Garraio Sanitarioaren Kasu Praktikoak eta Araudia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,3 KB

Kasu praktikoa: Paziente larriaren lekualdatzea

72 urteko paziente batek arnasketa-desoreka larria du osasun-zentro batean. % 82ko saturazioa du, arnasteko zailtasun larria eta fluxu handiko oxigenoa behar du. Medikuak uste du okerrera egin dezakeela lekualdatzean, eta 20 km-ra dagoen erreferentziazko ospitalera bidaltzea erabaki du.

Galderak eta erantzunak

  • Zer anbulantzia mota eskatu behar da? C motatako anbulantzia (Bizi Euskarri Aurreratua - BEA).
  • Zer osasun-langilek lagundu behar dio? Medikua (beharrezkoa bada), erizaina eta larrialdietako teknikariak (TES).
  • Zergatik ez da egokia anbulantzia ez-asistentziala (A1/A2)? Ez dutelako ekipamendu aurreraturik (ez fluxu handiko oxigenoterapik, ez aireztapen-laguntzarik) eta ez dutelako osasun-langile kualifikaturik.

Kasu praktikoa: Garraio sanitario ez-asistentziala

65 urteko paziente batek, mugikortasun murriztua eta etxeko oxigenoterapia duenak, astean hirutan joan behar du ospitalera tratamendu anbulatorioa egitera. Esfortzuari disnea arina egiten dio, baina ez du osasun-laguntzarik behar ibilbidean. Gainera, ferula bat du hankan.

Garraio mota eta araudia

  • Zer garraio mota eskatu behar da? Garraio sanitario ez-asistentziala (A motakoa).
  • Garraio indibiduala edo kolektiboa? Indibiduala. Ferula eta oxigenoterapia dituelako, leku eta segurtasun berezia behar du.
  • Zergatik ez da egokia anbulantzia asistentziala (B edo C)? Ez duelako monitorizazio jarraiturik behar; anbulantzia horiek paziente larriagoentzat dira.
  • Zein araudik erregulatzen du? 836/2012 Errege Dekretua, 1030/2006 ED, 1211/1990 ED eta 619/1998 ED.

Pazientearen bideraketa

Bideraketa: Paziente bat beste osasun-zentro batera bidaltzea, behar duen arreta jasotzeko.

Beharrezkoa da:

  • Zentroak beharrezko baliabiderik ez duenean.
  • Pazienteak tratamendu edo diagnostiko espezializatua behar duenean.

HDKZ-ren funtzioak deribazio-prozesuan:

  1. Deribazio-eskaerak jasotzea.
  2. Dokumentazio klinikoa kudeatzea.
  3. Zentroen arteko koordinazioa eta komunikazioa bermatzea.

Entradas relacionadas: