Liberalismoaren printzipioak

Arte y Humanidades4,6 KB

XIX eta XX. Mendeetako PINTURA

XIX eta XX. Mendeetako aurrerapen tekniko-zientifikoei eta gizarte-aldaketei esker, aurrerabidean eta eraldatzen etengabe ari den mundu bat agertu zen. Horrek hainbat arte-mugimendu ekarri zitue, gelditu gabe forma estetiko berriak bilatu zituen.

PINTURA XIX.Mendean: ERROMANTIZISMOA/ERREALISMOA

XIX.Mendeko lehen hamarkaden ezaugarria burgesiak bultzatutako bi ideal handiren inguruan ibiltzea izango da:
sentimendu nazionala eta liberalismoaren printzipioak. Ikuspegi berri gori Erromantiszismoaren bidez islatuko da kultur eremuan. 1848ko iraultzaren ondoren, ordea, gizarte-arazo larriez ohartzeak Errealismoa ekarri zuen, eta honek arte mailara jaso zuen herri-klaseen eguneroko bizitza.

ERROMONATIZISMOA

Erromantizismo deritza XIX. Mendearen lehen erdian, burgesiak bultzatuta, Europan gailendu zen mugimendu artistiko eta intelektualari.

  • Libertatea defendatzen du bizitzako, politikako edo arteko alderdi guztietan; horregatik, arau neoklasiko estuen kontra joko du.

  • Indibidualtasuna eta sutsuki eta grinaz islatutako sentimendu pertsonalak baieztatzen dira.

  • Sentimendu nazionalista indartsu goresten da

  • Ihesbideak eta dimentsio ezezagunak bilatzen dira (gauza exotikoen, Erdi Aroko munduaren zaletasuna)

Pintura erromantikoari dagokionez, honako ezaugarri hauek nabarmendu ditzakegu

  • Kolorea marrazkia baino gehiego baloratzea, ertz zehatzegiak lausotzeraino.

  • Konposizio dinamikoak erabiltzea.Oro har, beren patuaren aurrean imintzio eta keinuka ari diren pertsonaiak, edo jarrera heroikoa agertzen dutenek, azaltzen dira.

  • Paisajearen gurtza. Ekintzak, gaueko paisajeak eta gisa horretako motiboak lantzen dira, izadiarekiko enfrentamendu fatalista azpimarratuz.

Gericault
Delacroix --> Friedrich (Abadia hariztian eta Laino itsasoaren gainean alderrai) eta Turner /(Rain, Steam and Speed)

Descargar

PDF Word HTML