Euskadiko garapen ekonomikoa 1960-1975: industrializazio aro berria
Resumen
Testuak 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Euskadin izandako eraldaketa ekonomikoa aztertzen du: industrializazioa, hazkunde ekonomikoa, landa-eremuen despopulazioa eta etorkinen etorrera masiboa. Bizkaiko eta Gipuzkoako hazkundearen arrazoiak eta eredu horren arazoak azaltzen ditu. Gainera, Debako arroko kooperatibismoaren sorrera eta Arabako eta Nafarroako industrializazioa jorratzen ditu.
Puntos clave
- 1959an Egonkortze Planak autarkiari amaiera eman zion, eta euskal ekonomiak hazkunde handiko etapa bati ekin zion, 1973ko krisira arte.
- Bizkaian eta Gipuzkoan hazkundea eskulan ugari eta merkearen, finantzaketa egokiaren, teknologia inportatzearen eta esportazioen hazkundearen ondorioz gertatu zen.
- 1950 eta 1975 artean ia 500.000 etorkin iritsi ziren, batez ere industria-eskualdeetara.
- 1956an Arizmendiarrieta apaizak ULGOR kooperatiba bultzatu zuen Arrasaten, Debako arroko kooperatibismoaren hasiera.
- 1959an Euskadiko Kutxa sortu zen kooperatibak sustatzeko.
- Arabako eta Nafarroako industrializazioa inbertsio publikoen bidez bultzatu zen, baina enpresak hiriburuen inguruan kokatu ziren, lurraldeen arteko desoreka sortuz.
Garapen Ekonomikoa: Industrializazio Aro Berria
Euskal Gizartearen Eraldaketa (1960-1975)
Industrializazioa, hazkunde ekonomikoa, barruko landa-eremuen despopulazioa, etorkinen etorrera masiboa eta urbanizazio-prozesu sakon eta kaotiko samarra dira euskal gizarteak 1960ko eta 1970eko hamarkadetan bizi izan zuen eraldaketa-prozesuaren adierazgarri nagusiak.
Izan ere, erregimenak Egonkortze Planaren bidez autarkiari amaiera ematea erabaki zuenetik (1959), euskal ekonomiak hazkunde handiko etapa bati ekin zion, 1973ko krisira arte luzatuko zena.
Hazkunde Ekonomikoaren Arrazoiak Bizkaian eta Gipuzkoan
Hazkundea bereziki nabarmena izan zen jada industrializatuta zeuden eremuetan, Bizkaian eta Gipuzkoan, arrazoi hauengatik:
- Eskulan ugari eta merkea: Hamarkada horietan etorkinen etorrera masiboa gertatu zen (ia 500.000 1950 eta 1975 artean), eta batez ere industria-eskualdeetan egokitu ziren. Horrek eta biztanleriaren hazkundeak eragin zuzena izan zuten EAEko biztanleria aktiboaren tasan. 1960 eta 1975 artean, biztanleria aktiboa %25,2 hazi zen Euskal Autonomia Erkidegoan (%9,5 Espainia osoan).
- Finantzaketa egokia: Alde batetik, barne-aurrezkia (Euskal Herritik eta Estatuko gainerako herrialdeetatik datorrena) eta euskal bankuen dinamismoa. Bestetik, atzerriko inbertsioen garrantzia, sektore metalurgikora eta, batez ere, kimikora bideratuak (oso lehiakorrak diren sektoreak).
- Garapen teknikoa ahalbidetu zuen teknologia inportatzea.
- Euskal esportazioen hazkunde nabarmena (Estatuko esportazioen %18 1975ean).
Hala ere, eredu horrek arazo batzuk zituen: dibertsifikazio eta lehiakortasun maila baxua, energiaren gehiegizko kontsumoa, kutsadura maila handiak...
Kooperatibismoaren Sorrera Deba Arroan
Gainera, Debako arroan kooperatibismoaren sorrera gertatu zen, katolizismo sozialaren eskutik 1956an, Arizmendiarrieta apaizak Arrasaten ULGOR kooperatiba (FAGORen aurrekoa) bultzatu zuenean. Kooperatibismoaren filosofiaren ezaugarri nagusiak ziren bazkide langileen protagonismoa, karguak aukeratzea eta kapitalismoaren ezaugarriak onartzea (merkatu-harremanak eta lehia ekonomikoa). 1959an, Euskadiko Kutxa finantza-tresna sortu zen, kooperatiben lana sustatzeko. Horrela, kooperatiba berriak sortu ziren beste esparru batzuetan: irakaskuntza, aseguruak, ikerketa teknologikoa...
Araba eta Nafarroako Industrializazioa
Garai hartan, Arabako eta Nafarroako industrializazio-prozesua bultzatu zen inbertsio publikoen bidez ("Industria Sustatzeko Plana") eta erakunde publikoek bultzatuta (udalak eta aldundiak). Arazo nagusia lurraldeen arteko desoreka izan zen, enpresa guztiak (makrozefalia) hiriburuen inguruan ezarri baitziren.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Noiz amaitu zen euskal ekonomiaren hazkunde handiko etapa?
Hazkunde handiko etapa 1973ko krisiarekin amaitu zen. Etapa hori 1959an Egonkortze Planarekin hasi zen.
Zer izan zen Euskadiko Kutxa?
1959an sortutako finantza-tresna izan zen, kooperatiben lana sustatzeko helburuarekin.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.