Gurutzetik Eraistea: Roger Van Der Weyden-en Obra Ezaguna
Gurutzetik Eraistea
Izenburua: Gurutzetik eraistea.
Egilea: Roger Van Der Weyden.
Kronologia: 1435.
Teknika: Oholgaineko olio pintura.
Estiloa: Flandriako gotikoa.
Gaia: Biblikoa. Gorpua gurutzetik eraitsi zutenekoa irudikatzen duen eszena. Pasioari buruzko pasarte baten irudikapena eta Lovainako Balezatriaren Kofradiaren kaperarako eskatutako triptikoa. Jesus Golgota mendiaren gurutzil kat u zuten ekoa.
Kokapena: Pradoko Museoa, Madril.
Deskribapen formala
Egurrezko erretaula gainean egindako koadroa dirudi. Artistak trazu irmoz margotu ditu figurak. Urre koloreko atzealde baten gainean, bolumena nabarmentzeaz gain, hirudimentsioko sentsazioa lortzen du. Egileak arreta jartzen du pertsonaietan, eszenaren dramatismoan. Diagonalen jokoa oso ondo eginda dago. Jesukristoren gorputzaren tratamendu naturalistak abilezia handia erakusten du. Andra Maria, kontortegaldua, semea bezala, dramatismoa areagotzen du.
Giralda Dorrea
Giralda 1928an Espainiako Ondare Nazional izendatu zuten, eta 1987an Gizateriaren Ondare. Bi estilo ezberdinen fusioa da:
- Azpiko bi herenak hiriko meskita zaharraren minaretea dira, XII. mendekoa eta musulmanek eraikia.
- Goiko herenak kristau garaian gehitutako zatia dira, ezkilak (kanpai dorrea) zintzilikatzeko. Errenazimendu estiloa, XVI. mendekoa.
Historia
- Eraikitze garaian, Sevillako Meskitaren minaretea izandakoa da. Baina meskita XV. mendean bota zenean, katedral gotikoa berreraikitzeko minaretea zutik mantentzea erabaki zen.
- Guztira 97,5 metro garai da eta amaitzean mundu osoko eraikin garaienetakoa izan zen.
- Gailurrean Giraldillo izeneko eskultura dago, haize-orratza egiten duena.
Ezaugarriak
Oin plano karratua du, alde bakoitzak 13,6 m, eta 97,5 metro garai da. Material nagusia adreilua da, material pobrea, merkea eta arina. Horregatik gehienbat azken solairuetan dekorazio ugaria du.
Dekorazio elementuak agertzen direnean, esan behar da aurreko garaiekin alboratuta dekorazio gutxiagoko eraikuntza dela (almohade garaiaren ezaugarri gisa).
- Horrela dekorazio elementu nagusiak, sebka itxurako erronbo sareak dira.
- Bertako bao ekiek zazpi solairu desberdin dituzte. Goiko bi bao txikiak salbu, beste guztiek balkoi bat dute, geroago gehitu zitzaiona. Baina hauetako arku motak ez dira beti berdinak.
Banaketa
- Lehengo pisuan arku bat azaltzen da, baina gainean alfiz baten barruan dagoen arku polilobulatu itsua du, dekorazio gabea.
- Bigarren pisukoa dobela gabeko ferra-arkua da, alfiz baten barruan ere bai, baina dekorazio gabekoa.
- Hirugarren eta bosgarren, laugarren eta seigarrenarekin txandakatzen direnak, ferra-arku bikote batekin osatuta daude, dobelarik gabe eta arku polilobulatu itsu bat gainean dutelarik. Hau, alfiz baten barruan sartuta dago, eta enjutetan ataurique dekorazioa azaltzen zaigu, hosto, zurtoin eta landare rin ahasketa.
- Seigarren solairuaren gainean, gainera, igeltsuzko sebka dekorazioa azaltzen zaigu, erronboi itxurakoak. Hauek ere azken lau solairuen bi aldeetan azaltzen dira.
- Azkenik, zazpigarren solairuan arku polilobulatu gurutzatuak azaltzen dira.
Aipatzekoa da barrutik solairu guztietara heltzeko aldapak daudela, hainbat aldditan bertako pertsonek zaldiz igotzeko erabili zituztenak.