Gerra Aurreko Euskalgintza eta Erakunde Nagusiak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,62 KB

Aurretikoak: Euskalgintzaren Oinarriak

Hego Euskal Herrian, Foruen galerak (1876) eta Industria Iraultzak ekarritako egoera soziopolitiko berriak euskararen aldeko hainbat mugimendu eta ahalegin bideratu zituen. Ez da ahaztu behar, bestalde, estaturik gabeko herrien nazionalismoak Europa osoan hartzen ari zen indarra.

Kulturan eta hezkuntzan azpiegitura egokiak falta ziren, besteak beste:

  • Hizkuntza batu eta normalizatua.
  • Euskarazko eskola sistema.
  • Unibertsitate publiko euskalduna.

Urte hauetan eragile batzuk eginiko lana

  • Anton Abadia: Ipar nahiz Hegoaldean eratutako Lore Jokoen bitartez bultzada nabaria eman zion bertsogintzari.
  • Resurreccion Maria Azkue: Euskararen inguruan sortzen ziren egitasmo, ekimen eta erakunde gehienetan partaide edota buruzagi izan zen.
  • Sabin Arana: Honen pentsamoldeak mugimendu politikoen oldarrak bortizki markatu zuen gerra aurreko euskalgintzaren norabidea.

Lore Jokoak

Beste kultura batzuen berpiztean gertatu zen bezala, euskal letren historian ere aipagarriak dira Lore Jokoak. Anton Abadia zientzialari eta mezenasak eratu zituen lehendabizikoz Lapurdiko Urruñan, euskal jai gisa. Beste jolas edo joko batzuen artean, bertso sorta onenarentzat ere saria jarri zuen eta urtero antolatzen hasi zen.

Jose Manterolak eta abarrek Donostian eta beste zenbait tokitan hainbat saiakera eratu zituzten, eta haietara bertsoak ez ezik, ipuin saiakerak ere aurkez zitezkeen.

Idazle ezagunenak

  • Joan Batista Elizaburu (Iparraldean)
  • Felipe Arrese Beitia (Hegoaldean)

Eusko Ikaskuntza

Gerra aurrean moldaturiko euskal kultur erakundeen artean Eusko Ikaskuntza dugu famatuena, zalantzarik gabe. Pentsakera ezberdineko hainbat euskaltzaleek sortu zuten Oñatin, 1918an, lau diputazioen babespean.

Elkarte honen kezkarik garrantzitsuenetako bat irakaskuntza zenez, ahalegin handiak egin zituzten arlo horretan denbora laburrean. Gerraren ondorioz, ez zuen Hego Euskal Herrian jarraitzerik izan, baina Iparraldean Jose Miguel Barandiaranek jarraitu zuen lanean.

Euskaltzaindia

Oñatiko biltzarrean onarturiko estatutuei Euskaltzaindia izena jarri zitzaien. Lehenengo euskaltzainburua Resurreccion Maria Azkue izan zen, eta ondorengoen artean, Jean Haritxelhar eta Andres Urrutia dira ezagunenetakoak.

Sorreratik, Euskaltzaindiaren xederik garrantzitsuenetakoa euskararen batasuna izan zen. Alabaina, gerra aurreko zenbait euskaltzainen iritzi garbizaleek ez zuten hartarako biderik errazten. 1968an heldu zion Akademiak batasunaren auziari ofizialki.

Euskaltzaindiaren arlo nagusiak

Iker
Hizkuntza aztertzeaz arduratzen da.
Jagon
Hizkuntza zaintzeaz arduratzen da.

Euskaltzaleak

Elgoibarko euskal jai batean bildu zen taldetxo batek lehenengo Euskeraren Eguna eratu zuen Arrasaten. Ospakizun horretara pertsona kultu asko azaldu ziren, eta era honetan sortu zen Euskaltzaleak taldea.

Talde hau burgesia txikiak osatzen zuen. Gainera, Euskararen Egunaz gain, Olerti Egunak eta Antzerti Egunak ere ospatu zituzten.

Orduko ekimen gehienetan agertzen zaigun beste eragile bat Jose Ariztimuño "Aitzol" da; honek poesiari norabide berri bat ematen lagundu zion.

Talde honetako idazle garrantzitsuak

Lizardi eta "Lauaxeta".

Poema sarituekin eta Aitzolen hitzaurre kritiko batekin antologia bat prestatu eta kaleratzen zuen urtero Euskaltzaleak elkarteak.