Jolasaren eragina haurren garapenean eta ikaskuntzan
Resumen
Testuak jolasaren garrantzia azaltzen du haurtzaroan, hezkuntzan eta haurraren garapen osoan. Jolasaren bidez haurrek gaitasunak garatzen dituzte eremu biologiko, fisiko, afektibo, psikiko eta sozialetan. Eremu psikomotorra ere lantzen da, mugimenduaren, zentzumenen eta orientazioaren garapenarekin.
Puntos clave
- Jolasa haurtzaroko jarduera nagusia da, batez ere herrialde garatuetan.
- XIX. mendearen amaieran hasi ziren jolasari garrantzia ematen.
- Jolasaren bidez haurrek eremu biologiko, fisiko, afektibo, psikiko eta sozialean garatzen dira.
- Eremu psikomotorrean mugimendu-jolasek entzumena, ikusmena, ukimena eta mugimenduaren sentsazioak integratzen dituzte.
- Jolasak espazioan eta denboran orientatzen laguntzen du, eta psikomotor garapena hobetzen du.
- Lateralizazioa garapenaren aurrerapen garrantzitsua da, eta nerabezaroan osatzen da.
Jolasa eta garapena denboran zehar: Ikerketa batzuen bidez, azken hamarkada hauetan, hezkuntzan inplikatutako eragile guztiak ohartu egin dira jolasa garrantzitsua dela haurtzaroan eta eragina duela haurraren garapen osoan. Horretaz ohartzean, beste filosofia bat sortu da ikaskuntzari buruz, eta haurraren garapena jarduera ludikoaren bitartez garatzera bideratu da hezkuntza. XIX. mendearen aurretik jolasak ez zeukan balorerik eta XIX. Mende bukaeran jolasari garrantzia ematen hasi zioten. Horri esker jolasak gero eta garrantzi handiago du. Urte askotan, giroa haurraren aurkakoa zen erabat; gizarteak, lehendabizi nekazaritza giroan, gero hirian, helduak izateko prestaketa gune bilakatu zituen eskolak. Gaur egun berriz, (soilik herrialde garatuetan, zoritxarrez) jolasa da haurtzaroko jarduera nagusia, honek haurra bere eremu guztietan garatzen laguntzen duen jarduera da eta. Haurrak jolasaren bidez modu egokian garatzen dituzte beren gaitasunak, eboluzionatu egiten dute, jokabide batzuetatik abiatuta gero eta garapen-maila konplexuagoa eta egokiagoa lortzen dute (eremu biologikoan, fisikoan, afektiboan, psikikoan eta sozialean). Jarduera ludikoei esker txikienek mugimenduak egin eta koordinatzea lortzen dute, baita inguruko espazioa deskubritzea, objektuak manipulatzea…
Jolasaren bitartez haurrarengan garatzen diren eremuak
Eremu horien artean denek denen artean eragina dute.
Eremu psikomotorra
Oso txikitatik mugimendu-jolasak egiten dituzte eta gainera ondo pasatzen dute. Jolas horiek egiteko bere gorputza erabiltzen du eta jolas horietan eskuak behin eta berriro mugituko ditu, ahoa mugituko du eta zezelka arituko da. Eskuak ikusiko ditu bere soinuak entzungo ditu eta pixkana zentzumenak garatzen joango da. Giza irudiak agertuko dira (amarena eta aitarena) aurpegian keinuak eta laztanak islatzen dituzte, haurrak irribarre egiten du beraiek imitatu nahian. Objektu asko agertuko dira inguruan: beti desberdinak, mugimenduekin, soinudunak. Haurra horiek ukitzen, hartzen, erabiltzen saiatuko da eta ahora eramaten saiatuko da hori baita gozamenik handiena. Estimulu guzti horiek lagundu egingo diote entzumen, ikusmena, ukimen eta mugimendu sentsazioak ezagutzen eta integratzen. Integrazio horri esker haurrak perzepzioaren eta ukimenaren garapena lortuko du. Laburbilduz: jolasari eta jolasen etengabeko praktikari esker, haurra saltoka, lasterka… ibiliko da, espazioan eta denboran orientatzen ikasiko du eta bere garapen psikomotorra hobetuko du. Lateralizazioa lortzen duenean garapenaren aurrerakada handia izan du, hau nerabezaroan osatuko du gorputza eta mugimenduak erabat garatzen eta kontrolatzen dituenean.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zergatik da garrantzitsua jolasa haurren garapenean?
Jolasaren bidez haurrek bere gaitasunak modu egokian garatzen dituzte eremu biologiko, fisiko, afektibo, psikiko eta sozialean. Jarduera ludikoek mugimenduak koordinatzen, espazioa deskubritzen eta objektuak manipulatzen laguntzen dute.
Noiz hasi ziren jolasari garrantzia ematen?
Testuaren arabera, XIX. mendearen bukaeran hasi ziren jolasari garrantzia ematen. Aurretik jolasak ez zuen balorerik.
Zer da eremu psikomotorra?
Haurraren mugimenduak, gorputza erabiltzea eta zentzumenen garapena biltzen dituen eremua da. Jolas motorrek entzumena, ikusmena, ukimena eta orientazioa hobetzen dituzte.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.