Gas Kutsatzaileen Sakabanaketa eta Tratamendua: Eredu Matematikoak, Kontrola eta Teknologiak
Gaia: Kutsatzaileen sakabanaketa atmosferan
Puntu zehatz baten inmisio balioak kalkulatzeko eredu matematikoak erabiltzen dira. Eredu hauek prozesu errealen adierazpide sinplifikatuak dira. Zenbat eta errazagoa izan, orduan eta txikiagoa izango da bere fidagarritasuna (konplexuagoa, errealagoa).
Ingurumen ebaluazioan, industria guneen diseinuan, hirigintza plangintzan... difusio ereduek hurrengo alderdiak aztertu behar dituzte:
Ingurune igorlea
Foku igorle motak (finkoak, gainazalekoak), emisio datuak (esanguratsuak behar dute izan) eta beste aldagaiak (gasen irteerako Tª, abiadura...).
Ingurune hartzailea
Ikertzen ari den ingurunea (erradio ezberdinak, altuerak). Eremu sentikorrak ere badaude, airearen kalitatearen eskakizunak murrizten dituztenak.
Ingurune barreiatzailea
Poluitzaileen garraioa, horizontala eta bertikala. Faktore klimatiko eta geografikoek eragina dute. Klima faktore askok parte hartzen dute: haizearen norabidea eta abiadura, Tª eta hezetasun erlatiboa, eguzki erradiazioa... Egonkortasun maila determinatzen dute, baita airemasen mugimendua ere.
Bi faktore nagusi: haizea eta tenperatura
Haizea
Difusioan garrantzi handia du. Tximinia batean gorako efektua antzeman daiteke. Norabideek eta noranzkoek jarraituko duten bidea adierazten dute, eta sakabanaketa magnitudearen araberakoa izango da. Zurrunbilotasuna lurrarekiko ukipenak, orografiak eta eraikuntza altuen agerpenak eragiten dute. Haize mota ugari daude (altuak edo lurrazalekoak): goi mailako eremuetan haize geostrofikoa edo gradientea dugu, haize eredu teorikoa, abiadura konstantea eta ibilbide uniformea, lurrean errotazioaren Coriolis indarren eraginez sortuak.
Tenperatura
Gradiente termikoa atmosferaren ezaugarri garrantzitsua da. Egoera normaletan 100 m-ko 0,66 ºC jaisten da. Gradiente adiabatikoa, berriz, 1 ºC/100 m-koa da; beroa ez da galtzen, energia bihurketaren ondorioa da.
Egonkortasuna atmosferaren parametro garrantzitsua da kutsatzaileen difusioa aztertzeko, aldaketak arintzeko joera duen atmosfera egoera baita. Tª gradiente errealaren eta gradiente adiabatikoaren arteko erlazioak egonkortasuna markatzen du eta kutsatzaileen mugimendu bertikala mugatzen du. Aire poltsak hasierako posiziora bueltatzeko joera badu, atmosfera egonkor batean gaude. Egoera egonkor batek zurrunbiloen eraketa eta kutsatzaileen difusioa eragozten ditu.
Nahasketa geruza maximoa
Gradiente adiabatiko lehorra hozten duten aire poltsek atmosferako Tª profila mozten duten puntua deritzo. Nahasketa altuera maximoaren azpiko airea nahasketa geruza osatzen du; hau zenbat eta sakonagoa izan, kutsatzaileen sakabanaketa gertatzeko aire bolumena handiagoa da. Alderantzizko termiko bat dagoenean, inmisio balioak oso altuak lor daitezke, difusio bertikala eragozten delako.
Kutsadura aztertzeko meteorologia aldagai nagusiak
Prezipitazio maila (poluitzaileak eliminatzen dituen prozesu fisiko-kimikoa), hodei estaldura eta irradiazioa (egonkortasun atmosferikoaren adierazleak).
Faktore topografikoak
- Itsasoaren eragina: lur eta uraren bero almen ezberdinen ondorioz haizeak sortzen dira, gau/egunez norabide ezberdinekin; kostaldeetan garrantzitsuak.
- Mendiak eta haranak: kostaldeko efektuaren antzekoa, haize mugimenduak eragiten dituzte.
- Hirien efektuak: hiriko bero uharteak sortzen dira, berokuntza sistemen eta ibilgailuen zirkulazioaren eraginez.
- Efektu topografikoak eta oztopoak: edozein oztopoaren agerpenak zurrunbiloak sortzen ditu.
Gaia: Gas efluenteen tratamendua (partikulen bereizketa)
Kutsatzaileen inmisio balioak murrizteko 3 irtenbide daude: ekoizpena murriztea (prebentzioa), ekipo egokiekin kontrolatzea edo altuerako tximiniekin kanporatzea. Kasu askotan 2. aukera baliatzen da, baina eragozpenak ditu (kutsadura transferentzia, lurzoruaren eta uren kutsadura...).
Partikulak atmosferatik jalkiera hezearen edo lehorrearen bidez ematen dira. Partikulen isurketak murrizteko teknologiak propietate honetan oinarritzen dira:
Kolektore lehorrak
Partikulen jalkiera lehorra gertatzen da, grabitatearen eraginez edo paretekin talka egitean. Ekipo garrantzitsuak:
- Grabitate bidezko sedimentazio ganberak: gasa sekzio handiko ganbera batean sartzen da, abiadura murriztuz; sedimentazio abiadura handi samarra denean, eraginkortasuna %50ekoa da. Diseinatzeko eta mantentzeko errazak dira, kostu energetiko eta karga galera baxukoak.
- Zikloiak: gasa ontzi zilindriko batean sartzen da, tangente horizontal batetik; zikloi barruan zurrunbilo bat sortzen da, partikulak paretekin talka eginez energia galtzen dute eta jaisten dira. Etekina %80koa da. Diseinatzeko eta mantentzeko errazak, edozein Tª-tan lan egin dezakete. Eragozpena: espazio bertikal handia behar dute.
Kolektore hezeak
Likidoak erabiltzen dira partikulak eta gas kutsatzaileak eliminatzeko. Helburua gasean dagoen materia esekia likidoa igarotzea da. Arazoak: deposizioaren eraketa, kutsatzaileek fase likidoa igaro eta hau arindu behar da, eta energia kontsumoa handia izan daiteke. Mota ugari daude, baina ohikoenak hauek dira:
- Ganbera garbigailuak: partikulak dituen gasa ganberan sartzen da eta likido tantekin talka egiten du. %80ko etekina.
- Garbigailu zikloniko hezeak: zikloi lehorren antzekoak, kasu honetan likido garbitzailea lainoztatzen da. Indar zentrifugoa erabiltzen da paretekin talka egiteko. %80ko etekina.
Iragazkiak
Gas zikina ingurune porotsu batetik pasarazten da, partikulak atxikiz. 3 mota daude: harea edo legarrezko ohantzeak, paper porotsua eta zuntzezko zerrikiak edo oihalezko eta feltrozko iragazkiak. Gehien erabiltzen dena poltsa iragazkia da.
- Abantailak: etekin egokia tamaina ezberdinentzat, material solido ezberdinak tratatzen ditu, diseinu malgua.
- Eragozpenak: gasak hoztu behar dira, konposatu kimikoek ehunak eraso ditzakete eta gas hezeak erabiltzen dituztenean, deposizioek sortzen dituztelako.
Iragazki elektrostatikoak
Partikulak zeinu bateko karga batez inguratzen dira eta kontrako karga duen elektrodo batek erakartzen ditu.
- Abantailak: oso eraginkorrak, tamaina oso ezberdinetako partikulak, energia kontsumoa naiko txikia (etekin berdinekoa baino txikiagoa), Tª altuko gasak onartzen dituzte, partikula lehorrak eta hezeak eliminatzen dituzte, mantentze merkea.
- Eragozpenak: instalazio kostu altua, sentikortasuna partikulen karga eta gas fluxuaren aldaketen aurrean.
Gaia: Gas efluenteen tratamendua (gasen eta lurrinen eliminazioa)
Sailkapena:
- a) Materia transferentzian oinarritutakoak: bi fase kontaktuan jarri eta kutsatzailea batetik bestera igarotzen da. Bi mota: absortzioa (gas-likidoa) eta adsortzioa (gas-solidoa).
- b) Fase aldaketan oinarritutakoak: kondentsazioa (gas bat egoera likidora pasatzen da Tª jaitsi ondoren).
- c) Kutsatzailearen eraldaketa kimikoan oinarritutakoak: errekuntza, prozesu katalitikoak.
- d) Beste tratamenduak: mintzak...
Absortzioa
Gas fasean dagoen osagai bat edo gehiago likido batekin kontaktuan jartzean, likido fasera pasa daiteke, likidoan disolbagarria bada. Benetako sistemetan solutu bat baino gehiago daudenez, disolbatzaile selektiboa erabiltzen da. Masa transferentzia handitzeko absortzio kimikoa erabiltzen da, solutuak disolbatzailearekin erreakzionatzen duelako. Desortzioa kontrakoa da.
Adsortzioa
Gas konposatu bat solido baten gainazalean atxikitzen da. Fisikoa edo kimikoa izan daiteke. Fisikoa fase solido eta solutuaren arteko erakarpen indarretan oinarritzen da (van der Waals indarrak), eta kimikoa erreakzio kimikoak gertatzen direnean. Gehien erabiltzen den adsorbatzailea ikatza da, baita alumina eta silize gelak ere. KOV-ak bereizteko erabil daitezke.
Errekuntza foku mugikorren kontrola
Kutsatzaile nagusiak: CO, hidrokarburoak (erregaien errekuntza osatugabean) eta NOx (Tª altuko errekuntzetan). Errekuntza kontrolaren hobekuntza: arrazoiak oxigenoaren ekarpen urria edo aire-erregai nahasketa desegokia dira. Egokiena aire/erregai erlazio altuak erabiltzea litzateke, baina arazo teknikoak daude eta irtenbide hau ez da bideragarria. Ondorioz, kantitate estekiometrikotik hurbil dagoen proportzioak erabiltzen dira.
Ihes erreaktore termikoak bi etapa ditu: 1) errekuntza aire ekarpen txikiarekin egiten da, horrela nitrogeno oxido kantitate txikia sortzen da, baina CO eta hidrokarburo isurpen handiak; gas hauek beste errekuntza batetik igaro eta 800 ºC-tan errekuntza ematen da, CO eta hidrokarburoak oxidatuz CO2 emanez eta NOx eraketa maila baxuan mantenduz, 1300 ºC-tik behera erre delako. Motordun ibilgailuen emisioak kontrolatzeko metodo erabilia ihes erreaktore katalitikoen sistema da (errekuntza gasak ohantze katalitiko batetik igaro, bertan eraldatuz hain kutsakorrak ez diren konposatuak lortuz).
Ordezko erregaien erabilera: metanol eta metano bezalako biogaien erabilera proposatzen da, hauen errekuntza errazago gertatzen delako. Hidrogenoa ere ikertu da, CO eta hidrokarburoak ez dituelako sortzen. Metano eta H2-ren kasuan biltegiratze arazoak daude (likidotzeko Tª oso baxuak).
Kutsatzaileen emisio foku finkoen kontrola
CO eta hidrokarburoen emisioak minimizatzeko errekuntza osoa lortu behar da.
- Sugar zuzeneko errausketa: hondar gasak zuzenean erretzen dira. Metodo egokia konposatu erregaien edukia altua denean. Arazoa: sugarrean lortzen diren Tª altuak dira, NOx eraketa garrantzitsua. Industria petrokimikoan edo birfindegietan.
- Errausketa termikoa: konposatu erregaien [kontzentrazioa] baxua denean erabiltzen da. Funtzionamendua ihes erreaktore termikoaren antzekoa da: hondar gasak errekuntza gune batean guztiz erretzen dira, 550-800 ºC bitartean, NOx eraketa nahikoa saihestuz.
- Errausketa katalitikoa: gasak ohantze katalitiko batetik igarotzen dira erreakzio tasa handitzeko. Behar den erresidentzia denbora errauskailu termikoarena baino 20-50 aldiz txikiagoa da. Eraginkortasun oso altuak lortzen dira (%95-98), Tª termikoa baino baxuagoa izanik, orokorrean 225-340 ºC-tan emisio onargarriak lortuz. Metanoarekin erreakzio tasa altuak lortzeko >600 ºC behar dira. Orokorrean metal noblak, platino edo paladioa, erabiltzen dira katalizatzaile moduan.
