Testu narratiboa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,54 KB

TESTU NARRATIBOA: Ezaugarriak: 1.Hari kronologikoa: gertakizunak denboraren arabera antolatzea. 2.Batasun tematikoa: subjektu bati gertatutakoaren bitartez lortzen da. Subjektu hori bizidun ala bizigabea, indibiduala edo kolektiboa, egile edo jasaile izan daiteke. 3.Transformazioa: predikatuak aldatzen dira. 4.Ekintzen arteko lotura: hasierako egoera batetik, transformazioaren bidez, bukaerako egoerara heltzen da. 5.Kausaltasuna: gertakizunak kausa ondorio erlazioen bidez lortzen da. 6.Egitura: aurkezpena-korapiloa -amaiera. 7.Testu plana: lineala: ekintzen ordena kronologikoa. 8.Atzera begiratzeko oroitzapenak: flash back. 9.Gertakizunen aurrerapena: “In media res”: erditik hasten da. 10.Kontrapuntua: itxuraz loturarik gabeko sekuentziak. Osagaiak: Narratzailea: -Ohiko testu narratiboetan: narratzailea=egilea -Testu narratibo literarioetan: narratzailea ez egilea. Narratzailearen ikuspegia: Kanpoko ikuspegia: -Orojakilea:dena dakiena. -Narratzaile editorea: beste batengatik jasotako historia kontatzean. -Objektiboa: kanpoko ikuspegia. Barneko ikuspegia: -Autobiografia:lehen pertsona -Narratzaile lekukoa. Pertsonaiak: Pertsonaia nagusiak: -Protagonista: honen inguruan antolatzen dira narrazioko gertakizun guztiak -Antagonista: protagonistaren helburu edo asmoen aurka agertu. Bigarren mailakoak: laguntzaileak dira. Hirugarren mailakoak: aipamen hutsa. Pertsonaiak nolakoak diren jakiteko: 1.Narratzailearen deskribapenaren bidez 2.Beste pertsonai batek egindako deskribapenaren bidez 3. Pertsonai horren esaten eta pentsatzen duenaren bidez 4.Pertsonaia horrek egiten duenaren bidez. Pertsonaiak bi motatakoak: Arketipikoak: ez dira aldatzen. Ezaugarri gutxiren bidez deskribatzen dira. Borobilak: ekintzaren garapenaren arabera aldatzen dira. Aurrekoak baino konplexuagoak dira. Denbora: kanpoko denbora: narraziotik kanpoko denbora historikoa. Barruko denbora: narrazioaren barruan: Fikzioaren denbora: fikziozko gertakizunak noiztik nora gertatzen diren. Narrazioaren denbora: narratzaileak noiz narratzen duen (berarentzat ekintza iraganekoa, momentukoa edo etorkizunekoa den). Espazioa: sailkapena: 1.Etxe barrukoa ala kanpokoa 2. errealista/fantastikoa 3. Objektiboa/ subjektiboa. Testu narratiboaren didaktika haur hezkuntzan: Testu narratiboen didaktikan, ulermena eta adierazpena ziurtatu behar dira. Ulermena beste batek irakurritakoa edo kontatutakoa ulertzean ematen da eta adierazpena berriz, eguneroko testu narratibo arruntak egoki adieraztean. Ipuin kontaketaren helburuak: 1.Konfiantza giroa 2.”Hemen eta orain” gertatzen den hizkuntza ateratzea 3.Errealitate berriak ezagutzea 4.Irudimena garatzea 5.testu narratiboen egitura eta ezaugarriak ezagutzea 6.Idatzizkorako hurbilketa.

Entradas relacionadas: