatea interpretatzeko hain beharrezkoa den fantasia areagotzen du.
Haur literaturaren bertze helburu onargarrietako bat hizkuntza heldutasuna lortzea da. Formula lexiko aberasgarriak ezagutu eta erabili behar ditu eta horretaz gain, hiztegi pasiboa aktibo bihurtzen saiatu behar da.
Hizkuntza literarioak sortzen duen harridurak hausnarketa edo gogoeta metalinguistikoak eragiten ditu. Hizkuntzarekin jolas egiteak hizkuntzak dituen ahalbideez ohartarazten digu.
Haur literaturaren zenbait hizkuntza baliabide: 1. Haur hizkera. Haur txikiei hitz egitean, helduek erabiltzen duten hizkuntza berezia da. Ezaugarri orokorrak:
- Fonetikoki haur hizkera ebakera edo ahoskera zuzen eta garbikoa izaten da. Batez ere kontsonanteak dira aldatzen direnak (itsusi→ itxutxi).
- Morfosintaktikoki helduei zuzentzen zaizkienak baina sinpleagoak izaten dira esaldiak.
- Lexiko edo hiztegi aldetik, hiztegi berezia erabiltzen da, eguneroko egoera hurbilei loturik. Hitz errepikatuak edo antzekoak diren silabak errepikatzen direnean.
- Pragmatikoki, helduak bere hizkuntza maila, haurraren hizkuntza gaitasunera egokitzen du.
2. Errepikapen indargarriak 3.Errepikapen onomatopeikoak: onomatopeia soinu baten imitazio linguistikoa da, beraz, hizkuntzari lotuta daude. Hizkuntza batetik bestera soinuak imitatzeko erak aldatzen dira (guau- guau / zaunk- zaunk).
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer da haur literatura?
Cerveraren definizioaren arabera, haurrei zuzentzen zaien edozein lan artistiko eta sortzailea da. Bortolussik gazteak ere sartzen ditu, eta haur literatura hitzez egindako sortze lan artistikoa dela dio.
Zer bereizten du hizkuntza literarioak arrunt hizkuntzatik?
Hizkuntza arruntak argitasuna, zehaztasuna eta adiera bakarra bilatzen ditu. Hizkuntza literarioak, berriz, anbiguetatea eta esanahi anitza bilatzen ditu, eta ohiko hizkuntzatik aldentzen da.
Zein eragin du irakurketak haurraren bilakaeran?
Juan Carlos Alonsoren sailkapenaren arabera, irakurketak eragin psikologikoa, intelektuala, afektiboa, soziala, linguistikoa, pertzeptiboa, estetikoa eta etikoa du haurrarengan. Gainera, gozamena, poza eta plazerra ematen ditu.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.