Harkaitzetako Ama Birjina: Leonardo da Vinciren lanaren laburpena eta azterketa

Arte y HumanidadesActualizado el 5,52 KB

Resumen

Dokumentuak Leonardo da Vinciren Harkaitzetako Ama Birjina margolanaren bi bertsioak aztertzen ditu: Louvre museokoa eta National Galleryko. Lanaren jatorria, materiala eta teknika, gaia, konposizioa, argi-itzalak, koloreak eta perspektiba azaltzen ditu. Halaber, koadroaren funtzioa, sinbologia eta paisaiari buruzko interpretazioak jorratzen ditu.

Puntos clave

  • Bi bertsio daude: Louvren (zaharrena) eta Londresko National Galleryn.
  • Milango San Frantzisko elizako Sortzez Garbiaren Kofradiak enkargatu zuen.
  • Ohola (intxaurrondo-ohola) euskarria da eta olioa eta tenplea teknikak dira.
  • Gaia apokrifoa da: Kristo umea eta San Joan Bataiatzailea kobazulo batean elkartzen dira.
  • Konposizio piramidala osatzen dute gizairudiek; Ama Birjina piramidearen ardatza da.
  • Sfumatoa eta aire-perspektiba erabiltzen dira argi-itzal eta sakonera lortzeko.
  • Louvreko bertsioan San Joan seinalatzen du; National Galleryko bertsioan ez.

Ponte a prueba

Bi bertsioen hurbilketa historikoa

Harkaitzetako Ama Birjina izeneko margolan honen bi bertsio daude: bata Parisko Louvre museoan dago, eta bestea Londresko National Galleryn. Zaharrena Louvrekoa da. Milango San Frantzisko elizan egoitza zuen Sortzez Garbiaren Kofradiak erretaula bat egiteko enkargua egin zion Leonardori. Milango Ludoviko Sforzak erosi eta kanpoko agintari bati eman zion; azkenik, Frantziako Luis XII.aren eskuetara pasa zen. Leonardo koadro honekin hasi zenean, Milango Sforza familiaren zerbitzuan zegoen, 30 urte inguru zituela. Aurretik Florentzian aritua zen. Gizon polifazetikoa, Errenazimentuko prototipoa, jakintsua: ingeniaria, arkitektoa, eskultorea... Bera, denen gainetik, pintoretzat zuen bere burua. Epealdi honetan, Milanen, Ludovicoren maitalearen erretratu ospetsua eta Azken Afaria margotu zituen.

Materiala eta teknika

Bi bertsioetan, ohola (intxaurrondo-ohola) erabili zen euskarri gisa, eta olioa eta tenplea teknikatzat. Olioaren bitartez, argitasun-efektu aberatsak lortu ahal ziren, ñabardura eta lausodura ugari sortuz.

Gaia

Gaia apokrifoa da. Egiptorako bidean, Kristo umea zelarik, kobazulo batean, adin bereko San Joan Bataiatzaileak, bere lehengusuak, bisita egin omen zion. Bisita horren lekuko Ama Birjina eta aingeru bat dira; ikerlari batzuen ustez, Uriel aingerua da.

Konposizioa

Gizairudiek, aurreko planora ekarrita, lauen artean, konposizio piramidala eratzen dute. Begirada eta keinuen bidez, haien arteko elkarlotura espirituala adierazten da, modu bizi eta miresgarrian. Naturaltasuna eta bizitasuna, mugimendu xume eta neurtuen bidez lortzen dira. Eskema geometrikoaren zurruntasuna baliabide horiei guztiei esker gainditzen da.

Ama Birjina idealizatua dago, makurtuta edo belaunikatuta. Piramidearen ardatza Ama Birjina da, eta haren garrantzia azpimarratzeko, haren atzean harkaitzik sendoena dago. Bere eskuineko eskua, edertasun handiz adierazia, bere semearen, Kristo umearen, buruaren gainetik jartzen du, babes-keinu bat eginez, haragizko errezel baten antzera. Bestalde, buruaren makurduraz eta ezkerreko eskuaz, Ama Birjinak San Joan umeari babesa eskaintzen dio.

San Joan Kristo gurtzen ari da, eta honek bedeinkapena ematen dio. Aingerua ikuslearen eremura begira dagoela ematen du. Louvreko bertsioan, eskuineko eskuarekin San Joan seinalatzen du. National Galleryko bertsioan, berriz, ez du keinu hori egiten.

Kristo umea lehenengo planora ekarrita dago, eta argitasun handiz indartuta; eta honen atzean, urruntasunean, harkaitzik sendoena dago, paraje ilunean kokatua. Hala ere, oso konposizio orekatua, konpentsatua eta neurtua da.

Argitasun eta iluntasunarekin jolasten du, ikuslearen atentzioa bideratzeko. Gune garrantzitsuenak argiztatu egiten dira, sfumatoaren teknika erabiliz, eta haien gainean ikuslearen atentzioa erakartzen da. Plano argiztatuak eta plano ilunduak txandakatu egiten dira, perspektiba eta sakoneraren adierazpena indartzeko. Lehen-leheneko planoan dagoena ilun agertzen da, amildegi baten muturrean balego bezala. Gero, gizairudiez osatutako eszena nagusian, zatirik adierazkorrenek argitasun berezia hartzen dute: aurpegiek, eskuek... Azken planoan, hondoan, uraren presentzia igar daiteke; lanbro artean, aire-perspektibaren efektuak nabariak dira, non koloreak eta formak desegiten diren. Teknika hau, geroagoko pintore askok erabiliko zuten maisutasun handiz, hala nola, Rafael eta Velazquezek.

Marrazketa

Florentziako eskolari jarraituz, Leonardo maisu paregabea dugu marrazketan.

Perspektiba

Leonardok, Brunelleschik, Albertik eta beste artista batzuek garatutako perspektiba hobetu egin zuen, aire-perspektibarekin. Koloreak degradatu egiten dira, eta urruneko formak urtzen joaten dira giro lanbrotsu batean.

Argia, modelatua eta sfumatoa

Formak eta bolumenak sfumatoarekin landu dira, argiaren ñabardurak nabarmenduz, gehienbat gizairudien haragian eta hondoko paisaian. Formak emeki modelatuta daude.

Koloreak

Leonardok koloreei arreta berezia eskaini zien; edertasuna, harmoniak eta kontrasteak bilatu zituen, koloreak aberastuz. Kasu honetan, Ama Birjinak daraman mantu urdina azpiko horiarekin kontrastaturik ageri da. Aingeruaren soineko gorria eta mantu berdea ere nabarmentzen dira. Louvreko bertsioan, ñabardura beroak nagusitzen dira. National Galleryko bertsioan, harmonia hotzagoak lantzen dira; urdinxkak, ñabardura okre eta gorrixkekin lehiatzen dira.

Funtzioa, esanahia, sinbologia eta balioespena

Badirudi erretaula baten erdiko zatia betetzeko egin zela; “koadro-estalkia” deiturikoa zela, Sortzez Garbiaren estatua gordeko zuena.

Paisaia irreal eta oniriko horri buruz asko espekulatu da. Leonardo landareak egiteko naturan inspiratu zen, eta marrazketa botaniko ugari egin zituen. Hala ere, bere koadroetako paisaiak irrealak, onirikoak, irudimenezkoak, misteriotsuak eta anbiguoak dira. Horrek interpretazio freudianoak eta psikoanalitikoak egiteko aitzakia eman du. Uraren presentzia Ama Birjinaren gardentasunarekin lotzen da, Ama Birjinari dagokion dohainarekin, hain zuzen. Mendiak, harkaitzak eta kobazuloak enkargu-egilearen asmoetan omen zeuden. San Joan Bataiatzailea frantziskotarren babeslea zen.

Leonardok egiten zituen artelan bikain hauen oinarrian, naturaren behaketa sakona eta buru-lan handia zeuden. Leonardok, gainera, pinturaren gorentasuna aldarrikatu zuen, arte intelektuala zela frogatzeko. “La pittura e una cosa mentale” esan zuen berak.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein dira Harkaitzetako Ama Birjinaren bi bertsioak?

Bata Parisko Louvre museoan dago eta zaharrena da; bestea Londresko National Galleryn dago.

Zein teknika erabili zuen Leonardok lan honetan?

Euskarri gisa ohola erabili zen eta teknika nagusiak olioa eta tenplea izan ziren. Olioak argitasun-efektu aberatsak lortzeko aukera eman zuen.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein museotan dago lanaren bertsio zaharrena?
2. Nork enkargatu zion lana Leonardori?
3. Zein da gaiaren izaera?
4. Zein forma geometrikoa osatzen dute gizairudiek konposizioan?
5. Zein teknika erabili zen argi-itzal leunak lortzeko?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.