Meiosia: zatiketa sexualaren prozesua eta fase nagusiak
Clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 8,67 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentuak meiosia azaltzen du, ugalketa sexualarekin lotutako zatiketa zelularra, non gametoak sortzen diren. Meiosiaren bi banaketak (I eta II) eta bakoitzaren faseak deskribatzen dira, profasea I eta crossing-over barne. Mitosiarekin alderatzen da eta biologikoki duen garrantzia azaltzen da: kromosoma kopurua erdiratzea eta aldakortasun genetikoa handitzea.
Puntos clave
- Meiosia ugalketa sexualarekin lotutako zatiketa zelularra da eta gametoak sortzen ditu.
- Zelula diploide batetik (2n) lau zelula haploide (n) sortzen dira.
- Meiosi I-ean kromosoma homologoak banatzen dira, eta Meiosi II-an kromatida ahizpak.
- Profase I-ean sinapsia eta crossing-over (gene trukea) gertatzen dira kiasmetan.
- Meiosiak aldakortasun genetikoa handitzen du hiru nahaste-faseren bidez.
- Mitosian zelula kopurua handitzen da; meiosian, berriz, gametoak sortzen dira.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Meiosia: Zatiketa Sexualaren Prozesua
Meiosia ugalketa sexualarekin lotutako zatiketa zelular mota bat da. Gametoak eratzen dira nukleoaren zatiketa berezi honen ondorioz.
Meiosiaren Esanahi Biologikoa
- Material genetikoa erdira murrizten du. Murriztapen hori kuantitatiboa baino ez da (gametoak haploideak dira eta jatorrizko zelularen DNAaren erdia dute); baina, kualitatiboki, gameto batek informazio genetiko osoa dauka. Ernalketaren ostean, berriro ezartzen da espeziearen eraketa kromosomikoa (diploidea). Meiosirik ez balego, ernalketa bakoitzaren ostean kromosoma kopurua bikoiztu egingo litzateke.
- Handitu egiten du populazioaren aldagarritasun genikoa. Hori guraso bakoitzarengandik jasotako informazio genetikoa birkonbinatzearen eraginezkoa da; prozesu horren ondorioz, indibiduo bakoitzak informazio genetiko berezia eta errepikatu ezina dauka. Hautapen naturalak eta artifizialak (hobekuntza genetikoa) aldagarritasun genetiko horretan jarduten dute.
Meiosiaren faseak:
Meiosia elkarren antzeko bi zatiketatan oinarrituriko prozesua da.
- Interfase Aurremeiotikoa. Interfase aurremeiotikoa S fase aurremitotikoarekin antz handia duen S fase bat da. Bertan, mitosiaren kasuan bezala, bi kromatidez osaturiko kromosomak sortzen dira. Bereizgarritasun nagusitzat, esan daiteke prozesu hau meiosian mitosian baino luzeagoa dela.
- Lehenengo Banaketa Meiotikoa (Meiosi I). Luzeena eta konplexuena da. Bertan, kromosoma-bikote homologoa banandu egiten da, eta funtsezko hiru prozesu gertatzen dira:
- Kromosoma homologoak parekatzea.
- Birkonbinazio genetikoa gauzatu.
- Kromosoma homologoak banantzea.
Mitosiaren antzeko faseak ditu: I. Profasea, I. Metafasea, I. Anafasea eta I. Telofasea. I. Profasea konplexuena eta luzeena da. Hori, aldi berean, bost azpietapatan banatzen da: leptotenoa, zigotenoa, pakitenoa, diplotenoa eta diazinesia.
- Bigarren Banaketa Meiotikoa (Meiosi II). Kromatidak banandu egiten dira, mitosian bezala. Meiosiaren zatiketa hori mitosi baten antzekoa da, eta etapa berberak ditu: II. Profasea, II. Metafasea, II. Anafasea eta II. Telofasea.
Azkenean, jatorrizko zelula diploide batetik (2n kromosoma) lau zelula haploide lortzen dira (kromatida bakar bateko n kromosomaz osatuak).
Meiosiaren Fasetako Xehetasunak
Profase I
- Interfasea amaitzean, kromatina harizpi luze moduan agertzen dira mintzetik gertu.
- Kromosomak kondentsatu eta bakoitza bere homologoarekin parekatzen da (sinapsia).
- Kromosoma homologoak tetrada (egitura bibalenteak) itxura hartzen dute egitura proteiko batzuei esker.
- Kiasma izeneko lotune batzuetan binaka lotu eta kromatida homologoek beraien zatiak trukatzen dituzte (hautsi eta berriro gurutzatuta lotu). Elkargurutzamendua edo “crossing over” (gene trukea) esaten zaio prozesu honi.
- Tetradak bereizten edo banatzen hasten dira kiasma puntuetan ezik.
- Kromosomak motxagoak egiten dira eta mintza desagertzen da.
- Nukleoloa desegin eta ardatz mitotikoa (akromatikoa) eratzen da.
- Kromosoma homologoak mikrotubuluekin elkartzen dira.
Metafase I
- Ardatz akromatikoa guztiz hedatu da eta kromosoma homologoak dira, lerrokatuta, erdian, ekuatore-plaka edo planoan kokatzen direnak (tetradak). Planoan kiasmak kokatzen dira, ez zentromeroak.
- Kromosoma homologoak ausaz kokatzen dira ekuatore planoaren azpitik edo gainetik.
Anafase I
- Zentromeroak ez dira zatitzen.
- Kromosoma bakoitza bere homologoagandik bereizten da eta zelularen polo banatara desplazatzen da bakoitza, baina osorik (bi kromatida ditu). Ardatza osatzen duten zuntzak laburtzen dira horretarako.
Telofase I
- Polo bakoitzaren inguruan mintz nuklearra sortzen da eta ondoren zitozinesia gertatuko da.
- Sortzen diren zelulak haploideak dira, kromosoma homologo bakarra dutelako, baina bi kromatida dauzka bakoitzak.
- Berehala, DNAk kromatina egitura hartu eta S fasera sartu aurretik, bikoiztu gabe, zelulak bere bigarren zatiketa martxan jarriko du; Meiosi II.
Meiosi II
Anafase II
- Zentromeroak apurtzen dira eta orduan, kromatida ahizpak bereizten dira.
Mitosiaren eta Meiosiaren Konparaketa
| Mitosia | Meiosia |
| Zelula haploidetan (n) eta diploidetan (2n) burutzen da. | Zelula diploideetan (2n) soilik burutzen da. |
| Nukleoak banatze-prozesu bakarra egiten du. | Nukleoak bi banatze-prozesu egiten ditu. |
| Profasean zehar, ez dago sinapsis kromosomikorik. | Profase I -ean, kromosoma homologoren artean sinapsiak eratzen dira, tetradak ikusten dira eta kromatida homologoren artean crossing-over edo elkargurutzamenduak gauzatzen dira (berkonbinaketa genetikoaren 1. urratsa). |
| Metafasean, plaka ekuatorialean, kromatide kromosomakideak (ahizpak) lerrokatzen dira, zentromerotik itsasita. | Metafase I -ean, plaka ekuatorialean, kromosoma homologoak (kromatidebikoak eta kiasmetatik itsasita) lerrokatzen dira. |
| Anafasean, zentromeroak apurtzen dira eta kromatida ahizpak bereizten dira. Hemendik aurrerantzean, kromosomak kromatidebakarrak dira. | Anafase I -ean, kiasmak erabat apurtzen dira, eta kromosoma homologoak (bakoitzak bi kromatidekin) bereizten dira. Anafase II -an, zentromeroak apurtzen dira eta orduan, kromatida ahizpak bereizten dira. |
| Bi zelulakume sortzen dira. Zelulakumeek amak adina kromosoma dituzte, eta guztiak dira genetikoki berdinak: ama bezalakoak, informazio berberarekin eta berdinak ere berauen artean. Mitosiaren funtzio biologikoa: zelula kopurua handitzea da. | Lau zelulakume sortzen dira, bakoitzak kromosoma kopuru erdiarekin (zelula amaren kopuruarekiko, erdia). Zelulakume hauek gametoak deitzen dira, eta guztiek daramate informazio genetiko desberdina, meiosian zehar, kromatide homologoren artean hiru nahaste-fase gertatzen direlako: a) Profase I-ean, Pakitenoan, crossing-over gertatzen direlako. Kromatide homologoen artean, gene-nahastea. b) Anafase I -ean, kromosoma homologoak, zorian, bi multzotan banatzen dira. Homologoen nahastea. c) Anafase II-an, kromatide ahizpak, zorian, bi multzotan banatzen dira. Kromatide ahizpen nahastea. Ondorioa: ez daude bi gameto informazio genetiko berdina daramatenik.Meiosiaren funtzio biologikoa: biodibertsitatea eta aldakortasuna sustatzea. |
Preguntas frecuentes
Zer da meiosia?
Meiosia ugalketa sexualarekin lotutako zatiketa zelular mota bat da, zeinetan nukleoa bi aldiz banatzen den eta lau zelula haploide sortzen diren.
Zergatik da garrantzitsua meiosia aldakortasun genetikoarentzat?
Crossing-over, homologoen banaketa eta kromatida ahizpen banaketa aleatorioak informazio genetiko desberdina duten gametoak sortzen dituzte.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.