Aldi helenistikoa: ezaugarriak eta eskola nagusiak

Arte y HumanidadesActualizado el 3,96 KB

Resumen

Dokumentu honek K.a. IV. mendearen amaieratik K.a. I. mendearen erdialdera bitarteko aldi helenistikoaren ezaugarri orokorrak azaltzen ditu. Arkitektura, eskultura eta ideologia ikasiko dituzu, bai eta Pergamo, Rodas eta Atenaseko eskola nagusien berezitasunak ere.

Puntos clave

  • Aldi helenistikoan Aristotelesen ideiak nagusitu ziren eta errealitatean oinarritutako eredu berriak sortu ziren.
  • Arkitekturan hirigintza hipodamikoa erabili zen, kale zuzenekin eta 90º-ko angeluekin.
  • Eraikin handietan lehen solairua ordena joniarrekoa zen eta bigarrena korintoarra; ordena korintoarra nagusituko da.
  • Eskulturan errealismoa, patetismoa eta giza gorputz bihurria nabarmentzen dira, emozioen irudikapen garatuarekin.
  • Pergamoko eskola piramide itxurako egitura eta kosmosaren irudikapena ezaugarritzen dute.
  • Rodasko eskolak handitasuna eta mugimendua bilatzen zituen, adibidez 'Rodaseko Erraldoia' lanarekin.
  • Atenasko eskola tradizio klasikoari gehien jarraitzen diona da, erretratuak eta egunerokotasuna irudikatuz.

Ponte a prueba

ALDI HELENISTIKOA (K.a. IV. mende amaiera - K.a. I. mende erdialdea)

Ezaugarri orokorrak eta ideologia

  • Aristotelesen ideiak nagusitu ziren.
  • Eredu berriak: errealitatean oinarrituta, eta ez ideal batzuetan.
  • Artistek giza irudiaren alde guztiak aztertu nahi zituzten.
  • Proportzioen idealak galdu eta handitasunera jo zuten.
  • Jatorrizko greziar elementuak ekialdekoekin nahasten dira.
  • Erregeen zein pertsona pribatuen ekimenez, era askotako artelanak egiten dira, estilo zehatzik gabe.

ARKITEKTURA

  • Hiri berriak sortu eta zaharrak berrantolatu ziren.
  • Hirigintza hipodamikoa (kale zuzenak, 90ºko angeluekin).
  • Hirigintza honetan eraikin publikoek garrantzia izan zuten.
  • Oso eraikin handiak, solairu bat baino gehiagorekin:
    • 1. solairua: Joniarra.
    • 2. solairua: Korintoarra.
  • Ordena korintoarra nagusituko da.

ESKULTURA

Eskola berriak sortzen dira, indibidualtasun handiagoa lortuz. Errealismo handiagoa, mentalitatean aldaketa eraginez.

  • Alde guztietako ikuspegia nagusitu zen, aurrealdeko ikuspegiaren ordez.
  • Giza gorputza bihurriturik agertzen da.
  • Talde irudiak ohikoak dira; pertsonaiak harremanetan daude.
  • Emozioen irudikapena garatu zen.
  • Gaiak: mitologikoak, historikoak eta egunerokoak.
  • Pertsonaiak: gazte ederrekin batera, adinekoak eta haurrak.
  • Alegorien garapen handiagoa.
  • Gune nagusiak: Atenas, Pergamo, Alexandria eta Rodas.

Eskulturaren ezaugarri estilistikoak

  • Hunkigarritasuna.
  • Oreka eta serenitate klasikoa alde batera utzita, errealismoan eta patetismoan oinarritzen dira.
  • Gaien ugaritasuna: eguneroko gai arruntak, erretratuak, adin guztiak...

Errealismoa eta giza gorputza

Errealismo handia: Zahartzaroa espresibitate handiz adierazita.

Giza gorputza: Anatomiarekiko interes handia. Tentsio goreneko giharrak, argi-ilun efektua sortuz.

Eskola nagusiak

PERGAMOKO ESKOLA

K.a. III. eta II. mendeetan hiririk aberatsenetarikoa izan zen eta bertan garatu zen eskultura eskolarik nagusiena.

Eskola honetako eskultoreek berezko estiloa garatu zuten, piramide itxurako egitura sortuz, hainbat ikuspegirekin, errealismoa eta dramatismoa nahastuz.

Irudien kokapena kosmosarena da:

  • Olinpiarrak, Zeus eta Atenea (Heraklesek lagundurik) buru direlarik, ekialdean daude.
  • Iparraldean ilunpeko eta uretako jainkoak.
  • Hegoaldean argiaren eta lurraren jainkoak.

Jainkoek eredu klasikoei jarraitzen diete, oso ederrak, jantzi eta apaingarri askorekin, greziarren adimen handiagoaren isla.

Erraldoiak, gihartsuak eta gorputz bihurrikoak, aurpegietan pathos-a islatzen dute. Batzuk gazteak, beste batzuk adinekoak, baina denak indartsuak eta iletsuak. Badago hegorik duenik, beste batzuek oinak suge itxurakoak dituzte, edo lehoi atzaparrak edo ezkatak dituzte.

Jainkoak beti goian eta lirain, beraien garaipenaren ikur.

RODASEKO ESKOLA

Handitasuna eta mugimendua dira ezaugarri nagusiak.

  • Handitasuna: Irudi erraldoien aldeko apustua. Adibidez, “Rodaseko Erraldoia”, hiriko portuan kokatua. Itsasontziak haren hanken artean pasatzen ziren.
  • Mugimendua: Gorputza mugimenduan edo arroparen mugimendua, haizearen eraginez sortzen da.

ATENASEKO ESKOLA

Eskola helenistikoen artean, tradizio klasikoari gehien jarraitzen diona da.

  • Ez da eskultura klasikoen kopia, baizik eta interpretazio berri bat.
  • Erretratuek garrantzi berezia dute.
  • Egunerokotasuna irudikaturik agertzen da.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein dira aldi helenistikoko eskultura eskola nagusiak?

Testuaren arabera, eskola nagusiak Pergamokoa, Rodasekoa eta Atenasekoa dira. Gune nagusiak Atenas, Pergamo, Alexandria eta Rodas izan ziren.

Zer ezaugarri ditu Pergamoko eskolak?

Piramide itxurako egitura, errealismoa eta dramatismoa nahastuta, eta irudien kokapen kosmikoa. Jainkoak eredu klasikoei jarraitzen diete, baina gorputz bihurriekin eta pathos-arekin.

Zein da aldi helenistikoko hirigintza mota?

Hirigintza hipodamikoa, kale zuzenekin eta 90º-ko angeluekin. Eraikin publikoek garrantzi handia izan zuten.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein filosofoaren ideiak nagusitu ziren aldi helenistikoan?
2. Zein hirigintza mota erabili zen aldi helenistikoan?
3. Zein ordena izango da nagusi eraikin handietan?
4. Zein da 'Rodaseko Erraldoia' lanaren ezaugarri nagusia?
5. Zein eskolak jarraitzen dio gehien tradizio klasikoari?
6. Zer irudikatzen du Pergamoko eskolak irudien kokapenean?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.