Hezur-sistemaren ezaugarriak eta funtzioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,61 KB

Hezurrak: definizioa

Hezurrak organo garrantzitsuak babesten dituzten elementu gogor eta iraunkorrak dira, gorputzari sendotasuna ematen diotenak.

Funtzio nagusiak

  • Sostengua: Gihar eta ehun bigunentzat euskarria.
  • Babesa: Barne-organoak babestea.
  • Mugimendua: Hezurretan txertatzen diren giharrei esker.
  • Mineralen homeostasia: Mineralak (kaltzioa eta fosforoa) bildu, giharra uzkurtzeko eta beste funtzio batzuetarako.
  • Odol-zelulen ekoizpena: Odol-zelula gorriak ekoiztea.
  • Gantz-erreserben biltegia: Muin horia energia-erreserba garrantzitsua da.

Hezur-ehun motak

  • Kortikala: Hezurraren kanpoko zatia; sendotasuna eta gogortasuna ematen ditu. Erdialdeko barrunbean hezur-muin horia du.
  • Hanpatua (trabekularra): Elkargurutzatzen diren lamina ezberdinez osatua. Indarraren angeluen arabera eratzen da, gogortasun handiena lortzeko gutxieneko pisuarekin. Hezur-muin gorria du.

Ezaugarri fisikoak

  • Zailtasuna: Hezurrak ez hausteko jartzen duen erresistentzia.
  • Gogortasuna: Hezur-ehunaren dentsitate eta trinkotasunari esker.
  • Malgutasuna: Presio bat jasaten duenean deformatuz aurre egitea.
  • Elastizitatea: Indar bat eragin eta gero lehenengo itxurara itzultzeko gaitasuna.

Hezur motak

  • Luzeak: Euskarri eta mugimendu funtzioa dute. Hiru zati dituzte: epifisia (artikulazio-atala), diafisia (zilindro hutsa) eta metafisia (hazkunde-kartilagoa).
  • Laburrak: Igarotze-zonaldeak, ehun hanpatuz eta kortikalaz osatuak.
  • Zapalak: Egitura eta organo garrantzitsuei babesa ematen diete.
  • Irregularrak: Forma konplexukoak.

Periostioa

Hezur guztiak periostio izeneko ehun konjuntibo batez inguratuta daude. Oso baskularizatuta dago, hezurra elikatzen du eta lodieraren hazkundea ahalbidetzen du.

Osteoporosia

Hezur-dentsitatearen galera progresiboa da. Hezur-ehuna mehetu egiten da, hausturak izateko erraztasuna sortuz. Prebentziorako, kirola eta bitamina osagarriak gomendatzen dira.

Eskeletoa

  • Axiala: Gorputzaren erdiko lerroan dago, babes-funtzioa betez.
  • Apendikularra: Euste- eta mugimendu-funtzioak ditu; gerri eskapularra, pelbisa eta gorputz-adarrak barne hartzen ditu.

Entradas relacionadas: