XVIII. mendeko euskal literatura eta Ilustrazioa: Etxeberri Sarakoa, Larramendi, Kardaberaz eta Mendiburu
Resumen
Testuak XVIII. mendeko euskal literaturaren testuinguru historikoa azaltzen du: Frantziako Iraultza, Ilustrazioa eta Konbentzio Gerra, eta euskal literaturak zein gai landu zituen garai hartan. Gainera, Etxeberri Sarakoa, Larramendi, Kardaberaz, Mendiburu eta beste idazle batzuen bizitza eta lanak aurkezten ditu, hala nola euskararen defentsa, gramatika eta hiztegiak, eta sermoi eta otoitz-liburuak.
Puntos clave
- Frantziako Iraultza (1789) eta Ilustrazioa Iparraldeko gizartean eta kulturan eragin handia izan zuten, baina euskal literaturan eragina marjinala izan zen.
- Garai horretako literatura gehienbat erlijiosoa zen; idazle gehienak elizgizonak ziren.
- Joanes Etxeberri Sarakoak euskara irakaskuntzan sartzea eta hizkuntza kultua bihurtzea nahi zuen; bere lanen artean Euskara-latina-frantsesa-gaztelania hiztegia dago.
- Manuel Larramendik euskararen lehen gramatika (El imposible vencido, 1729) eta Diccionario Trilingüe (1745) idatzi zituen, eta gipuzkera literarioa sortu eta zabaldu zuen.
- Agustin Kardaberazek euskara irakastea eta idaztea erregelatu nahi izan zuen Euskararen berri onak (1761) liburuan.
- Sebastian Mendiburuk Jesusen Bihotzaren debozioa hedatu zuen, eta Frantzisko Xabier Munibe Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortu zuen.
XVIII. mendeko testuinguru historikoa eta kulturala
Zer gertatu zen garai honetako lan askorekin? Orduko agintariek ez zituzten lanak aintzat hartu eta denbora askoan ahaztuta eta baztertuta geratu ziren; zuzenki, ez ziren argitaratu (gordeta zeuden argitaratu gabe).
Zein testuinguru historikotan edo gertakari historikoren inguruan kokatzen dira garai honetako Iparraldeko idazleak? Zein da gertakari horien eragina euskal gizartean? Frantziako Iraultzan aurkitzen gara, 1789. urtean. Iparraldeko gizarteak astindu galanta izango du:
- Batetik, gerrak eta liskarrak sortuko dira.
- Bestetik, foruen deuseztatzea gertatuko da.
- Azkenik, estatu frantses berriaren antolamendu bateratua ezarriko zaie hiru probintziei.
Kultura arloan zein garai historikotan gaude? Zein ezaugarri ditu? Ilustrazioan aurkitzen gara, jakin-min orokorraren eta Entziklopediaren sasoian zehazki. Garai honetan, arrazoiaren nagusitasuna aldarrikatzen da, gizabanakoaren balioa azpimarratzen da eta zientziaren zein teknikaren ahalmenean sinesten da.
Gertakari historikoek edota mugimendu kulturalek ba al dute eraginik euskal literaturan? Zergatik? Ez; kontua da oso gauza marjinalak egongo direla euskaraz, eta gainera elizgizonek —hau da, idazle gehienek— ez dute interesik Ilustrazioari edo Frantziako Iraultzaari buruz hitz egiteko; gai erlijiosoak bakarrik jorratuko dira.
Zer motatako literatura egin zen garai honetan? Zeintzuk dira gaiak? Argitaratzen ziren obrak ortodoxia erlijiosoaren betiko ildotik ari dira. Baina, honetaz gain, Ilustrazioan filosofiari buruz idatzi zen, panfletoak argitaratu zituzten eta poesia ere egiten zen, gehienbat Ternuari buruzkoa.
Zein egoera egon zen mendearen amaieran? Zein ondorio izan zituen Euskal Herrian? Konbentzio Gerra gertatu zen (1793-1795) inguruan. Hego Euskal Herriko zenbait eskualdetako biztanleek asko sufritu zuten frantses armadaren inbasioarekin: beren etxeetatik egotzi (kanporatu) eta urrutira deportatuak izan ziren, esaterako.
Joanes Etxeberri Sarakoa (1668-1749)
Non eta zer ikasi zuen? Eta non aritu zen mediku? Jesuitetan ikasi ondoren, medikuntza ikasketak egin zituen Frantziako unibertsitatean. Hasieran Saran ekin zion sendagile lanari, baina geroago Hego Euskal Herrira etorri zen: Nafarroako Beran, eta Gipuzkoako Hondarribian eta Azkoitian aritu zen.
Zeintzuk dira Etxeberri Sarakoaren lau lanak? Noizkoak dira? Lapurdi-urdiri gomendiozko karta, edo gutuna: zein helbururekin idatzi zuen? 1718. urtekoa da. Ordurako gauzatuak zituen liburuak argitaratu ahal izateko, laguntza eskatu zion Lapurdiko Biltzarrari, baina ez zituen plazaratu. Honen helburua euskara irakaskuntzan sartzea zen (jende guztiak ikas zezan). Axular miresten zuen eta hurrengo belaunaldiak Axular bezalakoak izatea nahi zuen. Euskara goratzen zuen eta hizkuntza kultu bihurtu nahi zuen. (Lau-urdi = Lapurdi).
