Hautagaiarekiko ziurgabetasun-maila txikiagoa izango da; izan ere, pertsona ezaguna da, aurretik lan ona egin duena.
Hautatutako langileak ardura eta soldata handiagoak izango dituenez, motibazio handiagoa izango du; baita lankideek ere, aukera ikusiko dutelako enpresan ibilbide profesional bat izateko.
Langileak ezagutzen du enpresa jadanik; horrenbestez, lanpostura egokitzea errazagoa izango da, eta produktibitatea hasieratik handituko da.
Kanpo-bilaketa baino azkarragoa eta merkeagoa da, eta aukera ematen du langileen prestakuntzan egin diren inbertsioak aprobetxatzeko.
Barne-bilaketaren desabantailak
Zenbaitetan, jatorrizko postuan oso ona den pertsona bat ez da hain ona izaten goragoko kargu batean.
Gainerako lankideen motibazioa mesfidantza edo giro txarra bilaka daiteke, baldin eta sustapenerako hautagai bat baino gehiago badaude, edota gainerako lankideek uste badute azken erabakia bidegabekoa dela.
Kanpo-bilaketaren abantailak
Ideia eta antolatzeko modu berriak, beste trebakuntza mota bat, eta, kasurik gehienetan, bete beharko duen eginkizunean esperientzia duten langile berriak sartzea enpresan.
Gainera, gazteak kontratatzea aukeratzen bada, batetik, enpresa indartu daiteke, eta, bestetik, kostuak ere txikiagoak izango dira.
Kanpo-bilaketaren desabantailak
Hautaketa-prozesua mantsoagoa eta garestiagoa da; gainera, hautagaiak denbora gehiago behar du lanpostura egokitzeko.
Bestalde, enpresak langile kualifikatuak eta esperientziadunak hautatuz gero, soldata-kostuak oso handiak izango dira. Baina, gazteak hautatuz gero, esperientzia txikia izango da haien handicap nagusia.
Hautaketa-erakundeak eta prozesuaren faseak
Giza baliabideak hautatzeko erakundeak eta enpresak
Enplegu-bulegoa.
Enplegu-agentziak: publikoak edo pribatuak izan daitezke.
Aldi baterako laneko enpresak (ABLE).
Langileak aukeratzeko aholkularitza-enpresak.
Lan-poltsak.
Jobsite-ak.
Harreman pertsonalak edo networking-a.
Prentsa.
Hautaketa-prozesuaren faseak
Hautagaien aurrehautaketa.
Aurretiazko elkarrizketa edo aurkezpena.
Zenbait proba egitea:
Proba psikoteknikoak eta nortasun-testak.
Proba profesionalak.
Talde-dinamikak.
Erretilu-probak.
Ebaluazio-zentroak: aurkezteko ariketa, role playing-a, fact-finding-a, kasuen analisia, talde-dinamikak eta erretilu-probak.
Elkarrizketa sakona.
Hautagai finalisten proposamena.
Azterketa medikoa.
Azken elkarrizketa eta langile idealaren hautaketa.
Harrera-plana edo programa.
Lan-elkarrizketak
Elkarrizketa motak
Modalitatearen arabera: Antolatua, librea edo mistoa.
Tentsio-mailaren arabera: Tentsio handiko elkarrizketak edo elkarrizketa arruntak.
Parte hartzen duten pertsonen arabera: Banakakoak edo taldekoak.