Nazioarteko ekonomiaren bilakaera: urre-patroitik Bretton Woodsera

HistoriaActualizado el 4,09 KB

Resumen

Dokumentuak XVII. mendetik II. Mundu Gerra osteko garaira arteko nazioarteko ekonomiaren bilakaera aztertzen du. Libreekanbioaren garaipena, urre-patroiaren funtzionamendua eta amaiera, eta 1945-1973 bitarteko ekonomia kapitalista berria deskribatzen dira. Ikasleak Bretton Woodseko instituzioak eta Marshall Plana ulertuko ditu.

Puntos clave

  • XVII. eta XVIII. mendeetan nazioarteko merkataritza asko hedatu zen, transakzio-kostuak murriztuz.
  • Urre-patroian moneta urre kopuru jakin bati lotuta zegoen, eta nazio bakoitzak urrearekiko truke-tasa finko bat zuen.
  • Britainia izan zen politika librekanbistan denbora luzeenean mantendu zen herrialdea; 1860-1870 bitartean izan zen ideologia honen urrezko aroa.
  • 1945-1973 bitartean AEBek lidergo absolutua izan zuten mundu kapitalistan, eta gerraosteko berreskurapen ekonomikoa azkarra eta handia izan zen.
  • 1944ko Bretton Woodseko konferentzian Nazioarteko Diru Funtsa (NDF) eta Berreraikuntza eta Garapeneko Nazioarteko Bankua (BGNAB) sortu ziren.
  • Marshall Plana (1948) AEBek Europari eman zioten laguntza ekonomiko eta militarra izan zen, kapitalismoa indartzeko helburuarekin.

Ponte a prueba

Nazioarteko Ekonomiaren Hazkundea eta Erorketa

Librekanbioaren Garaipena

XVII. eta XVIII. mendeetan, nazioarteko merkataritza asko hedatu zen, mundu mailako sarrerak handituz. Transakzio-kostuak asko murriztu zirenez, produktuek kostu baxuagoak eta merkeagoak zituztenez, merkatuaren fluxuaren hazkundea eman zen. Garai honetan hiru aldaketa garrantzitsu gertatu ziren, nazioarteko komunikazioa eta garraioa aldatu zituztenak:

  • Teknologia berriak.
  • Ekonomia liberalaren ideologia indartu zen (Adam Smith bezalako pentsalariekin).
  • Urre-patroia ezartzean, kapitalaren mugimendua erraztu zen.

Liberalismo ekonomikoa eta urre-patroia funtsezkoak izan ziren estatuen arteko harremanetan. Garai honetan, Britainia izan zen politika librekanbistan denbora luzeagoan mantendu zen herrialdea. Ideologia honen urrezko aroa 1860-1870 bitartean izan zen, Europako potentziek ezarri zutenean. Ingalaterra garaiko potentzia zen, eta politika librekanbista ezarri zutenean, merkataritza-sarreren hazkundea gertatu zen, eta transakzio-kostuen beherakadaren ondorioz, trukeak handitu ziren.

Urre-patroia eta Globalizazio Finantzarioa

Globalizazioaren funtsezko elementua izan zen, transakzio-kostuen minimizazioari esker. Ekonomian, urre-patroia diru-sistema bat da, non diruaren balioa urre kopuru jakin bati lotuta dagoen. Sistema honen bidez, nazio bakoitzeko monetak urrearekiko truke-tasa finko bat zuen, eta horrela nazioarteko merkataritza errazagoa bihurtzen zen. Patroia mantentzea izan zen politika monetarioen helburua. Politika horietan, banku zentralek eragin handia izan zuten, eta 70eko hamarkadan urre-erreserben eskasia garaia gertatu zenean, prezioen deflazioa eta kreditua urritzea eragin zuen krisi bat sortu zen.

Urre-patroiaren Heriotza

Urre-patroiaren amaiera gertatu zen.

Nazioarteko Ekonomia Orden Berria (1945-1973)

II. Mundu Gerraren osteko berreskurapena azkarra izan zen, suntsiketaren tamaina kontuan hartuta. Urrezko Aroa deitutakoa, 1973an bukatu zen petrolioaren krisiarekin. Alde batetik, mundu kapitalista zegoen mendebaldean, AEBetako lidergoarekin. Bestalde, mundu komunista ekialdean, Sobietar Estatuarekin. Aldi berean, Afrikan eta Asian hainbat estatu sortu ziren, XIX. mendean inbaditutako koloniak zirenak.

II. Mundu Gerra Osteko Berreskurapena: Mundu Ekonomiaren Oinarri Berriak

1945ean, II. Mundu Gerra bukatzean, Europa eta Asiako estatu asko suntsituta zeuden: 40 milioi hildako baino gehiagorekin, industria deseginda, goseteetatik hurbil zeuden garaitutako herrialdeetan, gobernu ahulak… Berritze-lanak berehalakoak izan behar ziren.

Mundu Kapitalistaren Berregituraketa

1948-1973 bitarteko epealdia gizarte kapitalistaren urrezko aroa bezala ezagutu da. Oinarrizko ezaugarriak hauek izan ziren:

  • AEBetako lidergo absolutua.
  • Nazioarteko lankidetzarako egitura instituzional konplexuaren eraikuntza.
  • Gerraosteko berreskurapen ekonomiko azkarra eta handia.
  • Ongizate-estatuaren jaiotza.

Ekonomiarako Marko Instituzional Berria: Bretton Woods

Gerraostean moneta-sistema egonkor eta eraginkorra behar zen, baita merkataritza erraztu ere. Bretton Woodseko konferentzian (1944), ekonomia birmoldatzeko eta nazioarteko lankidetzarako egitura instituzionala sortzeko, Nazioarteko Diru Funtsa (NDF) eta Berreraikuntza eta Garapeneko Nazioarteko Bankua (BGNAB) sortu ziren. Diru-sistema berri honekin, moneta ezin zen debaluatu, eta urre-patroiaren zurruntasunak gainditu nahi ziren. Nazioarteko Diru Funtsak bi helburu zituen: debaluazioa kontrolatzea eta herrialdeei maileguak ematea. Gainera, Nazioarteko Bankuak laguntzak ematen zituen ekonomia berreraikitzeko.

Ipar Amerikako Laguntza, Europa eta Japoniako Errekuperazioa eta Gerra Hotza

Marshall Plana (1948): AEBek laguntza ekonomiko eta militarra eman zioten Europari. Kapitalismoa indartzea zen helburu nagusia Europan, baina bi baldintza zeuden:

  • AEBek herrialde horretako ondasunak erosteko lehentasuna izatea.
  • AEBak herrialde horretako merkatuan sartzea.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer da urre-patroia?

Urre-patroia diru-sistema bat da, non diruaren balioa urre kopuru jakin bati lotuta dagoen. Nazio bakoitzeko monetak urrearekiko truke-tasa finko bat zuen, eta horrek nazioarteko merkataritza errazten zuen.

Zer helburu zituen Nazioarteko Diru Funtsak?

Nazioarteko Diru Funtsak bi helburu zituen: debaluazioa kontrolatzea eta herrialdeei maileguak ematea. Bretton Woodseko konferentzian sortu zen, 1944an.

Noiz amaitu zen Urrezko Aroa?

Testuaren arabera, II. Mundu Gerra osteko Urrezko Aroa 1973an amaitu zen, petrolioaren krisiarekin batera.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtetan sortu ziren Nazioarteko Diru Funtsa eta BGNAB?
2. Zer zen urre-patroiaren ezaugarri nagusia?
3. Zein herrialde izan zen politika librekanbistan denbora luzeenean mantendu zena?
4. Zein izan zen Marshall Planaren helburu nagusia Europan?
5. Zein gertaerak markatu zuen II. Mundu Gerra osteko Urrezko Aroaren amaiera?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.