Frankismoaren bilakaera: Autarkiatik Trantsiziora

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en con un tamaño de 2,47 KB

Frankismoaren bilakaera historikoa

1. Autarkia garaia (1939-1950eko hamarkada)

Diktaduraren lehen aldia autarkia izenez ezagutzen da. Garai honetan erregimenaren hasiera eman zen eta Francoren boterea finkatu zen. Ekonomiari dagokionez, Espainia bultzatzea zen helburu nagusia; horretarako, kanpo-harremanak eta trukeak deuseztatu zituzten, kanpoko produktuei zergak ezarriz.

Espainia Bigarren Mundu Gerran neutro azaldu zen, baina beranduago Dibisio Urdina tropa ezaguna bidali zuten Alemaniara, komunismoaren aurka borrokatzeko.

2. Egonkortzea eta nazioarteko irekiera

Frankismoaren bigarren aldian, erregimena egonkortu egin zen. AEBekin hitzarmen bat sinatu zuen eta Espainiak nazioartean itxura aldatu zuen, NBEn sartzea lortuz. Ekonomiari begira, 50eko hamarkadako lehen urteetan atzerriko lehen inbertsioak agertu ziren eta ekonomia garatzen hasi zen.

3. Egonkortze Plana eta garapen ekonomikoa

1957an, teknokraten gobernu berriak ekonomia egonkortzeko planak abian jarri zituen, defizit publikoa, inflazioa eta zor publikoa handiak baitziren. Hasieran kontsumoak behera egin zuen, enpresa publikoen porrota eta langabezia ekarriz, baina ondoren garapen ekonomikoa etorri zen: atzerritarren inbertsioak, turismoa eta emigrazioa.

Politikari dagokionez, askatasun-gabezia zen nagusi. 1969an Joan Karlos izendatu zuten Francoren ondorengo eta Carrero Blanco lehendakariorde.

4. Azken aldia eta erregimenaren amaiera

Azken aldia 60ko hamarkadaren hasieratik Francoren heriotzara arte iraun zuen:

  • Carrero Blancoren hilketa: Francok osasun kaxkarra zuenez, Carrero Blancok gobernuburu funtzioak hartu zituen, baina ETAk 1973an hil zuen.
  • Trantsizioaren hasiera: Arias Navarrok gobernu berria osatu zuen. 1975ean Franco hil zen eta Joan Karlos izendatu zuten Espainiako errege.

Franco gabe, sistema politikoak ezin zion betikoari eutsi eta gizarteak demokraziarako bidea hartu zuen.

5. Oposizioa eta gizarte-aldaketak

Frankismoak oposizioa izan zuen. Barne-oposizioan PCE eta PSOE nabarmendu ziren, Carrillo eta Felipe Gonzalez buru zirela. Erregimenak aldaketa sozial sakonak eragin zituen:

  • Industrializazioaren gorakadak nekazaritza-guneetatik hirietara jendetza eraman zuen.
  • Erdi mailako eta langile-klaseen hazkundea gertatu zen.
  • Emakumearen rola aldatu egin zen.

Entradas relacionadas: