GARAI ARKAIKOKO ESKULTURAK

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 24,45 KB

ARTE MINOIKOA

Kultura minoikoa Kreta irlan garatu zen K.A. III. Eta II milurtekoetan. K. A. 1200 urtearen Inguruan zibilizazio minoikoa desagertu zen.

Kretako aberastasunaren jatorria itsas merkataritza zenez, hiri Nagusiak kostaldean zeuden. Hiri minoikoetan eraikin-multzo garrantzitsuena Jauregia zen. Irlako jauregien artean aipagarria da Knosos Hirikoa.

Kretako jauregietako arkitektura arkitrabeduna zen. Zutabe mota Berezi bat erabiltzen zuten Kretarrek euskarri gisa; gau egun minoiko deritzogun Zutabea. Zutabe minoikoek fuste laua dute; estuagoak dira oinarrian, fustearen Goiko aldean baino; ekino zabala dute, eta lauki-itxurako abakoa.

Kretako jauregietako gune nagusia patio handi bat zen. Patio horren inguruan kokatu zituzten Arkitekto minoikoek jauregiko gela nagusiak. Denborak aurrera egitean, irlako Zenbait jauregi izugarri handitu ziren, Knosos-koa kasu. Eraikinaren jatorrizko Guneari hainbat gela gehitu zizkioten minoikoek, ordena  jakin bati Jarraitu gabe.

Jauregi-multzo minoikoek labirinto itxura izan arren, argi erakusten dute Irlako hirigintzaren maila. Horra hor, Kretako hirietako zenbait berrikuntza: Harriztaturiko bideak, espaloiak, ur zikinak kanporatzeko estoldak eta Argiztapen patioak (argia eta airea jauregiko gela guztietara sartzeko).

Fresko pinturek eta margotutako erliebeek apaintzen zituzten Kretako jauregietako Hormak. Horma horietan gizairudi estilizatuak, zein animalia eta landare motiboak margotu zituzten Kretako pintoreek. Irudi guztietan nabaria da Egiptoko pinturaren eragina. Fresko ezaguna dugu Lilien printzea izenekoa.

Pinturaz gain, eskultura eta zeramika lanak ere utzi zizkiguten artista minoikoek. Eskulturetako motibo nagusia Emakume-irudiak dira. Ama-jainkosak izan zitezkeen jantzitako emakume-irudi txikiak dira. Eskultura horietako Batzuk zeramikaz eginak dira, beste batzuk, berriz, brontzez urtuak.

Zeramika lan ugari ere utzi zizkiguten minoikoek. Zeramikazko ontzietako Motibo nagusiak itsasoko animaliak dira. Aipatzekoak dira Comaresko Zeramika-lanak.

Kokatzea:


noiz eta non garatu zen;gizarte Minoikoaren ezaugarriak (ekonomia, antolaera politikoa, erlijioa etab.)

ARTE MIZENASTARRA

Mizenastar artea K. A 1600. Eta K. A. 1100. Urteen bitartean garatu zen kontinente aldeko Grezian Eta ondoko uharte batzuetan.

Mizenastarrak indoeuroparrak Ziren eta greziera zen haien hizkuntza.

Arpilatze gerra eta Itsas ohointza bizimodu bilakatu zituen gerlari-aristokrazia bat Egituratu zuten mizenastarrek.

Kretako minostarrekin Harremanetan hasi zirenean, forma kretarren fintasun eta dotoretasunaren Eragina jasan zuten mizenastarren artelanek.

Hiriak

Hiri txikiak antolatu Zituzten mizenastarrek eta haien babesa izan zuten lehen kezka: harlandu Ikaragarri handiz taxuturiko harresi sendoz hornitu eta inguratu zituzten Hiri haiek (murru ziklopeoak)
. Tirinto, Pilos eta Mizenasizan ziren mizenastarren hiri nagusiak. Azken hiri horretan Lehoien Atea izenekoa dugu aipagarri.

Megaron-ak

Areto angeluzuzen handi bat Eratu ohi zuen mizenastarren etxe nagusiak eta megaron izeneko Atari zutabeduna zabaltzen zen barru haren aurretik. Horra hor Greziako tenplu klasikoen oinplanoaren Jatorria.

Hilobiak

Tumulu edo hil-muino Baten egitura zuten mizenastarren zenbait hilobik.
Korridore luze bat igaro eta gero, kupula Faltsu batez estalitako hil ganbera zirkular handi Bat zabaltzen da. Ganbera horren ondoan irekitzen da beste bat, askoz ere Txikiagoa eta angeluzuzena:
Hantxe zegoen hilobi nagusia.
Hilobi Ezagunena Atreoren Altxorra izenaz ezagutzen dugu.

Agamenonen maskara

Urrezko xafla mehe bat Bozeldurik landu zen maskara hau.
Noble Baten hilotzaren begitartea estaltzen zuen.

 https://www.Youtube.Com/watch?V=HrfYCzr9oos

ARTE GREZIARRA

Are greziarra erabakigarria izan da mendebaldeko artearen bilakaeran. Alabaina, greziarrek ez zuten arte kontzeptua adierazteko hitzik.Teknosizenaz baliatzen ziren artisauen lanetan bideratu beharreko Teknika adierazteko. Zurginen Mailakotzat zituzten eskultoreak eta pintoreak.

Aldi Klasikotik aurrera Hartu zuen eskultoreen eta pintoreen lanak balio handiagoa, eta zenbaitetan, Gainera, bikain ordaintzen zen lan hura.

Errenazimentuan, berriz, Arte greziarra sublimatu zen, eta gizartean artistaren lana eta izaera egiaz aintzakotzat hartu zuten.

GREZIAKO GIZARTEAREN BILAKAERA


Aro iluna. K.A. 1200-800 urteen bitartean

K.A. 1200. Urte aldera doriarrak egokitu Eta Burdin Aroa zabaldu zuten Grezian.

Ondoren, 400 urte ilunetorri ziren, oso datu gutxi baitago urte haietan gertatutakoaren inguruan.

Aro arkaikoa. K.A. 800-500 urteen bitartean


Gertaera erabakigarri batzuen arabera bilakatu ziren Greziako gizartea, Kultura eta artea:

  • Merkataritza zabalduzen.
  • Merkatari Klaseak botere ekonomiko handia bildu zuen, botere politikoa, berriz, aristokrazia nekazarien esku segitzen zuen.
  • Merkatari Klaseak poli edo estatu-hirien garapena bultzatu Zuen.
  • Hazkunde Demografikoakbultzaturik koloniak sortu zituzten polietako biztanleek. Poli greziarren Eragina Mediterraneo guztira hedatu zen.
  • Poli horietan, bestalde, literatura eta filosofia Garatu ziren.
  • K. A. VII. Mendean tirania sortu Zen, merkatarien interesen aldeko gobernu mota gisa.

Aro klasikoa. K. A. 500-323


K. A. V. Mende erdian, persiarrak Garaitu eta gero, bizi izan zuen Atenasek bere garai distiratsuena; Periklesen Mendeaderitzo garai hari.

Ondoren, Demokrazia sortu zen.

Oparo garatu ziren kultura eta artea.

Periklesen ondoren, Polien arteko liskarraksortu ziren.

Krisialdi haren buruan, inperio mazedoniarraren barruangeratu ziren hiri greziar guztiak.

Mazedoniako Alexandro Handiak India eta Egiptora zabaldu zuen inperioa.

Aro helenistikoa. K. A. 323-K.O. I

323. Urtean hil zen Alexandro Handia. Haren heriotzaren ondoren, inperioa Zatitu zen

Hiri Batzuek garapen ekonomiko handia izan zuten, merkataritzari esker.

Erromako inperioaren menpe. K. A. II. Mendetik aurrera


Espiritu Greziarraren miresle handiak izan ziren erromatarrak, eta haiei esker ezagutzen dugu eskultura Greziarra.

Greziako arkitektura eta hirigintza

Hiri-espazioaren antolamendua izan zen Greziako arkitekturaren ekarpen Handiena. Kretako eta Mizenasko eraikuntza-forma eta tekniketatik abiatu ziren Arkitekto greziarrak. Halere, kretarrek eta mizenastarrek ez bezala, greziarrek neurriak eta proportzioak zehazten zituzten printzipio matematiko sendoetan Oinarritu zituzten haien lanak. Beste alde batetik, gizakiaren Neurriaren araberako arkitektura da greziarra, eta bat etorri ohi dira forma Eta funtzioa.

Arkitrabe-estalki Sistemabideratu zuten Eraikinetan arkitekto greziarrek, eta zutabea erabili zuten euskarri gisa.

Arkitektura formetan edertasun eta ordena lortu ahal izateko, hiru Arkitektura-ordena bideratu zituzten greziarrek: doriarra, joniarra eta Korintoarra.

Ordena doriarra

Ordena joniarra

Ordena korintoarra

Zurez eraikitzen Zituzten lehengo tenpluen eskema imitatzen du, oro har.

Zutabe doriarrak

  • Ez Dute harroinik (basarik).
  • Enborrek (fusteek)


    ertz Biziko ildoak dituzte
  • Kapitelek Ekinoa eta abakoa dute
  • Abakoa Oinarriz karratua da, eta formaz prismatikoa.

Taulamendu doriarra = arkitrabea, frisoa eta erlaitza.

Arkitrabe laua

Frisoa



triglifoak eta metopak

           Metopak: Erliebez dekoratuak

Erlaitzak frontoia eratzen du.

Doriarra baino estilo Finagoa eta estilizatuagoa da.

Zutabe joniarrak

  • Harroina Dute (basa dute)
  • Enborrek (fusteek) kamusturiko ildoak dituzte
  • Kapitelek bolutak (kiribildurak)
    dituzte.

Taulamendu joniarra = arkitrabea, frisoa eta erlaitza.

Arkitrabea hiru zerrendetan banatua

Frisoa:


etenik gabekoa, eta gehienetan, erliebez Apaindua.

Erlaitzak frontoia eratzen du.

Aro klasikoan sortu Zen ordena hau. Ordena joniarraren ezaugarriak ditu, oro har, kapitelek Berriz, forma berezia dute.

Zutabe korintoarra

Akanto hostoen itxurako kapitela du.

Guztiz estilizatua Izan ohi da.

Greziako arkitekturako eraikin motak

Tenplua

Antzoki edo teatroak

Santutegiak (Temenos)


Greziako arkitekturako eraikin tipikoena da. Mizenasko megaronetan Inspiratua.

Tenpluak harrizkoak izan ziren aro arkaikotik aurrera.

Harlanduzkoak izan ohi ziren.

Estalkiari eusten zioten habeak bakarrik ziren zurezkoak.

Jainkoaren etxea zen

Jainkoaren irudia gordetzen zuten barruan.

Apaizak baino ez ziren sartzen barnealdera.

Zeremoniak kanpoaldean ospatzen ziren.

Pronaos


Atari modukoa.
  • Naos


    Jainkoaren estatua gordetzen zen bertan.

  • Opistodomos

    Jainkoari egindako eskaintzak bertan gorde Ohi ziren. Ez zen naosarekin komunikatzen.

Arkitektura elementuak erliebez dekoraturik, eta kolore biziz Koloreztaturik zeuden.

Adibideak:

Partenoia, Erekteion

Antzerkia greziarrek sortu zuten. Erlijio izaerakoak ziren antzezpenak, Zeremonia jakin batzuei lotuak.

(Temenos) edo santutegien osagarri ziren antzokiak.

  • Harmailak (Theatron edo cavea)


Ikusleentzako tokia zen.

Mendi malda batean bermatzen zituzten.

Gainazpikaturiko kono moztu baten itxura zuten.

  • Orchestra

Gune zirkularra zen.

Koruaren lekua zen.

  • Eszena

Oinplano errektangeluarreko eraikina zen. Antzezleen jokalekua zen, Maskarak etab. Gordetzeko erabiltzen zuten.

Greziar antzokiek akustika paregabea zuten.

Adibideak:

Epidauroko antzokia

Esparru handiak ziren, gune natural batean kokatuak (Delfos) edo Hirietatik gertu (Atenasko akropolia).

Jainkoaren “bizitzako” gertaeraren batekin zukeen loturagatik hautatzen Zuten tokia.

  • Tenplu Nagusia
  • Beste Tenplu batzuk (thesauro-ak).
    Poliek egindako eskaintzak Gordetzeko.
  • Antzokia
  • Estadioa (kirol-jokoetarako)
  • Santutegi Batzuetan:
  • Ospitalea (Epidauron, esate baterako)

Adibideak:
Olinpiako santutegia (Zeusi opatua), Delfos eta Deloskoak (Apolori opatuak).

Greziako hirien egitura


Greziako hirien sorrera: akropolisedo goi-hiria

Hesituriko mendi baten inguruan hedatu ziren hiri asko (akropolis edo Goi-hiria) eta, hiriaren babeserako azken lerroa izateaz gainera, goialde Haietan eraiki zituzten greziarren tenplu nagusiak edo hiriko santutegia.

Greziako hirietako gune eta eraikin nagusiak

  • Greziako Hiri zaharrenetako oinplanoa irregularra zen.
  • Etxebizitzak Antzekoak ziren kanpoaldetik.
  • Gizarte Klaseak ez ziren auzoen arabera banatzen.
  • Hirietako Gune nagusia plaza publiko handi bat zen; hiriko agora
    .
  • Bilera Politikoak, zeremoniak eta merkataritza trukeak egiteko gunea zen agora.

  • Agora horiek inguratu ohi zituzten Eraikinak hauexek ziren: stoa eta Bouleterion izenekoak.

  • Stoak atari Zutabedunak ziren.

  • Bouleterion

    Batzar Etxe modukoak ziren (bilera politikoak egiten ziren bertan).

Greziako hirien bilakaera aro klasiko eta helenistikoan

Hirigintza mailako irizpide arrazionalagoak bideratu zituzten:

  • Kale-ordena Ortogonalaren araberako oinplanoak erabili zituzten.
  • Osasun Eta saneamendurako irizpideak izan zituzten gogoan: akueduktuak, Estolderia-sistemak etab. Eraiki zituzten.
  • Miletoko Hiri-egitura berria dugu irizpide berri horien adibide aipagarriena. Hipodamosek diseinatu zuen Mileto K. A. V. Mendearen lehen erdialdean.

ESKULTURA GREZIARRA

Aro arkaikoko eskultura

Are greziarra erabakigarria izan da mendebaldeko artearen bilakaeran. Alabaina, greziarrek ez zuten arte kontzeptua adierazteko hitzik.Teknos Izenaz baliatzen ziren artisauen lanetan bideratu beharreko teknika Adierazteko. Zurginen mailakotzat zituzten eskultoreak aro arkaikoko Greziarrek.

Aro arkaikoa. K.A. 800-500 urteen bitartean kokatzen dugu


Gertaera erabakigarri batzuen arabera Bilakatu ziren Greziako gizartea, kultura eta artea: Merkataritza zabaldu zen. Merkatari klaseak botere ekonomiko handia bildu zuen, botere politikoa, berriz, aristokrazia Nekazarien esku segitzen zuen. Merkatari klaseak poli edo estatu-hirien garapena bultzatu zuen.

Arlo ekonomikoan, bestalde, hazkunde Demografikoak bultzaturik koloniak Sortu zituzten polietako biztanleek. Poli greziarren Eragina Mediterraneo guztira hedatu zen. Poli horietan, literatura eta filosofia garatu ziren. Politika arloan, berriz, K. A. VII. Mendean tirania sortu zen, merkatarien interesen aldeko gobernu mota gisa.


Greziako gizartearen bilakaeraren isla dugu aro arkaikoko eskultura.

Aro arkaikoaren hasierako eskulturetan nabarmenak ziren honako ezaugarri Hauek:

  • Bolumenen Trataera geometrikoa



  • Eskulturen Zurruntasuna


  • Irudiak Estereotipatzeko joera


  • Naturalismo Eza


  • Norbanakoen Ezaugarriak zehazteko interes falta


  • Gizabanakoaren Gizarte maila (aristokrazia) irudikatu nahi zuten eskulturek

Aro arkaikoak aurrera egitean, poliki-poliki Osagai naturalistak txertatu ziren eskulturetan.

Kouroi eta Kore deiturikoak ditugu K. A. 600. Eta 500. Urteen bitarteko eskultura esanguratsuenak.

Kouros

  • Gizon gazteak.
  • Guduan edo kirolean arrakasta lortu ondoren, eskerrak emateko egiten ziren.
  • Biluzik Agertzen ziren.
  • Gorputz errutsu osasungarria (aristokraziaren ezaugarria).
  • Bolumenak era geometrikoan agertzeko joera.
  • Simetrikoak ziren eskulturak.
  • Besoak pixka bat tolestuak.
  • Hankak: bat aurreratuta eta bestea atzeratuta, baina biak tolestu Gabe.
  • Zurrunak ziren Eskultura hauek.
  • Adierazkortasunik ez zuten.

kouros-
En bilakaera

Poliki- poliki osagai naturalistak txertatzen joan ziren, bereziki Aurpegiera lantzeko moduan (irribarre arkaikoa) eta gorputzaren xehetasunetan (proportzio egokiagoak eta gero eta jarrera naturalagoak).

Korei

  • Nesken Edo emakume gazteen irudiak ziren korei eskulturak.
  • Eskaintzaile Jarreran aurkezten ziren gehienetan.
  • Koreen Trataera ez zen Kourosena bezain zurruna; irribarrea dute guztiek Ezaugarri.
  • Modelatze Plastikoagoa dute kouros delakoak baino.
  • Jantzirik Ageri dira beti Kore eskulturak

Aro klasikoko eskultura

Hiru une bereiziko Ditugu:


Garai zorrotza, I. Klasizismoa eta II. Klasizismoa.

Garai zorrotza

K.A. 500. Eta 450. Urteen bitarteari dagokio. Eskulturaren alorrean, irudiek zurruntasuna galdu, eta jarrera Naturalagoa eta pausatuagoa hartu zuten. Formen trataerari dagokionez, forma Urriak eta eutsiak dituzte garai honetako eskulturek. Garai zorrotzaren Eskulturaren adibide dugu

·
Delfosko Auriga izeneko eskultura.

I. Klasizismoa

Periklesen mendea deituriko garaiari dagokio K.A. 450. Eta 404.
Urteen bitartean Luzatu zen aro hau. Garaiko eskulturen ezaugarriak honako hauek dira:

a.

Naturalismoa gorputzen eta jantzien trataeran

b.

Harmonia bilatzea;

hau da, osotasunaren eta aldeen arteko oreka lortzen saiatzea.

c.Begitarteen adierazkortasunik eza

d.

Kanona

Gorputz guztiz Egokiaren proportzio idealak zehazten ahaleginduziren eskultore Greziarrak
. Poliklitok sortu zuen lehen kanona, doriforo izeneko Eskulturaren bitartez.

e.

Mugimendu eutsia

f.

Konposizio orekatuak

Higidura eutsia oinarritzat zituen edertasunaren ideiarekin batean abiatu ziren orduko eskultoreak Konposizioaren oreka eta harmoniaren bila.

Gorputzaren proportzio idealak zehazten saiatu ziren kanonaren bidez, haren irudia ahalik eta Orekatuena, harmoniatsuena eta, beraz, ederrena izan zedin.

Gizasemeen irudietan gorputz gihartsuak eta aldi berean orekatuak lehenetsi zituzten; Bizirik zirauten, hortaz, aurreko garaietako balioek eta gorputzaren kultuak, Guduan edo kirol jokoetan loria erdiesteko tresna izan zitekeen aldetik. Garai Hartakoak dira Miron, Poliklito eta Fidias eskultoreak.

Miron

Diskobolo ospetsuaren egilea izan zen Miron.

Fidias

Partenongo Eskultura-dekorazioa landu zuen


Fidiasek, baita Ateneareneta Zeusen estatua Krisoelefantiar(boliz eta urrez eginak) erraldoiak ere, Partenonen berean eta Olinpiako ten-pluan hurrenez hurren.

Polikleto

Kanona bideratu zuen Polikletok bere Doriforoeta Diadumenos ospetsuetan. Berak proposatu zuen, hain Zu-zen ere, kanon hura, gorputzaren garaierak buruarena halako zazpi behar Zuela zehaztuz.

II. Klasizismoa

K. A. 404-323. Peloponesoko gerran Atenasek Espartaren aurrean onartu behar izan zuen Kapitulazioaren unea hartu ohi da garai honetako hasieratzat eta Alexandro Handiaren heriotza urtea bukaeratzat.

Politikaren arloan oso Nahasia izan zen garai hura eta, artean alderdi sentsualagoei harrera Egin zitzaien bitartean, beste kanon luzeago bat zehaztu zen Eskulturan. Garai hartakoak dira Praxiteles, Leokares,Eskopaseta Lisipoeskultoreak.

Aurreko eskultoreek Baino gorputz sentsualagoak, finagoak eta estilizatuagoak Aurkeztu zi-tuen Praxitelesek, gorputz errutsuak (baina harmoniatsuak, Gorputz zainduei eta zailduei dagokien bezala) aurkezten baitzituzten beti Lehengoek. Hartarako, halako keinu dotore sentsualaz kurbatzen den Konposizio-eskema, Praxitelesen kurba deitua, erabili zuen eskultoreak bere Obretan.
Knidoko Afrodita, Apolo Sauroktono eta Hermes dira Praxitelesen lan ezagunenak.

Belvedereko Apoloizeneko eskultura zizeldu zuen Leokaresek.

II. Klasizismoko izen handienetako bat da Lisipo.
Hainbat iturriren Arabera, oso eskultore emankorra izan zen. Haren irudietan, biziki luzatu zen Kanona eta beste proportzio batzuk zehaztu.
Gorputzaren guztizko luzera, Adibidez, buruarena halako zortzi izango zen haren arabera.

Alexandro Handiaren eskultore kutuna eta ofiziala izan zen Lisipo, eta erretratu Ugari egin zizkion enperadoreari.

Apoxiomenosdugu haren eskultura ezagunena.


Helenismoa

Helenismoaren hasiera Unetzat hartu izan da Alexandro Handiaren heriotzaren eta haren inperioaren Banaketaren urtea (K.A. 323). I. Mendean amaitu zen helenismoa.

Ekialdeko kulturekiko Harremanak erabakigarriak izan Ziren arte greziarraren bilakaeran.

Merkataritzan Oinarrituriko ekonomia moldea betikoz hedatuko zen garai hartan.

Horren guztiaren Ondorioz:

  • Gero eta gustu Mota gehiago azalduko zen bazterretan (helenismoko artea eklektikoagoa Izan zen).
  • Bizirik iraun zuen betiere molde klasikoen aldeko Joerak eta eredu klasikoen kopiak Egin ziren behin eta berriro,
  • Honelakoak izan ziren formak eta konposizioak:


Dinamiko

Sentsual

Eta adierazkorragoak

  • Irudiak estilizatuagoak izan ziren



  • Gartsuagoa izan zen elementu dramatikoetarako Joera

Helenismoko lan Aipagarrienen artean honako hauek ditugu:

  • Miloko Venus


    K. A. II. Mende bukaera.

  • Zeusen aldareko frisoak, Pergamo. K.A. II. Mendea eta I. Erdialdea.

  • Laokonte eta semeak

    I. Mendea.

GREZIAKO PINTURA ETA ZERAMIKA

Erromatarren lekukotzek eta artelan berreginek ematen digute pintura Greziarraren berri.

  • Halako perspektibaz bideratzen zituzten margolanak pintore Greziarrek.

  • Argi-ilunaren Bitartez modelatzen zituzten gorputzak.

Zeramika

Zeramika ere bada Greziako pintoreen lana ezagutzeko bidea.  Zeramikan Bi pintura teknika erabili zituzten: irudi beltzena eta irudi gorriena.

Irudi beltzen teknika: beltzez margotzen zituzten irudiak; ezten batez Baliatzen ziren, zehazkizunak irudikatzeko.

Irudi gorrien teknika: beltzez margotzen zuten hondoa; buztinaren kolore Gorrian uzten zituzten irudiak; zehazkizunak pintzelez irudikatzen zituzten Pintura beltza erabilita.

Beltzez gain, beste zenbait kolore ere erabiltzen zituzten, batzuetan.

Irudien ezaugarriak

Greziako pinturako irudien ezaugarriak hauexek dira:

  • Proportzio egokiak dituzte.
  • Gorputzak harmoniatsuak dira.
  • Irudiak Soslaiz irudikatzen dira, oro har, baina, badira eskortzo zuzenak besoen Irudikapenean.
  • Nolabaiteko Isozefalia dago.
  • Perspektibarik Gabeko espazioa irudikatzen zuten, eta horregatik, irudiak lur Horizontalaren gainean agertzen dira.
  • Irudiak Elkarren gainka agertzen dira batzuetan, nolabaiteko espazio sakontasuna Adierazteko; halere, irudi guztiek, atzekoek zein aurrekoek, tamaina bera Dute.
  • Jarrerak, Oro har, lasaiak dira , eta mugimenduaren eta espresioen adierazpena Zorrotza eta eutsia.

Gaiak

Era askotako gaiak jorratu zituzten Greziako pintoreek:


  • Mitologia
  • Antzerkia
  • Hileta Ospakizunak
  • Symposiumak
  • Eguneroko bizimodua: nekazaritzako lanak, etxe barrukoak etab.

Entradas relacionadas: