Konparazio perpausak: berdintasuna eta desberdintasuna
Resumen
Testu honek konparazio perpausak aztertzen ditu euskaraz, berdintasunezko eta desberdintasunezko egiturak bereiziz. Bezain, beste/adina, baino eta gehiago/gutxiago egiturak azaltzen dira, adibideekin. Ikasleak egitura bakoitza nola eraiki eta noiz erabili ikasiko du, baita menpeko aditza nola ezabatzen den ere.
Puntos clave
- Berdintasunezko konparazioetan -N BEZAIN eta -N BESTE (ADINA) egiturak erabiltzen dira.
- -N BEZAIN nolakotasunezko konparazioetarako erabiltzen da, adjektiboekin eta adberbioekin.
- -N BESTE/ADINA zenbatasunezko konparazioetarako erabiltzen da; beste ondoren hitza mugagabean jartzen da.
- Desberdintasunezko konparazioetan -N BAINO ... -AGO (nolakotasuna) eta -N BAINO GEHIAGO/GUTXIAGO (zenbatasuna) erabiltzen dira.
- Zenbat eta ...-ago, orduan eta ...-ago egiturak bi osagairen arteko elkarrekiko eragina adierazten du.
- Gero eta egitura ez da konparaziorako erabiltzen, denboran zehar aldaketa adierazteko baizik.
KONPARAKETAK. Konparaziozko perpausak, konparazioak egiteko erabiltzen dira.
Berdintasuna
Berdintasunezko konparazioetan bi egitura hauek erabiltzen dira: -N BEZAIN eta -N BESTE (ADINA)
-N BEZAIN
Berdinak diren osagaien arteko nolakotasunezko konparazioak egiteko erabiltzen da egitura hau. Eskema: A + B + (-N) BEZAIN + ...
Egitura hau adjektibo zein adberbioekin erabil daiteke. Adibideak: Miren ez da dirudien bezain gogorra (adjektiboarekin). Ez da espero nuen bezain ondo geratu (adberbioarekin). Maiz, menpeko perpauseko aditza ezabatzen da, forma laburtuak sortuz. Adibidez: Ni ez naiz zu bezain altua. Zenbaitetan, bezain bi adjektiboren arteko konparazioa egiteko erabiltzen da. Adibidez: Bere begiak bizi bezain alaiak ziren = Bere begiak biziak bezain alaiak ziren (Lehen adjektiboa mugagabean zein mugatuan joan daiteke)
-N BESTE/ADINA
Berdinak diren bi osagairen arteko zenbatasunezko konparazioak egiteko erabiltzen da egitura hau. Eskema: A + B + (-N) BESTE + ... Beste-ren atzetik dagoen hitza mugagabean jartzen da. Bestalde, Beste-ren ordez, ADINA ere erabiltzen da. Adibideak:
- Behar duzun beste har dezakezu.
- Ez da nik espero nuen adina jende etorri.
Sarritan, menpeko perpauseko aditza ezabatzen da, forma laburtuak sortuz. Adibidez: Nik ez dut zuk beste diru irabazten. Izen neurgaitzen kasuan, beste hitzak "-ko" atzizkia hartzen du, besteko emanez. Adibidez: Guk zuk besteko interesa daukagu horretan. Besteko-ren ordez adinako ere erabil daiteke. Adibidez: Ezin esan adinako beldurra pasa dut autoan. Egitura honetan besteko-ren atzean dagoen izen-sintagma mugatuan deklinatzen da baiezkoetan.
Desberdintasuna
Desberdintasunezko konparazioetan bi egitura hauek erabiltzen dira: -N BAINO ... -AGO eta -N BAINO GEHIAGO/GUTXIAGO.
-N BAINO ... -AGO
Egitura hau nolakotasunezko konparazioak adierazteko erabiltzen da. Eskema: A + B + (-N) BAINO ... -AGO
Adjektibo eta adberbioekin erabil daiteke. Adibidez: Uste genuen baino luzeagoak dira (adjektiboarekin). Nire ustez, zegoen baino txartoago utzi dute (adberbioarekin). Sarritan, menpeko perpauseko aditza ezabatzen da, forma laburtuak sortuz: Ni zu baino altuagoa naiz. Konparatzen ari garen osagai bien arteko aldea azpimarratu nahi denean, askoz (ere) esapidea tartekatzen da. Adibidez: Gaur atzo baino askoz (ere) nekatuago nago. Batzuetan, konparazioaren osagaiak galdetzaile batek ordezkaturik agertzen dira. Zein eta nor galdetzaileak erabiltzen dira, eta deklinatuta ager daitezke. Adibidez: Alaba bi zeuzkan, zein baino zein politago.
-N BAINO GEHIAGO / GUTXIAGO
Egitura hau zenbatasunezko konparazioak egiteko erabiltzen da. Eskema: A + B + (-N) BAINO GEHIAGO/GUTXIAGO. Adibidez: Uste genuen baino jende gutxiago etorri da. Maiz, menpeko perpauseko aditza ezabatu egiten da, forma laburtuak sortuz: Gaur atzo baino jende gutxiago etorri da. Zenbaitetan, egitura hau deklinatzen da. Halakoetan, kasu-markak gehiago eta gutxiago zenbatzaileen atzean jartzen dira eta mugagabean. Adibidez: Espero nuen baino jende gutxiagok deitu du. Bestalde, konparatzen ari garen osagai bien arteko aldea azpimarratu nahi denean, askoz (ere) esapidea tartekatzen da. Adibidez: Horrek nik baino askoz (ere) diru gehiago irabazten du.
Zenbat eta ...-ago, orduan eta ... -ago
Egitura hau elkarrekin erlazionaturik dauden osagai biren arteko konparazioak egiteko erabiltzen da; lehen osagaiak bigarrenean eragiten duenean. Adibidez: Zenbat eta gehiago ikasi, orduan eta gutxiago dakit. Lehen osagaiko aditz laguntzailea agertzen denean, honek "-n" edo "bait-" menperagailuak hartzen ditu. Adibidez: Zenbat eta zaharragoa den, orduan eta okerrago portatzen da. Egitura honen ordez, beste aldaera batzuk erabiltzen dira. Adibidez: Zenbat eta gutxiago esan, hainbat eta arazo gutxiago.
Ez nahastu gero eta egiturarekin; gero eta ezaugarri bakar bat denboran zehar aldatzen dela adierazteko erabiltzen da, baina ez bi osagairen artean konparaziorik egiteko. Adibideak:
- Gero eta beranduago etortzen zara.
- Gero eta lan gehiago eginarazten digute.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer da -N BEZAIN egitura?
Berdinak diren osagaien arteko nolakotasunezko konparazioak egiteko erabiltzen da, adjektiboekin eta adberbioekin. Adibidez: Miren ez da dirudien bezain gogorra.
Noiz erabiltzen da BAINO ... -AGO egitura?
Nolakotasunezko konparazioak adierazteko erabiltzen da, desberdintasuna azpimarratuz. Adibidez: Ni zu baino altuagoa naiz.
Zein da zenbat eta ...-ago egituraren erabilera?
Elkarrekin erlazionaturik dauden bi osagairen arteko konparazioa egiteko, lehen osagaiak bigarrenean eragiten duenean. Adibidez: Zenbat eta gehiago ikasi, orduan eta gutxiago dakit.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.