Erromako Koliseoa: historia, erabilera eta arkitektura

Arte y HumanidadesActualizado el 2,84 KB

Resumen

Dokumentuak Erromako Koliseoa aztertzen du: Flaviar Anfiteatroa izenez ere ezagutzen dena, Erromako eraikin handienetakoa. Eraikitzeko data, pertsona kopurua, erabilera eta eraikuntza-teknikak azaltzen dira. Fatxadaren ordenak ere deskribatzen dira, bai eta solairuen banaketa eta erabilera.

Puntos clave

  • Flaviar Anfiteatroa izenez ere ezagutzen da, Monti eta Celio rionien artean dago.
  • Gutxi gorabehera 50.000 pertsona sartzen ziren, laurogei harmaila ilarekin.
  • Lanak 70. eta 72. urteen artean hasi ziren Vespasiano enperadorearen agintaldian, eta 80an amaitu ziren Tito enperadorearen agintaldian.
  • Gladiadore borrokak eta ikuskizun publikoak egiten ziren bertan.
  • Fatxada lau ordenatan banatuta dago: toskanarra, joniarra, korintiarra eta definitu gabeko laugarrena.
  • Pilastrak eta arkuak trabertinozkoak dira, eta toba beheko aldeetan eta sotoetan erabili zen.

Ponte a prueba

Erromako Koliseoa

Erromako Koliseoaren aurreko bista, oinplanoa, barrualdea eta kanpoaldea ikusten dugu. Koliseoa[1], jatorrian Flaviar Anfiteatroa, Erroma erdialdean dagoen eraikin handi bat da, Monti eta Celio rionien artean kokaturik dagoena.

Historia eta Erabilera

Antzinatean, 50.000 pertsonentzako tokia zuen, laurogei harmaila ilarekin. Hareatik gertu zeudenak Enperadorea eta Senatariak ziren, eta, gorantz egin ahala, gizarteko maila baxuagoko jendea zegoen. Koliseoan, gladiadore borrokak eta ikuskizun publikoak egiten ziren. Erromatar foroaren ekialdean eraiki zen, eta lanak 70. eta 72. urteen artean hasi ziren, Vespasiano enperadorearen agintaldian.

Anfiteatroa, Erromatar Inperioan sekula eraiki zen handiena, 80an amaitu zen, Tito enperadorearen agintaldian, eta Domizianoren agintaldian aldatua izan zen. Erroma klasikoko eraikin garrantzitsuenetako bat da. K.a. 29an, Estatilio Tauro kontsulak anfiteatro bat eraiki zuen Marteren Zelaian. Eraikin hau hiriko tamaina handiko lehen anfiteatroa izan zen, eta beharrezko ziren bi instalazio zituen. Eraikin hau 64. urteko Erromako sutean suntsitua geratu zen, erromatar herriarentzako anfiteatro berri baten beharra sortu zelarik.

Arkitektura eta Eraikuntza Teknikak

Koliseoa gladiadore borrokentzako erabiltzen zen, baita beste ekitaldi askotarako ere. Erromako Koliseoa, beharbada, erromatar arkitekturako lanik handiena izan zen, eta bertan eraikuntza teknika anitzenak erabili ziren. Pilastrak eta arkuak, argamasarik gabe jarritako trabertinozkoak dira. Beheko aldeetan eta sotoetan, toba erabili zen modu berean. Harlandu hauetako asko, grapa metalikoekin eutsiak zihoazen. Kabea eusten duten gangak, zementuzko argamasa zuzenean zurezko zinbrietan irauliz egin ziren, eraikuntza arintzen zuen berrikuntza bat.

Fatxada eta Ordenak

Fatxada lau ordenatan banatuta dago, hauen altuera barne solairuekin bat ez datorrelarik. Beheko hiru ordenak, pilastra gainean jarritako 80 arkuk osatzen dituzte, eta erantsitako zutabe erdiekin, soilik apaingarria den taulamendu bat eusten dutenak. Laugarrena, horma itsu batek osatzen du, erantsitako pilastrekin eta, bi baotik behin leihoak dituela.

Solairu bakoitzeko ordenak, behetik gora, honako hauek dira:

  • Toskanarra
  • Joniarra
  • Korintiarra

Azkeneko solairuak definitu gabeko estilo bat du, XVI. mendean konposatutzat katalogatua izan zena. Ohikoa zen estilo ezberdinak bata bestearen gainean jartzea solairuetan, baina ez zen hain ohikoa lau ordenekin eraikinak egitea. Solairuen arteko komunikabideak, eskailera eta galeria kontzentrikoen bitartez egiten ziren.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Noiz amaitu zen Koliseoa eraikitzen?

Testuaren arabera, eraikina 80an amaitu zen, Tito enperadorearen agintaldian. Lanak 70. eta 72. urteen artean hasi ziren.

Zer erabilera zuen Koliseoak?

Gladiadore borrokentzako erabiltzen zen, eta baita beste ekitaldi publiko askotarako ere.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein izen zuen jatorriz Koliseoak?
2. Zenbat pertsona sartzen ziren gutxi gorabehera?
3. Noiz amaitu zen eraikitzen Koliseoa?
4. Zein material erabili zen pilastra eta arkuetan?
5. Zer ordena dago beheko solairuan?
6. Zer gertatu zen Marteren Zelaiko lehen anfiteatroarekin?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.