Nitrogeno oxidoen isurketak
Nitrogeno oxidoen (NOx) isurketak minimizatzeko 2 aukera daude: errekuntza kontrolatzea edo errekuntza gasetatik eliminatzea atmosferara iritsi baino lehen. Gasak desnitrifikatzeko tekniketan, araztu beharreko gas bolumen handia arazo bat da. Ondorioz, foku finkoen kasuan naiago da NOx eraketa kontrolatzea:
Errekuntzaren kontrola
Prozesu honetan NOx kantitatea hurrengo faktoreen menpe dago: Tª, erresidentzia denbora, errekuntza ganbera, sspp eta aire/erregai nahasketa maila. Hurrengo neurriak erabiltzea komeni da:
- a) Airearen aurreberotze Tª murriztea: energia kontsumoa handitzen da, baina NOx isurketak nabarmen jaisten dira.
- b) Errekuntza gehiegizko aire kantitate txikiarekin burutzea: errekuntza eraginkortasuna jaits daiteke, baina NOx isurketen %70 murriztu.
- c) Erregailuen aldaketak: sugarra Tª baxuetan burutu behar da.
- e) Errekuntza gasen errezirkulazioa: gasen zati bat errekuntza guneetara berriro injektatzen da. Honela, Tª murriztu eta oxigenoaren [kontzentrazioa] jaisten da, NOx eraketa murriztuz.
- f) Errekuntza etapa desberdinetan burutzea: 1. etapa Tª altuan baino aire kantitate txikiarekin, eta errekuntza osatzea aire kantitate handiarekin baina Tª baxuan.
Gasen desnitrifikazioa
Gasen desnitrifikazioa bide lehorra erabiliz egin daiteke: sufre dioxidoa eta partikularik ez duten gasen kasuan erabiltzen da. Ohikoenak:
- a) Erredukzio katalitiko ez selektiboa: agente erreduktore moduan CO, hidrokarburoak edo H2 erabiltzen dira; katalizatzaile moduan platino taldeko metalak. NOx murrizten dira N2 molekularra emanez.
- b) Erredukzio katalitiko selektiboa: amoniakoa erabiltzen da erreduktore moduan, NOx murriztuz N2 sortuz. %80ko etekinak, Al edo Ti dioxidozko katalizatzaileekin.
- c) Erredukzio ez katalitikoa: agente erreduktore bat (amoniakoa edo urea) injektatzen da 850-1000 ºC-ko Tª altuko gune batean. %50eko etekinak kostu baxuarekin.
- d) Erradiazioa elektroi sortekin: errekuntza gasak elektroi sorta batekin irradiatzen dira eta amoniakoa erreaktibo moduan gehitzean, NOx amonio nitrato bihurtzen da. Erradiazioaren erabilerak arazoak sortzen ditu.
Gasen desnitrifikazioa bide hezea erabiliz
Disoluzio alkalino desberdinak erabiliz NOx xurgapena burutzen da.
- a) Absortzio zuzena: sodio azetatoa erabiltzen da. Etekin ona lortzeko likido/gas erlazio altuak erabili behar dira, eta absortzio dorre handiak behar dira.
- b) Absortzio agente konplexatzaileekin: EDTA bezalako konposatuak erabiltzen dira, NO zuzenean xurgatzen dutenak. Eratzen duten koordinazio konposatua deskonposatzen da N2 emanez. Oxigenoaren agerpenak prozesuaren eraginkortasuna murrizten du.
- c) Ur disoluzio alkalinoak: NaOH edo Mg(OH)2 bezalakoak xurgatzaile moduan erabiltzen dira. NO-ren zati baten oxidazioa aurretik burutzea beharrezkoa da, oxidazio hau Cl oxidoa edo ozonoa erabiliz egin ohi da. Instalazio industrialetan asko erabiltzen da prozesu hau.
Sufre oxidoen (SOx) murrizketa
SOx kantitatea murrizteko 2 aukera daude: erregaien sufre edukia murriztea edo errekuntzan sortzen diren SOx-ak emisio gasetatik eliminatzea.
Erregaien S edukiaren murrizketa: kalitate altuko erregaiak erabiliz edo erregaien desulfurazio teknikak aplikatuz.