Laburdiri eskuaren hatsapenak liburuan zer kontatzen da? Zein hizkuntzatan idatzi zuen lan hau? Zergatik da berezia hizkuntza horretan idatzi izana? Euskararen jatorriaz hitz egiten da, apologiaz zehazki (hizkuntzaren alde onak goraipatzen ditu). Liburu hau Babelgo dorrean oinarritzen da euskara Jainkoak sortua dela esateko.
Euskual-herriari eta eskualdun guztiei eskuarazko hatsapenak latin ikhasteko liburuaren helburua zein da? Garai honetan kultur hizkuntza latina zen eta latina ikasteko gaztelaniaz edo frantsesez baliatu behar zen; horregatik, euskararen bitartez latina ikastea ahalbidetu nahi zuen.
Euskara-latina-frantsesa-gaztelania hiztegia / Hiztegi laukoitza lanari buruz zer dakigu? Liburu hau galdu egin zen, eta badirudi Larramendik erabili eta ezagutu zuela. Liburua euskaraz, latinez eta gaztelaniaz atondua dago.
Manuel Larramendi (1690-1766)
Non egin zituen ikasketak? Eta non eta zertan lan? Andoaindarra zen eta Jesusen Konpainian egin zituen ikasketak. Palentzia, Salamanca eta Valladoliden goi-mailako hizlari eta irakasle izan zen (1720-1730). Honetaz gain, Karlos II.a erregearen alargunaren aitorle gisa aritu zen Baionan hiru urtez, eta azkenik Gipuzkoan zehar sermoigintzan, aholkulari bezala edo arazoak konpondu nahian ibili zen.
Zeintzuk dira bere lanen gaiak? Euskal Herria eta Gipuzkoa izan ziren arlorik jorratuenak, baina honetaz gain, hizkuntzaz aritzen da (euskararen azterketa eta defentsa); lan historiko, politiko eta autobiografikoak ere egin zituen.
Zeintzuk dira bere hiru lanik esanguratsuenak? Noizkoak dira? Zein hizkuntzatan idatzi zituen? Zergatik hizkuntza horretan?
- De la antigüedad y universalidad del Bascuence en España (1728): Gure hizkuntzaren aurka zabaltzen ari ziren iritzi eta erasoei aurre egiten dien liburua da. Oinarri filologiko eta historiko klasikoa du. Tubalismoan sinesten du: euskara Jainkoak sortua dela dio eta, orain Euskal Herriko mugetan egon arren, garai batean Iberiar penintsula osoan hedatu zela dio.
- El imposible vencido. Arte de la Lengua Bascongada (1729): Euskararen lehen gramatika liburua da. Garai hartako jakintsu gehienen ustez, euskara ezin zen egokitu gramatika baten arau eta legeetara, eta Larramendik hau posible zela frogatu zuen. Liburu honen hitzaurrean apologia luze bat dakar.
- Diccionario Trilingüe del Castellano, Bascuence y Latín (1745): Larramendiren lanik lodiena izan zen eta bi tomotan argitaratu zen. Euskararen beste apologia luze bat dakar hitzaurrean; hiztegian bertan, gaztelaniazko hitza dator lehenik, euskal ordaina ondoren, eta latinezkoa azkenik. Hitz egokirik aurkitzen ez duenean, neologismoak asmatzen ditu eta noizbehinka etimologia bitxiak tartekatzen ditu.
Beste lan batzuk: Corografía (Gipuzkoari buruzko liburua, euskara eta gaztelania tartekatuz) eta San Agustinen ohorez egindako sermoia. Ez zituen lanak euskaraz idazten, kanpoko pertsonek ulertzeko egiten baitzuen.
Zer esan dezakegu Larramendiren eraginaz? Nabarmenki bere ordenakide batzuei eragin arren, Iparralderaino ere iritsi zen bere itzala. Honetaz gain, gipuzkera literarioa sortu eta zabaldu zuen.
Agustin Kardaberaz (1703-1770)
Non ikasi zuen? Eta zertan egin zuen lan? Non? Hernaniarra zen. Jesuitetan ikasi ondoren, Bilbo, Oñati eta Loiolako egoitzetan irakaskuntzan jardun zuen, baina batez ere herririk herri sermoigintzan. Honetaz gain, Gipuzkoako eta Bizkaiko toki gehienetatik igaro zen misiolari gisa.
Non hil zen? Zergatik han? Italian hil zen, Boloniatik gertu. Hau 1767. urtean gertatu zen, Espainiako Karlos III.ak jesuitak erreinutik bota zituelako.
Zein gairi buruz idatzi zuen batez ere? Zein euskalkitan? Lan gehienek misiolaritzarekin zuten zerikusia. Gipuzkeraz idazten zuen, baina baita bizkaieraz ere noizbehinka.
