Gizakiaren Kultura: Definizioa, Ezaugarriak eta Harremanak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 5,77 KB

Gizakiaren Ezaugarri Bereizgarria: Kultura

Gizakiaren ezaugarri bereizgarrietako bat izaera kulturala da. Horren arabera, gizakia singularra edo bakarra da. Izakiak gabezia horiek beste bitarteko batzuen bidez gainditu behar izateak bultzatzen du buru gaitasun batzuk bilatzera (kultura).

Kulturaren Definizioa eta Eboluzioa

Zentzu etnografikoan eta ebolutiboan, kulturaren eta zibilizazioaren lehen definizioa Edward Taylor-ek eman zuen:

  • Kultura zerbait konplexua da, gizakia gizarteko kide gisa bereganatzen dituen ezagutzak, sinesketak, artea, morala, legeak, ohiturak eta beste hainbat gaitasun biltzen dituena.

Giza kulturaren aurrerapena edo eboluzioa bakarra izaten da herri guztietan, fase horiek kultura-maila txikienetatik handienera doazelarik.

Kultura Sistema Antolatua

Kultura portaera sistema antolatua da, herri baten biziera dena. Kultura sistema bat da, bere zatiak elkarren artean lotzen dituena. Gizakia lehenengo animalia biologikoa denez, bere behar biologikoak ase behar ditu; ingurune berri bat sortzen du kultura.

Kulturaren Bi Ezaugarriak

Kulturak bi ezaugarri ditu:

  1. Kultura ez-materiala (ideologikoa): Giza portaerari eta pentsamenduari koherentzia eta antolamendua eskaintzen dizkien printzipio, balio eta arau idealez osatuta dago.
  2. Kultura materiala (fisikoa): Objektu materialen bidez gauzatzen da, eta gizakiaren oinarrizko beharrak asetzen ditu (gizakiak egindako objektuak edo manufakturak).
Kultura Elementuak eta Azpikulturak

Kultura unitaterik txikiena ezaugarria da. Milaka ezaugarri elementu guztiak kultura-konplexu bat osatzeko konbinatzen dira. Elkarren artean erlazionatutako kulturak giza bizitzaren alderdi eta adierazpen guztiak barne hartzen ditu.

Kultura guztien baitan, kide guztiek ez dute berdin pentsatzen edo ez dira berdin bizi. Kultura berean era askotako kideak daude, eta kultura berean bizi diren guztiek ez dituzte kultura horren aukerak berdin baliatzen; hori da azpikultura. Neraberaren kulturak portaera eta janzkera estilo berezia dauzka, eta zer esanik ez, hiztegia.

Kultura menderatzailearen aurkako jarrera aktiboan daudenek kontrakultura osatzen dute. Tresna konplexuagoak erabili behar dira gizabanakoaren lan-ekintzekin eta horien harreman sozialek gero eta lotura handiagoak sortzen dituzte. Kontrakultura batek kultura menderatzailearen arauetako batzuk baztertzen dituenean, kulturaren gaitzespen osoa eta jarrera eta mugimendu kontrakulturalak sortzen dira.

Kulturarteko Harremanak eta Erronkak

Etnozentrismoa eta Xenofobia

Etnozentrismoa beste kulturak norberaren kulturaren arabera neurtzea da. Beste kulturak norberaren kulturaren ezaugarrien arabera aztertu eta interpretatzen dira. Horrek dakar:

  • Kulturetako bizimoduak ulertzeko gaitasunik eza.
  • Norberaren taldearekiko kohesio-sentimendua gogortzea.

Horren ondorioz, xenofobia, arrazakeria, chauvinismoa eta aporofobia ager daitezke.

Kulturartekotasuna

Kulturartekotasuna kulturen arteko berdintasunezko harremanak aldarrikatzen ditu. Horrek esan nahi du:

  1. Gure gizartea eta mundua pluralak direla onartzea.
  2. Kulturen arteko harremanak direla ulertzea, bai norberaren ikuspegitik bai komunitate osoaren ikuspuntutik.
  3. Kulturaren arteko elkarrizketa sustatzea.
  4. Munduko arazoei konponbidea bilatzeko elkarlanean aritzea.

Kultura Erlatibismoa eta Bere Mugak

Kultura erlatibismoaren aldekoek diotenez, kultura bakoitza bertako balioak oinarri hartuz aztertu behar da, eta ez beste kultura bateko balioen arabera. Toleranteak izan behar dugu kultura adierazpen guztiekiko.

Jarrera hori etnozentrismoa baino hobea da, baina muga handiak ditu:

  • Ez du kulturen elkarrizketa bultzatzen; kultura bakoitza bere balioen baitan itxita geratzea dakar.
  • Ez da gai arrisku hauek eta beste zenbait eragozteko:
    • Arrazakeria: Kultura bakoitzaren ezaugarriei iraunarazteko modurik onena kultura ez nahastea dela argudiatzea, eta hori immigranteak hainbat herritan sar daitezen eragozteko aitzakia bihur daiteke.
    • Kulturak elkarrengandik banatzea: Jarrera horri jarraiki, erraza da kulturek elkar onartu arren harremanik izan nahi ez izatea.
    • Jarrera erromantikoa: Etnozentrismari aurre egin nahian, beste kulturen alderdi onak puzten dira, eta erraz gal daiteke zentzu kritikoa, kulturetako elementu guztiak onak direla pentsatuta.
    • Kultura paralisia: Kulturei buruzko ikuspegi estatikoa bultzatzeak badu arrisku hori. Tradizioak gorde egin behar direla esaten da, oroimen historikoa ez galtzeko, baina kultura orok bizirik egon behar du, egoera berrietara moldatzeko gai izanik.

Kulturen arteko harremanak denontzat dira aberasgarriak.

Elkarrizketa eta Balio Unibertsalak

Kulturen arteko elkarrizketa ezinbestekoa da, premiazkoa baitzaigu gizadiak aurrean dituen erronkei erantzuteko guztion artean erabakiak hartzea.

Balio unibertsalak izatea ezinbestekoa da elkarrizketa emankorra lortuko bada. Balio horien artean daude:

  • Giza eskubideak bete-betean errespetatzea.
  • Askatasuna, Berdintasuna eta beste zenbait balio onartzea.
  • Elkarrizketaren aldeko jarrera izatea.

Bestearena ulertu nahi duen orok tolerantzia aktiboa izan behar du nahitaez; ez da tolerantzia pasiboa edo axolagabea agertzea.

Gutxieneko balio moral horiek izango dira Munduko zibilizazioaren euskarriak. Pentsalari askoren buruan dago gaur amets hori.