Noizkoa da Euskararen berri onak liburua? Zer kontatzen da bertan? 1761. urtekoa da. Liburu honetan, apaizei eta eskoletako maisuei euskaraz ondo irakurri, idatzi eta hitz egiteko erregelak proposatu zizkien. Euskararen inguruko pasadizo asko kontatzen dira bertan.
XVIII. mendeko antzerkigintza
Tradizio bera al dute Iparraldeko eta Hegoaldeko antzerkigintzak? Zertan bereizten dira? Hegoaldera geroago eta motelago heldu zen. Adibidez, Iparraldean bereziak ziren pastoralak, maskaradak eta astolasterrak.
Sebastian Mendiburu (1709-1782)
Nongoa zen? Non aritu zen lanean? Zertan? Oiartzuarra zen, eta Nafarroan zein Gipuzkoan aritu zen sermoigintzan.
Zergatik atzerriratu zuten Italiara? Bera ere jesuita zelako. XVIII. mendean Nafarroan euskara erabiltzen zen eremua egungoa baino askoz ere zabalagoa zen.
Zein zen bere helburu nagusia? Zer egin zuen horretarako? Jesusen Bihotzarekiko zaletasuna hedatzea; horretarako, herri askotan kofradia bereziak eratu zituen. Gainera, bere liburuetan debozio horren xehetasunak garatu zituen.
Zein lan argitaratu zituen? Noizkoak dira? Zer da Jesusen Bihotzaren debozioa liburua? 1747. urtekoa da eta Larramendiren hitzaurre gogoangarri bat darama. Liburu honek hedadura eta hizkuntza berezia du: gipuzkera (Larramendiren isla), baina sermoiak goi-nafarreraz daude.
Zer esan daiteke Jesusen amore-nekei dagozten zenbait otoitz-gai liburuaz? 1759-1760 urte bitartekoa da. Mendibururen lanik potoloena da eta bi edizio kaleratu ziren: bata hamaika liburuki txikitan eta bestea hiru liburuki handiagotan.
Zer kontatzen da Euskaldun onaren biziera liburuan? 1762. urteko liburua da eta otoitz-bidea dugu: meza entzuteko modua, errosarioa nola errezatu, santuen bederatziurrenak... Liburu erlijiosoez gain, kritika gogorrak plazaratu zituen, esaterako zezenketen edo euskal dantzen kontra.
Frantzisko Xabier Munibe (1729-1785)
Nor zen Munibe? Zein zen bere lanbidea? Munibe Peñafloridako kondea zen, Azkoitiko Zalduntxo ilustratuen burua, eta Bergarako Mintegia sortu zuen. Hizkuntza asko zekizkien eta noizean behin euskaraz idazten zuen. El borracho burlado (1764) idatzi zuen, opera elebidun antzeztua. Bergaran antolatzen zituen solasaldiek arrakasta handia izan zuten eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartea (RSBAP) sortu zuen. Mogel eta Eluyar anaiak ere inguruan ibili ziren, "Hirurak bat" ikurrarekin (Bizkaia, Araba, Gipuzkoa). Jende ilustratuarentzat hizkuntza nagusia gaztelania zen; euskara bigarren mailan geratu zen, Euskal Herria atzeratua zegoela uste baitzuten.
Pedro Ignazio Barrutia (1682-1759)
Nongoa zen idazle hau? Zein zen bere lanbidea? Arabako Aramaion jaio zen, baina Arrasaten bizi izan zen. Eskribaua izan zen 1711tik 1752ra bitartean.
Nola deitzen da idazle honen lana? Zein da gaia? Zein hizkuntzatan dago idatzia? Bere lana Acto para Nochebuena deitzen da; antzerki-lan eskuizkribua izan zen, baina 1897ra arte ahaztua egon zen. Gaia Gabonetako misterioa da (Jesusen jaiotza), baina Belen aipatzeaz gain, Arrasateri ere erreferentzia egiten dio. Lan honetan "Grazioso" deituriko pertsonaiak egiten du lotura hori. Kantak eta behe-mailako ekintzak zein pertsonaiak euskaraz agertzen dira; goi-mailako ekintzak, pertsonaiak eta narrazioa, berriz, gaztelaniaz.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zein izan zen Manuel Larramendiren lan garrantzitsuena?
Testuaren arabera, bere lanik lodiena Diccionario Trilingüe del Castellano, Bascuence y Latín (1745) izan zen, bi tomotan argitaratua. Euskararen lehen gramatika El imposible vencido (1729) izan zen.
Zergatik idatzi zituen Larramendik bere lanak gaztelaniaz?
Testuak dioenez, bere lanak kanpoko pertsonek ulertzeko egin zituen, eta gehienak gaztelaniaz edo latinez idatzi zituen. Ez zituen lanak euskaraz idazten.
Noiz eta non hil zen Agustin Kardaberaz?
Italian hil zen, Boloniatik gertu, 1767. urtean. Espainiako Karlos III.ak jesuitak erreinutik bota zituelako gertatu zen.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.